Apirilak 27 astelehenaKONTZERTUA
The Memories
Dabadaba (21:00etan)
Prezioa: 7-10 euro
Astea indarrez eta gogotsu hasi dezagun Ayo Silver! promotorak kontzertu ederrak antolatzen ditu astelehen edo astearteetan. Gaurkoan The Memories dugu, pop lo-fi eta surf estiloak lantzen dituen talde animatua. Nola ez, haien disketxea Burger Records da.
Apirilak 28 astearteaGIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA
“Hurrengo geltokia”, Iban Zunzunegi
Egia Kultur Etxea, Baztan 21 (19:00tan)
Prezioa: doan
Giza Eskubideen Zinemalditik kanpo badago ere, gomendagarria da oso Legorretan Frankismoak izan zuen influentzia aztertzen duen dokumental hau. Musika Jabier Muguruzak egin du.
Apirilak 29 asteazkenaNOSFERATU ZIKLOA
“Novecento” (1go zatia)
Antzoki Zaharra (20:00tan)
Prezioa: 4,20 euro
Bitan banatzen da Bernardo Bertolucci-ren film luze (ia 3 ordu irauten du) eta klasikoa. Bihar osteguna ordu eta leku berberean bigarren zatia botako dute. Bertoluccik doinu epikoa erabiltzen du Italiako historiaren XX. mendeko lehenengo zati nahaspilatua konta dezan.
Apirilak 30 ostegunaZE PREMIKIN! JAIALDIA
Belako + We Are Standard + The Inductions…
Gasteszena (21:00-6:00)
Prezioa:12-15 euro
7 talde (Belako, We Are Standard, Peter Pan Speedrock, The Inductions, Perlak, La Red Bullet Band, Los Hormigones) eta 2 dj ( NiMu y Crazy Palmera) izango ditugu Le Bukowski tabernaren jaialdian. 23:30etan Staaf tabernan aldiz burlesque show bat ikusi dezakegu Evita Mansfield-en bidez eta ondoren soul musika dotorea entzungo dugu Igu Allnighter dj-arekin.
Maiatzak 1 ostirala AZOKA
Artisau merkatua
Bretxan, egun osoa
Sarrera: doan
Aurten ere, Gabiltza – Gipuzkoako Artisauen Biltzarrak artisau produktuak erakutsiko ditu Bretxan, Sarriegi Plaza ondoan.
Maiatzak 2 larunbataMUSIKA JAIALDIA
For Your Love
Dabadaba, 21:00-04:00
Prezioa: 12 euro
Musika jaialdi berri bati ongi etorria eman behar diogu. 4 talde (Fogbound, Puma Pumku, Gurus y Javier Sun) eta 8 dj arituko dira. Sixties eta mod kutsua duen jaialdia da baina mentalitate irekiarekin jaio dena.
Bestetik, gaur izango da Musika Parkean ekimenaren lehen denboraldiaren estreinaldia (Aieteko jauregia, 14etan). Ea eguraldi ona egiten duen eta ez den berriro ere atzeratzen.
Maiatzak 3 igandeaAZOKA
Vintage eta artisau merkatua
Staaf taberna, María Dolores Aguirre 12. 12:00-18:30
Sarrera: doan
Hileko lehen igandean Egiako Staaf tabernak azoka vintage bat antolatzen du.
Ez dago komentariorik