• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
palacio-bellas-artes-donostia
Auskalo 0

ARTE EDERREN ERAIKINA: HOTELA ORDEZKATZEKO ALTERNATIBAK

Jon Pagola @jonpagola · 24/02/2014

Arte Ederretako eraikinarentzat erabakigarria izango da aste hau. Alderdi politikoek protekzio eren eztabaidan murgildurik dauden honetan, eraikin hau hotel bihurtu ez dadin, alternatibak plazaratuko ditugu guk.

interior-bellas-artesUrbieta eta Prim kaleak batzen diren puntuan dagoen Arte Ederretako eraikin enblematikoa Donostiako hirigunera bideratzen gaituen sarrera da. 1914ean eraiki zuen Ramon Cortazarrek; hasiera batean zinema areto gisa erabiltzea planteatu zen, gerora baina, 1.000 pertsona baina gehiagorentzat lekua zuen antzoki izan zen. 1977rarte iraun zuen azken etapan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren sede izan zen. Eraikinaren eraikuntza urtetik 100 urtera, badirudi haren historia berridaztera goazela. Datorren ostegunean, hilak 27, Donostiako Udaletxeko Plenoan antzoki zahar honi emango zaion babesa erabakiko dute. Erabaki garrantzitsua da. PNVk ostiral goizean aurkeztutako zuzenketaren ostean, badirudi Bilduk proposaturiko C babesaren kategoria mantenduko duela eraikinak ( barnekoaren suntsipena, eta fatxadaren mantentzea) erabilgarria izan dadin.

BELLAS-ARTES-noErabilgarria? Zertarako baina? SADE  enpresak -Arte Ederretako eraikinaren nagusiak, eta Principe, Trueba eta Antiguo Berri zinemak aglutinatzen dituenak- luxuzko hotela eraiki nahi du bertan; honek eztabaida sutsua piztu du proposamen honen alde eta kontra daudenen artean. Sozialistek afiliatu eta sinpatizanteen artean egindako kontsultaren emaitzak ondorengoak dira: boto emaileen %77ak kanpo irudia mantenduz eraikina hotel bihurtzearen alde egin du.

“Oso zaila da logelen tipologiara adaptatzea. Ezinezkoa da hotel zein etxebizitzak bertan egitea” dio pasaden urtean, exitoz, Change.org-en bidez udaletxeari eraikinaren suntsipena bertan bera uzteko eskakizuna egin zuen Jon Ander Agirre Mikelez arkitekto donostiarrak. “ Sorpresa handia izan zen eta eragin handia izan zuen. Hala ere, dionez, iniziatiba honekin “ez dira proposatutako helburuak bete. Halako gaiekin beti sortzen dira debateak: aldeko edo kontrako iritziei probetxua ateratzen diete politikoek”.

“Sits politikoak, hedabideen manipulazioa, eta interes pribatuak elkarlanean ikusi ditut. Oso ikuspegi ezkorra dut, ez bakarrik Arte Ederretako eraikinaren gaiarekin, baita hiriko funtzionamenduarekin ere”, dio ezkortasunez.

Erreportaje honetan bildu nahi izan ditugun hots guztiek, baita JonAnderrenak ere, hotelaren ordez beste alternatiba batzuk proposatu dituzte. Arte Ederren eraikinetik metro gutxira, Pedro Egaña kaleko 2. zenbakian dago Maushaus lokala. Carlos Arruti eta Anabel Varonak arte eta arkitekturaren inguruko ideien laborategi gisa definitzen dute Maushaus. Merezi du haien iritzia hasierako ispiritutik aldenduko den eta etapa berri bat irekitzera kondenatuta dagoen historian biltzea. “Cortazarren planteamendu originalak,  erabilera publikoa eman nahi dio eraikinari, eta ez pribatiboa, hori ez baita gure betebeharra”.

Edorta Subijana arkitekto eta artistak dionez “zentzugabekeria hutsa da zinema hotel bihurtzea, aurka egingo dion proposamen gehiagorik ez zait okurritzen. Beste gauza bat da, hotela Arte Eder eraikinez mozorrotzea, hala ere, absurdua da hau ere.  Hotel bat egin behar badute, arrazoizko aukera bakarra egungo eraikinaz erabat ahaztea litzake”. Orduan, hotelik nahi ez badugu, zein erabilera emago diogu? “ Zinema egingo bagenu?”, erantzun du Edortak. “Kointzidentzia bitxia ematen da Donostian: lehenengo mundu gerraren aurrekoa den eraikina kontserbatzen dugu, zinematografo gisa eraikia izan zena, eta nazioartean oihartzuna duen zinema jaialdia dugu. Ez da genio izan behar eraikina eta jaialdia erlazionatzeko”.

bellas-artes-donostia-san-sebastián

Jokin Misterklin rock and roll dj eta irakaslea ere, Arte Ederren eraikinaren identitatea kontserbatzearen alde azaltzen da. “Kulturen hotel izan behar du eraikinak, ez hotelen kultura. Beharrezkoak dira hotelak hiri honetan, ez dago dudarik, baina ez ondare kulturalaren kontura; eraikin hau gure kulturaren sinbolo da”. Berarengatik izango balitz, “ funtzio anitzekoa, modernoa, konbibentziaren adibide, pluridisziplinarra…” izango litzake eraikin hau. “Kalitatezko kulturaren erreferente izateko apustua”.

Hemendik joaz, Jon Anderrek Tabakalera eta Arte Ederren eraikin kulturalaren artean elkarbizitza bateragarria ikusten du ohar bat emanez: “ Eztabaida honen muina ez da hau egin daitekeen edo ezin daitekeenaren arteko eztabaida, egin nahi edo egin nahi ez denaren artekoa baizik”.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo