Maiatzak 4 astelehenaKRESALA ZINEKLUBA
“Fear & Desire”
Trueba zineak (19:30etan)
Prezioa: 4 euro
Kresala zineklubak eskaintzen dizkigun ohiko delicatessenekin ekingo diogu asteari. Oraingoan “Fear & Desire” ikusiko dugu, Stanley Kubrick zuzendariak “lan amateura” zela esan zuen filma, hain zuzen ere, eta kopia guztiak merkatutik kentzeko agindu zuen. Bestetik, Niko Etxart abeslari handia ikus dezakezu doan Larrotxenen 20etan.
Maiatzak 5 astearteaCONCIERTO
Paul Collins
Niessen aretoa, Errenteria (20:30etan)
Prezioa: 8 euro
Paul Collins-ek aspaldi galdu zuen ile luze eta leuna, baina 35 urte ondoren powerpop musika estiloaren erregea da oraindik ere. “Feel The Noise” diska dotorea aurkeztuko du. Gaur ere Literaktum festibala hasten da datorren maiatzak 16 arte hiriko zenbait lekuetan: kultura etxeak, Koldo Mitxelena, San Telmo, liburu-dendak….
Maiatzak 6 asteazkenaNOSFERATU ZIKLOA
“Agindutako lurra”
Antzoki Zaharra (20:00etan)
Prezioa: 4,20 euro
XIX. mendea. Lodz, Polonia. Europa guztiko langile eta enpresarioek helburua duten hiria. Andrzej Wajda zuzendari poloniar erraldoiaren film bortitz historikoa. Jatorrizko bertsioan eta azpitituloak euskeraz.
Maiatzak 7 osteguna POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA
Solo Fabiolo Glam Slam
Bully taberna,
Txorien pasealekua 5, Aiete (19:30etan)
Prezioa: doan
Hiri osoko taberna eta lokal ezberdinetan ospatzen den jaialdi baten aurrean gaude. Gaur hasten da funtzio ezberdinekin eta guk Fabio Mazaren high style bufoi antzezlana aukeratuko dugu.
Maiatzak 8 ostiralaKONTZERTUA
The Brew
Le Bukowski (20:30etan)
Sarrera: 12-15 euro
Rockeroek badute zeregina: The Brew hirukote ingelesaren indarra Ruta 66 bezalako aldizkarietan behin eta berriro gomendatzen dute. Guk ere bai.
Maiatzak 9 larunbataKONTZERTUA
Los Fresones Rebeldes + Bikitures + Moonpalace dj
Dabadaba, 21:00etan
Prezioa: 10/13 euro
Los Fresones Rebeldes taldea itzuli da. 90. hamarkadan jende askori dantza egiten jarri zion taldeak “El Amanecer”, “Medio drogados” edo “¿Por qué me tengo yo que enamorar?” abestiekin Donostian ikusi ahal izango dugu. Aurretik, bertako Bikitures surf taldearen txanda izango da eta amaiera ezinhobea izango du gauak Moonpalace dj poperoaren eskutik.
Josh Rouse sasoi onean dabil 2013. urtean “The Happiness Waltz” lan ederra kaleratu zuenetik. Pop eta folk musika sentsibilitate handiz batzen duen bakarlaria. Dokan, 20:30 etan. 15-18 euro.
Maiatzak 10 igandeaPLAN FAMILIARRA
Txiki Sunday
Staaf taberna, María Dolores Aguirre 12 kalea. 11:00etan
Sarrera: doan
Egiako Staaf tabernak ume eta gurasoentzako plan polita antolatzen du hileko bigarren igandean. Musika, tailerrak, jokoak eta giro ona aurkituko duzu bertan. Gauean flamenko esperimentala El niño de Elche + Raúl Cantizano-ren eskutik Dabadaban (20:30etan, 10 euro).
Ez dago komentariorik