• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
paisaiaren-murmurioa-koldo-mitxelena-exposición-arte
Artea 0

IKUSI BEHAR DITUZUN ERAKUSKETAK (BERANDUEGI IZAN BAINO LEHEN)

Redacción @kulturaldia · 21/05/2015

"Mendia" erakusketa ikusi gabe geratu zara? Hona hemen laister bukatuko diren erakusketa interesgarri batzuk. Animatu zaitez beranduegi izan baino lehen. Azaleko argazkia: Marta Ennes.

mendia-kartela“Mendia” izenburuarekin izan dugu San Telmo museoan otsailak 21etik maiatzak 18ra arte euskal mendizaletasunari buruzko erakusketa arrakastatsua. Bisitari askok ikusi dute euskal gizartean oso zabalduta dagoen kirola, Euskal Herriaren sinboloa bilakatu den ohitura, alegia. Gainera, ez ditu soilik mendizaletasunaren une historikoak azaltzen, baizik eta alderdi kultural eta sozialak ere kontuan hartzen ditu. Dena dela, beti gertatzen ohi den bezala, seguru badagoela baten bat erakusketa ikusi gabe geratu dena; bai azken orduko bisita bat egiteko ideia zuelako edo udara arte egongo zela uste zuelako, edo… haren existentziaz ohartu ez delako.

Kasua da martxoan gomendatzen genituen erakusketa haien azken txanpan gaudela. Tristea izango litzateke erakusketa hauek ez baldin badituzu ikusten; seguruenik aurtengo arte sorta onenaren aurrean gaude. Eta, adi, guztiak doan dira. Lehenik eta behin Koldo Mitxelenara abiatzen gara: “Paisaiaren murmurioa”-ren azkeneko eguna datorren maiatzaren 30ean izango da. Bai, egia da artearen munduan paisaiak behin eta berriro interpretatu direla. Aspertu arte. Baina 10 artista euskaldun hauek modu orijinal batean aztertzen dute izadia eta gogoeta aberats batera bultzatzen gaituzte kanon estetikoak alde batean utzi gabe. Paisaien zehar egin dezakegun bidai ezberdin bat. Paisaia inoiz ikusi ez duzun bezala.

paisaiaren-murmurioa-koldo

Koldo Mitxelenan jarraitzen dugu, oraingoan Ganbara areto txikian, bertan “Gorputz grafiak”  erakusketarekin gozatu dezakegulako; euskal Herrian feminismoak izan duen ibilbidea aztertzen duen erakusketa ausarta da, 60. hamarkadatik gaur eguneraino. Duela gutxi, Munilla apezpikuak kritikatu du erakusketa erlijioa askatasunaren aurkako “erasoak” omen daudelako. Hobe: erreibindikazio feministez blai egiteko arrazoi berri bat daukagu. Kasu honetan erakusketa ikusteko epea luzeagoa da eta ekaina erdialde arte irekia egongo da. Dena dela, badakizu. Ez zaitez fidatu: ez ezazu azken ordurarte utzi.

gorputz-grafiak-ganbara

Post hartan aipatzen genuen eta berriro errepikatzen dugu: Pablo Genovés bezalako artista bat gure artean edukitzea ohore bat da. Esan beharra dago “El ruido y la furia” erakusketak arrakasta handia izan duela madrilen eta lan haien aukeraketa zabala aurkitu dezakegu maiatzaren 27 arte Altxerriko arte-galerian. Argazki apokaliptikoak dira; ederrak eta dekadenteak aldi berean. Ikusgarria.

pablo-genoves-ola

Askotan goraipatua izan den argazkilaria eta margolaria dugu José Manuel Ballester, besteak beste Argazkigintzako 2010eko Sari Nazionala jaso du bere ibilbide pertsonalagatik. “Bosques de luz” erakusketa benetan bitxia eta interesgarria da. Argazkiak ote dira? Margo-lanak? Bi diziplina hauen arteko nahasketa bat? Arkitekturaren eta hiriaren inguruko begirada erakargarri bat proposatzen du eta Kubo Kutxa aretoan egongo da datorren maiatzak 31 arte. Ikusi behar duzun beste erakusketa bat… beranduegi izan aurretik.

ballester-obra

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • koldomitxelena-expo-donostia Artea

    GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo