Urbieta eta Prim kaleak batzen diren puntuan dagoen Arte Ederretako eraikin enblematikoa Donostiako hirigunera bideratzen gaituen sarrera da. 1914ean eraiki zuen Ramon Cortazarrek; hasiera batean zinema areto gisa erabiltzea planteatu zen, gerora baina, 1.000 pertsona baina gehiagorentzat lekua zuen antzoki izan zen. 1977rarte iraun zuen azken etapan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren sede izan zen. Eraikinaren eraikuntza urtetik 100 urtera, badirudi haren historia berridaztera goazela. Datorren ostegunean, hilak 27, Donostiako Udaletxeko Plenoan antzoki zahar honi emango zaion babesa erabakiko dute. Erabaki garrantzitsua da. PNVk ostiral goizean aurkeztutako zuzenketaren ostean, badirudi Bilduk proposaturiko C babesaren kategoria mantenduko duela eraikinak ( barnekoaren suntsipena, eta fatxadaren mantentzea) erabilgarria izan dadin.
Erabilgarria? Zertarako baina? SADE enpresak -Arte Ederretako eraikinaren nagusiak, eta Principe, Trueba eta Antiguo Berri zinemak aglutinatzen dituenak- luxuzko hotela eraiki nahi du bertan; honek eztabaida sutsua piztu du proposamen honen alde eta kontra daudenen artean. Sozialistek afiliatu eta sinpatizanteen artean egindako kontsultaren emaitzak ondorengoak dira: boto emaileen %77ak kanpo irudia mantenduz eraikina hotel bihurtzearen alde egin du.
“Oso zaila da logelen tipologiara adaptatzea. Ezinezkoa da hotel zein etxebizitzak bertan egitea” dio pasaden urtean, exitoz, Change.org-en bidez udaletxeari eraikinaren suntsipena bertan bera uzteko eskakizuna egin zuen Jon Ander Agirre Mikelez arkitekto donostiarrak. “ Sorpresa handia izan zen eta eragin handia izan zuen. Hala ere, dionez, iniziatiba honekin “ez dira proposatutako helburuak bete. Halako gaiekin beti sortzen dira debateak: aldeko edo kontrako iritziei probetxua ateratzen diete politikoek”.
“Sits politikoak, hedabideen manipulazioa, eta interes pribatuak elkarlanean ikusi ditut. Oso ikuspegi ezkorra dut, ez bakarrik Arte Ederretako eraikinaren gaiarekin, baita hiriko funtzionamenduarekin ere”, dio ezkortasunez.
Erreportaje honetan bildu nahi izan ditugun hots guztiek, baita JonAnderrenak ere, hotelaren ordez beste alternatiba batzuk proposatu dituzte. Arte Ederren eraikinetik metro gutxira, Pedro Egaña kaleko 2. zenbakian dago Maushaus lokala. Carlos Arruti eta Anabel Varonak arte eta arkitekturaren inguruko ideien laborategi gisa definitzen dute Maushaus. Merezi du haien iritzia hasierako ispiritutik aldenduko den eta etapa berri bat irekitzera kondenatuta dagoen historian biltzea. “Cortazarren planteamendu originalak, erabilera publikoa eman nahi dio eraikinari, eta ez pribatiboa, hori ez baita gure betebeharra”.
Edorta Subijana arkitekto eta artistak dionez “zentzugabekeria hutsa da zinema hotel bihurtzea, aurka egingo dion proposamen gehiagorik ez zait okurritzen. Beste gauza bat da, hotela Arte Eder eraikinez mozorrotzea, hala ere, absurdua da hau ere. Hotel bat egin behar badute, arrazoizko aukera bakarra egungo eraikinaz erabat ahaztea litzake”. Orduan, hotelik nahi ez badugu, zein erabilera emago diogu? “ Zinema egingo bagenu?”, erantzun du Edortak. “Kointzidentzia bitxia ematen da Donostian: lehenengo mundu gerraren aurrekoa den eraikina kontserbatzen dugu, zinematografo gisa eraikia izan zena, eta nazioartean oihartzuna duen zinema jaialdia dugu. Ez da genio izan behar eraikina eta jaialdia erlazionatzeko”.
Jokin Misterklin rock and roll dj eta irakaslea ere, Arte Ederren eraikinaren identitatea kontserbatzearen alde azaltzen da. “Kulturen hotel izan behar du eraikinak, ez hotelen kultura. Beharrezkoak dira hotelak hiri honetan, ez dago dudarik, baina ez ondare kulturalaren kontura; eraikin hau gure kulturaren sinbolo da”. Berarengatik izango balitz, “ funtzio anitzekoa, modernoa, konbibentziaren adibide, pluridisziplinarra…” izango litzake eraikin hau. “Kalitatezko kulturaren erreferente izateko apustua”.
Hemendik joaz, Jon Anderrek Tabakalera eta Arte Ederren eraikin kulturalaren artean elkarbizitza bateragarria ikusten du ohar bat emanez: “ Eztabaida honen muina ez da hau egin daitekeen edo ezin daitekeenaren arteko eztabaida, egin nahi edo egin nahi ez denaren artekoa baizik”.
Ez dago komentariorik