Apirilak 14 astelehenaUDABERRIA RK
kultura-jardunaldia
EHU-ko Arkitektura eskola, egun osoz
Sarrera: librea
Datozen apirilaren 14an, 15ean eta 16an udaberriaRQ kultura-jardunaldiak garatuko dira Arkitektura Eskolan. Bertan, hainbat hitzaldi, tailer eta ekitaldi izango dira, erabat irekiak. Egitarau osoa ikustea gomendatzen dizuegu
Apirilak 15 astearteaKONTZERTUA
Gap Dream
Dabadaba aretoa, 21tan
Sarrera: 9 euro
Ayo Silver!-eko mutilak ireki berri duten Dabadaba aretoa ondo aprobetxatuko dute zuzeneko saioak antolatzen. Gap Dream talde psikodelikoa dator oraingoan, pop ukitua ere duena.
Apirilak 16 asteazkenaFESTIBALA
Zé Premikin!
Gasteszena, Egia Kultur Etxea, 20:00-06:00
Sarrera: 8-10 euro
Merkea eta guztiz gomendagarria Aste Santuari ongi etorria ematen dion Zé Premikin! festibala. Le Bukowskik antolatzen du eta rock and roll-aren historiari egin nahi diote omenaldia talde euskaldun garrantzitsuek (Dead Bronco, Señor No, Soul Gestapo, Borrokan) zein kanpotarren batek (Rouille, Jancee Pornick Casino). Plan borobila.
Apirilak 17 ostegunaDOKUMENTALEN MOSTRA
Lupa
Guardetxea, 18:30tan
Sarrera: librea
Zazpigarrengo aldiz Donostia eta Errenteria artean ospatuko da. Ekimena Donostiako Banda Bat eta Errenteriako Mikelazulo Kultur Elkarteek antolatua da. Lau egunetan zehar proiekzioak, solasaldiak, mahai inguruak… Gaur, ikusentzunezko kontzertu bat (“Zuek”) eta konpromezu handiko filma (“Ciutat Morta”).
Apirilak 18 ostiralaARTEA
“Beste” San Telmo museoa
San Telmo, 10:00tik 20:00ra arte
Sarrera: 6 euro
Aspaldi San Telmora joan gabe? Bada garaia. Ikus ezazu gomendatzen dugun txoko hau: hogei metro luze eta bi metroko zabalera duen zorioneko pasilloa. Arreta ematen duen lehenengo gauza zentzumenen arteko nahasketa surrealista da: Massielen “La,La,La” eta Euskal Rock Erradikalaren (Kortatu, Barrikada, Eskorbuto…) afixa ezagunak. ‘Vitoria’ matrikula duen 600 zuri eder bat ere badago. Eta ezusteko gehiago.
Apirilak 19 larunbataKONTZERTUA
Barzin
Undermount (Igeldo), 12:30tan
Sarrera: doan
Jason Molina eta Elliot Smith bezalako musikariak hil zirenetik umezurtz geratu gara. Baina, besteak beste, Barzin kanadarriari esker antzeko espiritua bizirik dirau gure artean. Barzin-ek gainera EP berria estreinatzen du gipuzkoako Moonpalace Records diskoetxean “Moonpalace” izena duena hain zuzen ere. Abesti eder eta malenkoniatsu hauek dastatzea Undermount inguru zoragarrian esperientzia liluragarria izan behar du.
Apirilak 20 igandeaDOKUMENTALEN MOSTRA
Lupa
Guardetxea, 18:00-20:00
Sarrera: librea
Dokumentala mostraren azken eguna eta berriz ere Donostiako Guardetxean. Lau larbumetrai botako dituzte: “Arsenic”, “Qui sème le vent”, “Europa Trampa” eta “La Cantante”.
Ez dago komentariorik