Apirilak 21 astearteaLITERATURA
“Blitz”, David Trueba
Ernest Lluch Kultur Etxea, Anoeta pasealekua, 7 (19:30etan)
Prezioa: doan
David Trueba zuzendari eta idazleak “Blitz” aurkezten du, gogo handiz espero den azken eleberria. Alberto Moyano kazetariak aurkeztuko du. Gaur ere, Lugaritz Kultur etxean, Woody Allen-en “Todo lo que siempre quiso saber sobre el sexo y nunca se atrevió a preguntar” pelikula botatzen dute 18:30etan.
Apirilak 22 asteazkenaGIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA
“Drone”
Victoria Eugenia (19:00tan)
Prezioa: 4,20 euro
Gomendatzen dugun pelikuletako bat da bauxe eta filmak “makina hauen atzean dauden injeniarien mundua aztertzen du eta baita nola bideojokoen konbentzioetan gaztetxoak harrapatzen dituzten” ere.
Apirilak 23 ostegunaGIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA
“Caricaturistes…” + “Bring the Sun Home”
Victoria Eugenia (19:00tan eta 22:30tan)
Prezioa: 4,20 euro
Alde batetik karikaturak egiten dituzten 12 marrazkilari ausart ezagutuko ditugu eta bestetik baita Nazioarteko kooperazioan suertatzen ari diren bide berriak ere ikusiko ditugu. Bi dokumental. Iñaki Ortiz kolaboratzaileak gomendatzen zituen bi film egun berberean.
Apirilak 24 ostiralaTERRAZA & FOOD
Belardiren inagurazioa
Maldaburu Bidea, 15, Oiartzun (19:30etan)
Sarrera: librea
Gure webguneko terraza Belardi da eta gaur bertan zabaltzen ditu ateak berriro ere. Zelai ugari, razioak, bokatak, hanburgesak eta naturaz murgilduriko ingurune ederra.
Beste aldetik, Ama pop talde donostiarrak, Undermount elkartearen eskutik, Gastronomikan aurkeztuko du plazaratu duen lan berria 19:30etan. 6 euro balio du sarrerak. Hondarribian (Psylocibe aretoa, 22etan, 7 euro) soul-rock artista puska dugu, John The Conqueror handia hain zuzen ere. Eta (doan!) Dokan (20:45) Iker Laurobaren kontzertu akustikoa dago lehendabizi eta ondoren Luke Amstrong-en lehen lanaen aurkezpena. Hau guztia gutxi balitz, punk-rock doinu bortitzak dakartzate Le Bukowskira Sonic Trash-eko mutilak (20:30, 6 euro).
Apirilak 25 larunbataKONTZERTUA
Luna + Urko Menaia
Intxaurrondo KE, 22:00etan
Prezioa: 15 euro
Asteko kontzerturik garrantzitsuena. Dean Wareham eta Luna taldeko mutilak, musika independientearen gailurrenetako bat, bueltan datoz. Urko Menaia igoko da eszentaokira telonero gisa. Gaur ere Primo kolektiboak Dabadaba (5€, 22:30etan) aretoan festa polita antolatzen du: Dotore donostiarrak joko dut -estatuan oso maitatua da azkenaldian- eta dj bezala arituko dira primokoak jendeak dantza egin dezan.
Apirilak 26 igandeaKONTZERTUA
Ainara Legardon
Le Bukowski, 20:30etan
Prezioa: 5 euro
Asko errespetatzen dute folk-rock esparruan bilbotik datorren Ainara Legardon kantautorea. “Every minute” diska berriaren abesti berriak aurkeztuko ditu.
Ez dago komentariorik