Urtarrilak 26 astelehenaKRESALAZINEKLUBA
“Jauja”
Trueba Zineak (19:30etan)
Prezioa: 4 euro
Zineklub donostiarraren esanetan, “Jauja” filma argentinar harribitxia da eta kritika onak jaso ditu bai Zinemaldia eta baita Cannes-en ere. El Diario Vasco-ko kazetari kulturala den Begoña del Tesok aurkeztuko du pelikula non Viggo Mortensen aktorea protagonista den.
Urtarrilak 27 astearteaZINE INDEPENDIENTEAREN ZIRKUITUA
Maidan
Antzoki Zaharra (19:00etan)
Prezioa: 3,50 euro
Zer pasa zen Kiev-eko Maidan plazan (Indepentziaren plaza) 2013 eta 2014ko neguetan? Iratxe Fresneda irakasle eta kazetariak edukin politiko handia duen dokumental honi buruzko aurkezpena egingo du.
Urtarrilak 28 asteazkenaNOSFERATU ZIKLOA
“Surcos”
Antzoki Zaharra (20:00etan)
Prezioa 4,70 euro
Nosferatu zikloa, kasu honetan langileen bizitzari buruz zuzenduta, aurrera doa espainiar zineman garrantzi handia duen film horietako batekin. José Antonio Nieves Conde-ren “Surcos” (1951) gerraosteko titulu guztiz mitikoa da.
Urtarrilak 29 ostegunaERAKUSKETA
Rockomikiak. Binetak & Doinuak”
Ganbara aretoa (Koldo Mitxelena Kulturunea) 16:00tik 20:30ra
Prezioa: doan
Azkeneko egunak rockomikiak erakusketaz gozatzeko. Komiki, fanzine, disko azal eta libretoen bidez 80 eta 90. urteetan sortu zen giro kulturala azaltzen du.
Urtarrilak 30 ostirala SOLASALDI INDIEA
Víctor Lenore + Mursego
Garoa Kultur lab (19:30 → 21:00)
Prezioa: doan
‘Indies, Hipsters y Gafapastas: Crónica de una dominación cultural’ liburua publiko modernoaren artean sekulako arrakasta izan du, batik bat gai korapilotsuak lantzen dituelako. Victor Lenore idazle eta kazetari musikala bertan egongo da Mursego artista eibartarrarekin batera.Biak hipster eta bestelako azpikultura urbanoei buruz hitzegingo dute.
Urtarrilak 31 larunbataFESTIBALA
Lurrazpiko festa
Gasteszena, Egia KE 20:30 → 06:00
Prezioa: 17-20 euros
12 talde eta 2 dj arituko dira Lurrazpiko Festa festibalaren gau nagusian. Ostiralean hasten bada ere larunbat gauean egongo da mamia: rock and roll, indie, electrónica, pop… Gure Primavera Sound txikia.
Otsailak 1 igandea ANTZERKIA
Faemino y Cansado
Victoria Eugenia, 20:00etan
Prezioa: 10, 16 y 22 euro
Badaude oraindik ere sarrera ale batzuk Faemino y Cansado bikote surrealistaren “¡Como en casa ni hablar!” saioa ikusteko.
Ez dago komentariorik