Martxoak 3 astelehenaKONTZERTUA
Mike Watt + Guess What + L´oeillere
Mogambo, 20:30tan
Sarrera: 8 euro
Inauteriak era basati batean amaituko ditugu. Trintxerpeko Mogambo aretoan hiru talde bilduko dira: Stooges-en partaide izan den Mike Watt, The Missingmen taldearekin abiatu zaigu oraingoan; gainera, Guess What ingeles eroak eta L´oeillere frantses metaleroak ikusgai izango ditugu.
Martxoak 4 astearteaERAKUSKETA
“Bidai kaierak”, Mikel Lasa
Koldo Mitxelena Kulturunea, 16:00tik 20:00ra
Sarrera: librea
Mikel Lasa (Donostia, 1938) olerkariak aspaldidanik amestutako bizitza proiektua jarri zuen martxan eta bere bizikleta hartuta dozenaka herrialde zeharkatu ditu, Europan batik bat. Erakusketaren muina 200 akuarela, pastel eta marrazki baino gehiagok osatzen dute, azken 10 urteetan egindako bidaietan sortutakoak.
Martxoak 5 asteazkenaNOSFERATU ZIKLOA
“De Mayerling a Sarajevo”,
Antzoki Zaharra. 20:00tan
Sarrera: 4,60 euro
Max Ophüls zinemagile alemanarraren filmografia errepasatzen ari da Nosferatu zikloa. Eta gure zinema kazetaria den Iñaki Ortizek gomendatzen digu “De Mayerling a Sarajevo” filma. Kaso egin beharko diogu.
Martxoak 6 ostegunaKONTZERTUA
Ginnels + Flowers
Le Bukowski, 20:00tan
Sarrera: 8/10 euro
Ayo Silver! zigiluan psidodelia eta rock and rollaz gain pop independientea maite dute. Alde batetik Ginnels, Mark Chester irlandarraren proiektu pertsonala, The Feelies-en ukitua duena ikusiko dugu. Bestetik Flowers, Londresetik datorren indie pop freskagarria, The Pains of Being Pure at Heart zaleek maitatuko duten taldea.
Martxoak 7 ostiralaKONTZERTUA
Michael Gira
Kutxa aretoa, Andia kalea. 20:30tan
Sarrera: 15 euro
Michael Gira Swans taldearen liderra da, azken urteotan kultuzko fama lortu duen talde experimentala, alegia. 80. hamarkada hasieran hasi ziren musika egiten eta Gira ere bakarrik aritzen da, gure artean izango dugun bezala.
Martxoak 8 larunbataFESTIBALTXIKI
Artista ezberdinak
Undermount, Igeldo. 19:00tatik aurrera
Sarrera: 5 euro
Igeldon dagoen elkarte kultural atseginean kontzertuak programatzen ari dira azkenaldi honetan. Eta hori albiste bikaina da. Oraingoan lau artista ezberdin izango dira: Anderpoetaipunto, June Calsor, Skyfire Reggae Band eta Daddy´s Funclub.
Domingo, 9 de marzoKAFE + ILUSTRAZIOAK
Sandra Andujar (Pirpira)
Pirpira Kafea, Easo plaza. Egun osoz
Sarrera: librea
Easo plazan dagoen kafetegia asko gustatzen zaigu eta bere garaian explikatu genituen zeintzuk diren lokal honen ezaugarririk aipagarrienak. Igande goizean joan gaitezke kafe goxo bat hartzera, Sandra Andújar ilustradorearen erakusketa ikusten dugun bitartean.
Ez dago komentariorik