• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
crystal_fighters
Agenda 0

GOMENDATUTAKO PLANAK: AZAROAREN 9tik 15era

Redacción @kulturaldia · 09/11/2015

Crystal Fighters-en DJ set-a, tailerrak, hitzaldiak eta zinema tabakaleran, Garoa Kultur Lab-eko perlak, Vinyland, Ignatius Farray… Plan onenez beteriko astea.

Astelehena, azaroak 9LIBURU AURKEZPENA

“Guztiak”

Garoa Kultur Lab, 20:00tan
Prezioa: doakoa

Eman dute zeresana Borja Venturak eta haren “guztiak” liburua. Euskal gatazkaren gaia azaltzen du, dogmatismorik gabe eta prisma poliedriko batetik. Kazetaritza lan osatua den liburu hau Madrilen aurkeztu zuen Ana Pastorrekin, eta oraingoan, Paul Rios bakearen aldeko aktibistarekin izango da Garoan.

borja-ventura-guztiak

Astelehena, azaroak 9TAILERRAK

“Más allá de la rotonda…” / “Documental y ficción…” (Víctor Erice)

Tabakalera, kontsultatu ordutegia
Prezioa: doakoa

La Publika programako lehen tailerrak artearen kondizio “publikoa”ren inguruko eztabaida mahairatzen du. Gu aurreratu egin gara, eta pasaden ostiralean, sarrera gisa,  rotondas artísticas como punto de partida -ren.  inguruan mintzatu ginen. Gaia lantzearen arduradun Latitudes da, Bartzelonako bulegoa. Tailer hauek jarraipena izango dute asteartean (10:30-13:30, eta 15:00-18:30) eta asteazkenean (10:30-13:30); azken honetan, gainera, hitzaldi bat egongo da gai honen inguruan arratsaldeko 6tan.

Foto: libro “Carrousel”

Foto: libro “Carrousel”

Bestalde, maila handiko tailer zinematografikoa izango dugu. Victor Ericek gidatuko du tailer hau aste osoan zehar (azaroaren 9tik 13ra, 9:30-13:45) Flimoteca Vascak eskaintzen dion  “Documental y ficción: un acercamiento a la doble naturaleza del cine” atzera begirako markoaren baitan.

victor-erice

Asteartea, azaroak 10 ERAKUSKETA

Simon Arrieta (1915-1969)

Ganbara aretoa, Koldo Mitxelena Kulturunea (16:00-20:00)
Prezioa: doakoa

Simon Arrieta margolari bergararra jaio zela 100 urte diren honetan, haren lanak ikusgai daude Koldo Mitxelenan. Velázquez eta Maneten eragina nabaria da margolan hauetan, eta erretratuak dira haren lan nagusiak. Bertan izan ginen, eta konbentzitu gintuen.

IMG_7599

Asteazkena, azaroak 11 KONTZERTUA

Le Butcherettes

Le Bukowski (20:30tan)
Prezioa: doakoa

Bere hirugarren eta azken diskoak, “A Raw Youth” (Ipecac Recordings, 15) Iggy Pop-en laguntza izan du abestietako batean, “La Uva” arraroan. Guadalajaratik (Mexiko) datorren rock gordin, eta lider borrokalari bat aitzinean.

Osteguna, azaroak 12 TRUEBAKO OSTEGUNAK

“Vinyland”

Trueba ZINEMAK(21:30tan)
Prezioa: 6 euro

Zinemaldian egon ostean, “Vinyland Tour Festival” iritsi da gurera; kontzertu eta sorpresaz josiriko gira. Bertan, Bloody Mary disko denda eta produkzio etxetik ateratako doku-fikzio bitxi hau izango da ikusgai.

Iñigo-Art-Sherlock-Vinyland

Osteguna, azaroak 12 ZINEMA

“Fuerza Mayor”

Tabakalera zinema aretoa (22:30tan)
Prezioa: 3,5 euro

Elurretan oporrez gozatzen ari den familia, eta hainbat bisitari harritzen ditu elur-jausi batek. Horren ostean, ezer ez da lehen zenera bueltatzen. Canneseko zinemaldiko Un Certain Regard sailean, epaimahaiaren saria eskuratu zuen, eta Oskar sarietarako izendatua izan zen. Ruben Östlund suediarra da filmaren zuzendaria. Hilabete honetan  zuzendari honen inguruan atzera begirako bat antolatu dute Tabakaleran.

turist-fuerza-mayor

Ostirala, azaroak 13 KONTZERTUA

Calvin Johnson

Garoa Kultur Lab, 19:30tan
Prezioa: 10 euro

Calvin Johnson, Beat Happening taldeko lider mitikoa eta Estatu Batuetako indie musikaren ikonoetako bat, duela urte eta erdi izan zen Dabadaban. Paperezko kontzertuetarako bueltan dugu Donostian, formatu goxoago batean.

Foto: Irene Mariscal

Foto: Irene Mariscal

Ostirala, azaroak 13MONOLOGOA

Ignatius Farray

Doka kafe antzokia, 21:30tan
Prezioa: 8-12 euro

Paramount Comedy telebista-kateko “La hora chanante” programan egin zen famatu, eta orain, handienetako bat da. Umore basati eta transgesorea.

ignatius-farray-monólogo

Larunbata, azaroak 14 ZINEMA ELKARRIZKETAK

Víctor Erice-Pedro Costa

Tabakalera, Z aretoa, 17:00etan
Prezioa: doakoa

Tabakalerak azaroan zinema arloan jasoko duen ekintza nagusienetako bat da hau: Victor Erice eta Pedro kosta zinema-zuzendari zoragarrien topaketa. Filmoteca Vascak atzera begirako bat eskaini die bi zuzendari hauei Tabakaleran.

Larunbata, azaroak 14 KONTZERTUAK+DJ-ak

Belize + Crystal Fighters dj set

Dabadaba, kontzertua (20:45tan) eta dj-ak (23:30tan)
Prezioa: 9-12 euro (kontzertuak) + 15 euro (dj-ak)

Nafarrek eskainitako pop fin eta elegantea hasteko. Belize da garai hauetako sorpresa. Charlie & The Colours izango dituzte oihal-arduradun. Kontzertuen ostean, festa DJ formatuan ariko den Crystal Fighters taldearen eskutik.

Igandea, azaroak 15 ZINEMA

“Los 400 golpes”

Tabakalera (zine aretoan), 18:00tan
Prezioa:3,5 euro

Film zoragarria; nerabezaro eta gaztetasunari keinu bat egiten dio François Truffaut zuzendutako film honek. Galdu ezinekoa.

the-400-blows-golpes-coups

Igandea, azaroak 15 KOTZERTUAK

Marc Ribot

Kursaal, (19:00tan)
Prezioa: 19 euro

Kursaal Eszenaren programazio berrituan esan genuen: Marc Ribot itzaletan dagoen jenio horietako bat da, talde onenekin aritu den gitarrista. Igandean Young Philadelphians bere proiektu berriarekin ikusi ahal izango dugu. Zinez gomendagarria jazz-zale eta rockeroentzat.

marc-ribot-

Kim and The Created

Dabadaba, (21:00tan)
Prezioa: konfirmatzeke

Ayo Silver! Promotoirak goia joaz itxiko du astea, Los Angelesetik etorritako“fuzz grunge, rock and roll eta purpurinazko” zurrunbilo batekin. “Taldea beste liga batean jokatzen hasi aurretik” ikusteko aukera dela diote askok.

kim-the created

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • The Excitements Agenda

    GOMENDATUTAKO PLANAK: MARTXOAK 3TIK 6RA

  • lindi Agenda

    GOMENDATUTAKO PLANAK: OTSAILAK 18TIK 22RA

  • kursaal-carnaval Agenda

    GOMENDATUTAKO PLANAK: OTSAILAK 5ETIK 7RA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo