Azaroak 28 ostiralaKONTZERTUAK + dj
Sam Amidon
Garoa liburudenda, Zabaleta 34 (19:30etan)
Prezioa: 12 euro
Talentu handiko musikaria da Sam Amidon, folk munduan nabarmentzen ari dena. Eta benetan pozgarria da Garoa bezalako denda goxo batean harekin gozatzeaz, hare eta gehiago aurreko urtean Zarautzen eskaini zuen ikuskizunaren ondoren. Nick Drake eta Amerika sakonaren arteko doinuak lantzen ditu.
Wilhelm + Me & The Bees + DJ Misterklin
Dabadaba (21:30-4:00)
Prezioa: 8-10 euro
Indie-pop gaua Dabadaba aretoan. Kataluniatik Me and The Bees datoz “Mundo fatal” diska aurkezteko prest. Aurretik Wilhelm iruindarrak arituko dira zeintzuk datorren urtean “How High Lily?” lana kaleratuko dute. Eta gaua borobiltzen dj Misterklin: psikodelia, mod eta garaje doinuak.
Azaroak 29 larunbata KONTZERTUAK ETA PELIKULAK
Me & The Bees + Haurrentzako tailerra
Staaf (11:30etan)
Prezioa: doan (umeek lehentasuna dute)
Ez da lehenengo aldia -eta ezta azkenekoa ere- Staaf tabernan umeentzat zuzenduriko kontzerturen bat eskainiko denik. Amansa estudioa ere bertan egongo da. Eta Me and The Bees-ek formatu bitxi honetan errepikatzen du.
“Aliens, el regreso” eta “La Jungla de Cristal”
Antzoki Zaharra (19:30tan)
Prezioa: 6 euro
Bang-Bang Zinema elkarteak zinemaren magia ahalik eta jende gehienari trasmititu nahi dio. Helburu hau lortzeko festa giroz murgilduko da Antzoki Zaharra aretoa. “La Jungla de Cristal” eta “Aliens, El Regreso” filme ospetsuak proiektatuko dituzte. Taberna irekita egongo da eta ustekabe atseginak egongo dira. Seguru dibertigarria izango dela.
The Intelligence + Riley Walker
Dabadaba (21:30-4:00)
Prezioa: 8-10 euro
Antolatzaileak dioten bezala, Ayo Silver!-eko mutilak alegia, The Intelligence pila bat maitatzen dute eta horregatik berriz ere taldearen kontzertu berri bat izango dugu Donostian. Aurrretik Riley Walker-ek folk-blues musika landuko du.
Ez dago komentariorik