Astelehena, azaroak 9LIBURU AURKEZPENA
“Guztiak”
Garoa Kultur Lab, 20:00tan
Prezioa: doakoa
Eman dute zeresana Borja Venturak eta haren “guztiak” liburua. Euskal gatazkaren gaia azaltzen du, dogmatismorik gabe eta prisma poliedriko batetik. Kazetaritza lan osatua den liburu hau Madrilen aurkeztu zuen Ana Pastorrekin, eta oraingoan, Paul Rios bakearen aldeko aktibistarekin izango da Garoan.
Astelehena, azaroak 9TAILERRAK
“Más allá de la rotonda…” / “Documental y ficción…” (Víctor Erice)
Tabakalera, kontsultatu ordutegia
Prezioa: doakoa
La Publika programako lehen tailerrak artearen kondizio “publikoa”ren inguruko eztabaida mahairatzen du. Gu aurreratu egin gara, eta pasaden ostiralean, sarrera gisa, rotondas artísticas como punto de partida -ren. inguruan mintzatu ginen. Gaia lantzearen arduradun Latitudes da, Bartzelonako bulegoa. Tailer hauek jarraipena izango dute asteartean (10:30-13:30, eta 15:00-18:30) eta asteazkenean (10:30-13:30); azken honetan, gainera, hitzaldi bat egongo da gai honen inguruan arratsaldeko 6tan.
Bestalde, maila handiko tailer zinematografikoa izango dugu. Victor Ericek gidatuko du tailer hau aste osoan zehar (azaroaren 9tik 13ra, 9:30-13:45) Flimoteca Vascak eskaintzen dion “Documental y ficción: un acercamiento a la doble naturaleza del cine” atzera begirako markoaren baitan.
Asteartea, azaroak 10 ERAKUSKETA
Simon Arrieta (1915-1969)
Ganbara aretoa, Koldo Mitxelena Kulturunea (16:00-20:00)
Prezioa: doakoa
Simon Arrieta margolari bergararra jaio zela 100 urte diren honetan, haren lanak ikusgai daude Koldo Mitxelenan. Velázquez eta Maneten eragina nabaria da margolan hauetan, eta erretratuak dira haren lan nagusiak. Bertan izan ginen, eta konbentzitu gintuen.
Asteazkena, azaroak 11 KONTZERTUA
Le Butcherettes
Le Bukowski (20:30tan)
Prezioa: doakoa
Bere hirugarren eta azken diskoak, “A Raw Youth” (Ipecac Recordings, 15) Iggy Pop-en laguntza izan du abestietako batean, “La Uva” arraroan. Guadalajaratik (Mexiko) datorren rock gordin, eta lider borrokalari bat aitzinean.
Osteguna, azaroak 12 TRUEBAKO OSTEGUNAK
“Vinyland”
Trueba ZINEMAK(21:30tan)
Prezioa: 6 euro
Zinemaldian egon ostean, “Vinyland Tour Festival” iritsi da gurera; kontzertu eta sorpresaz josiriko gira. Bertan, Bloody Mary disko denda eta produkzio etxetik ateratako doku-fikzio bitxi hau izango da ikusgai.
Osteguna, azaroak 12 ZINEMA
“Fuerza Mayor”
Tabakalera zinema aretoa (22:30tan)
Prezioa: 3,5 euro
Elurretan oporrez gozatzen ari den familia, eta hainbat bisitari harritzen ditu elur-jausi batek. Horren ostean, ezer ez da lehen zenera bueltatzen. Canneseko zinemaldiko Un Certain Regard sailean, epaimahaiaren saria eskuratu zuen, eta Oskar sarietarako izendatua izan zen. Ruben Östlund suediarra da filmaren zuzendaria. Hilabete honetan zuzendari honen inguruan atzera begirako bat antolatu dute Tabakaleran.
Ostirala, azaroak 13 KONTZERTUA
Calvin Johnson
Garoa Kultur Lab, 19:30tan
Prezioa: 10 euro
Calvin Johnson, Beat Happening taldeko lider mitikoa eta Estatu Batuetako indie musikaren ikonoetako bat, duela urte eta erdi izan zen Dabadaban. Paperezko kontzertuetarako bueltan dugu Donostian, formatu goxoago batean.
Ostirala, azaroak 13MONOLOGOA
Ignatius Farray
Doka kafe antzokia, 21:30tan
Prezioa: 8-12 euro
Paramount Comedy telebista-kateko “La hora chanante” programan egin zen famatu, eta orain, handienetako bat da. Umore basati eta transgesorea.
Larunbata, azaroak 14 ZINEMA ELKARRIZKETAK
Víctor Erice-Pedro Costa
Tabakalera, Z aretoa, 17:00etan
Prezioa: doakoa
Tabakalerak azaroan zinema arloan jasoko duen ekintza nagusienetako bat da hau: Victor Erice eta Pedro kosta zinema-zuzendari zoragarrien topaketa. Filmoteca Vascak atzera begirako bat eskaini die bi zuzendari hauei Tabakaleran.
Larunbata, azaroak 14 KONTZERTUAK+DJ-ak
Belize + Crystal Fighters dj set
Dabadaba, kontzertua (20:45tan) eta dj-ak (23:30tan)
Prezioa: 9-12 euro (kontzertuak) + 15 euro (dj-ak)
Nafarrek eskainitako pop fin eta elegantea hasteko. Belize da garai hauetako sorpresa. Charlie & The Colours izango dituzte oihal-arduradun. Kontzertuen ostean, festa DJ formatuan ariko den Crystal Fighters taldearen eskutik.
Igandea, azaroak 15 ZINEMA
“Los 400 golpes”
Tabakalera (zine aretoan), 18:00tan
Prezioa:3,5 euro
Film zoragarria; nerabezaro eta gaztetasunari keinu bat egiten dio François Truffaut zuzendutako film honek. Galdu ezinekoa.
Igandea, azaroak 15 KOTZERTUAK
Marc Ribot
Kursaal, (19:00tan)
Prezioa: 19 euro
Kursaal Eszenaren programazio berrituan esan genuen: Marc Ribot itzaletan dagoen jenio horietako bat da, talde onenekin aritu den gitarrista. Igandean Young Philadelphians bere proiektu berriarekin ikusi ahal izango dugu. Zinez gomendagarria jazz-zale eta rockeroentzat.
Kim and The Created
Dabadaba, (21:00tan)
Prezioa: konfirmatzeke
Ayo Silver! Promotoirak goia joaz itxiko du astea, Los Angelesetik etorritako“fuzz grunge, rock and roll eta purpurinazko” zurrunbilo batekin. “Taldea beste liga batean jokatzen hasi aurretik” ikusteko aukera dela diote askok.
Ez dago komentariorik