Urtarrilak 20 astelehenaSAN SEBASTIAN EGUNA
Danborrada
Hiri osoan, 24 ordu
Urtarrilaren 20a berriz ere, San Sebastián egun berri bat. Eta 22.725 donostiar festarekin topera gozatzeko prest. Festa eta danbor hotsak hiriko zirrikitu guztietatik sartzen dira. Auzo eta kale guztietan iristen da festa giroa. Ordutegiak eta programazio osoa hemen kontsultatu dezakezu.
Urtarrilak 21, astearteaKONFERENTZIA + PROIEKZIOA
Sukaldea
Tabakaleraren egoitza probisionala. 19:00tik 21:00ra.
Sarrera: doan
Sukaldea Tabakaleraren espazio berri eta probisionala da. Atotxako dorrearen baxuetan kokatuta, urtarrila eta otsailaren programazio sorta gaur hasten da ikusentzunezko gaiak jorratzen duen konferentzia batekin eta hurrengo bi proiekzioekin: “La caída de la dinastía Romanov” eta “Histoire du soldat inconnu”.
Urtarrilak 22 asteazkenaDOKUMENTAL MUSIKALA
Pearl Jam 20
Forum FNAC, 19etan
Sarrera: doan
Dock of The Bay festibalaren barnean eskaintzen den dokumentala da “Pearl Jam 20”. Euskal Herrian oso maitatuak diren Pearl Jam estatubatuarrak: 2012an BBK Live festibalean emandako kontzertua askok ez dute erraz ahaztuko. 20 urte bete zituzten 1991ean eta Cameron Crowek Eddie Vedder-en taldearen historia kontatzen du.
Urtarrilak 23 ostegunaKONTZERTUA
Aullido Atómico + Rolando Bruno + Tumba Swing
Be Bop bar, 20etan
Sarrera: 6 euro
Itzuli dira! Ayo Silver! zigilua indartsu dator 2014ean rock and roll, fuzz, cumbia eta edozer proposizio musikala eskaintzeko. Otsailean izango den Lurrazpiko Festa baino lehen kontzertu hirukoitza eskainiko digute: Aullido Atómico (gaztelerazko Chuck Berry moduko bat), Rolando Bruno (Los Peyotes garaje taldekoa bakardadean eroarena egiten) eta blues modernoa lantzen duten Tumba Swing. Guztiz gomendagarria.
Urtarrilak 24 ostiralaERREZITALDI POETIKOMUSIKALA
“Conccertino para orgánico y palabro”
Guardetxea, 22:00etan
Sarrera: konfirmatu gabe
Umorea, antzerkia eta musika nahasten dute. Beraien hitzetan: “Poesia emanaldi bat zuzeneko musikarekin edo kontzertu bat zuzenean momentuan esandako hitzekin. Bi musikari organiko eta palabroa hartzen duen aktore bat. Antolatzen duten bi aktore eta zentzugabekeriak egiten dituen musikari bat”.
Urtarrilak 25, larunbataKONTZERTUA
The Sadies + Mobydick band
Gasteszena Egiako Kultur Etxea, 22:00 horas
Sarrera: 14 euro
Bat baino gehiagorentzat The Sadies taldea munduan dagoen zuzeneko rock and roll talderik hoberena da. Ez dute merezitako arrakasta lortu baina benetan trebeak dira doinu amerikarrak konbinatzen eta bereganatzen: country, rock, psicodelia, garage…”Internal Sounds” diska berria aurkeztuko dute Egian. Aurretik getxotik datorren MobyDick arituko da full band modura.
Urtarrilak 26, igandeaKONTZERTUA
URKO MENAIA & THE BASQUES
Le Bukowski club, 20:00ETAN
Sarrera: doan
Urko Menaiak Ipar Amerikan eta Grezian jasotako inspirazioaz sortu diren kantua berriak aurkeztera dator Le Bukowskira. Sergio Villar (gitarra elektrikoa), Fernando Neirak (baju elektrikoa) eta Mikel Zubiriak (bateria) lagunduko dute folk saio borobila izan dadin.
Ez dago komentariorik