URRIAK 14 ASTEAZKENA
Nosferatu zikloa: Laburmetrai programa (Krzysztof Kieślowski)
Lekua: Tabakalera
Ordua eta sarrera: 20etan / 3,5 euro
Arrakastarekin ekin dio Nosferatuk Krzysztof Kieślowski-ren zikloari. Oraingoan zuzendari poloniarraren lehen lanak aurkeztuko dituzte, 1966 eta 1970ean egindako 7 laburmetrai hain zuzen ere (110 minutu guztira).
Aukezpena + filma: David Caralt + “Night on Earth” (Jim Jarmusch)
Lekua: Z aretoa (Tabakalera)
Ordua eta sarrera: 19etan (aurkezpena) – 20etan (filma) / librea
Tabakalerako Z aretoak arkitektura eta ikusentzunezko lenguaiari buruzko ziklo bat eskaintzen ari da azteazkenero zenbait gonbidatu dotoreen aurkezpenekin batera. Kasu honetan David Caralt arkitektoa eta txileko unibertsitateko irakasleak Jim Jarmusch-en “Night on Earth”-i buruz hitzegingo du.
URRIAK 15 OSTEGUNA
Solasaldiak… Fernando Trueba
Lekua: Ernest Lluch KE (Anoeta pasealekua, 7)
Ordua eta sarrera: 19:30etan / librea
“Solasaldiak…” sortzaile eta artista ezberdinei egiten zaizkien elkarrizketak dira haien izaera, obra eta jarduera profesionalean sakontzeko helburuarekin. Euskal filmotekako zuzendariak, Joxean Fernández-ek, Fernando Trueba zinemagilearekin hitzegingo du.
Mikroteatroa: “Eltxoak” + “Selfie”
Lekua: El Sekadero (Tabakaleran)
Ordua eta sarrera: 18:30etatik aurrera / 4 euro
El Sekadero Tabakaleran kokatuta dagoen mikroteatro gunea da eta programazio berriari ekingo dio urriak 14tik 18ra bitarte. “Eltxoak” eta “Selfie” antzezlanak beraz egun eta ordu ezberdinetan ikus daitezke baina guk plana gaur proposatzen dugu. Alde batetik eta euskaraz “Eltxoak”-en istorioa bitxia, non neska bati eltxoak odola xurgatzen diote denbora guztian. Bestetik, “Selfie”-k bikoteen “erlazio konplexuak” aztertzen dituen lana da.
URRIAK 16 OSTIRALA
Kontzertua: Steve Wynn
Lekua: Le Bukowski (Egia)
Ordua eta sarrera: 20:30etan / 12 euro
Estatu Batuetako rock alternatiboaren izarretako bat da Steve Wynn, batipat The Dream Syndicate taldearekin egindako diskoen ondoren. Bere azken kanta “Benedikt´s blues” da. Eta bakarrik dator. Asteko planik hoberena.
Kontzertua: Pussywarmers and Réka
Lekua: Dabadaba (Egia)
Ordua eta sarrera: 21:00etan / 5 euro
Ez gara Egiatik ateratzen Dabadaban rock and roll gau berezia prestatu dute eta. PUSSYWARMERS AND RÉKA talde ibiltari europearra da eta mota guztietako eszenatokietara igo dira, baita putetxetara ere. Plan bitxi-bitxia.
URRIAK 17 LARUNBATA
Solasaldia: Emakumezko komikigileak. Zergatik hain gutxi?
Lekua: komikigunea (Errege-erregina katolikoen kalea, 16)
Ordua eta sarrera: 12:00etan / doan
Yurre Ugarte, Irene Borda eta Ainara Azpiazu “Axpi”-k komiki eta emakumeei buruz hitzegingo dute. Moderatzailea Dani Fano marrazkilari donostiarra izango da eta lekua, oso aproposa, Komikigunea.
Kontzertua: Sacco + Vulk + dj Prest
Lekua: Le Bukowski (Egia)
Ordua eta sarrera: 21:00etan / doan
“Etxeko uzta”-ren lelopean festa ugari ospatzen dituzte Bukowskin. Euskal uzta irundik datozen Sacco taldeak eta bilbotar post-punk Vulk-ek osatzen dute. Gero, dj-ak.
URRIAK 18 IGANDEA
Zinea: Pasolini + aperitifa
Lekua: Guardetxea Urgull
Ordua eta sarrera: 11:30etan / doan
Pasolini-ren heriotzaren 40. urtemuga dela eta hainbat ekimen gauzatzen ari dira donostian eta zinegile italiarrari buruzko zikloa Guardetxean horietako bat da. Gaurkoa azkenaurreko pasea izango da eta filmaren izenburua “IL FIORE DELLE MILLE E UNA NOTTE” da (1974).
Filmetako musika: Film Symphony Orchestra
Lekua: Kursaal
Ordua eta sarrera: 11:30etan / 23-50 euro
Film Symphony Orchestra FSO tour 2015-a martxan dabil Constantino Martínez-Orts zuzendariaren aginpean. Besteak beste “Matrix”, “ET”, “Star Trek”, “Leyendas de Pasión” eta “Los Goonies” bezalako filmen abestiak interpretatuko dituzte.
Ez dago komentariorik