• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
donostia-concha-playa-
Auskalo 0

DONOSTIARRISMOA NEURTZEN

Redacción @kulturaldia · 24/03/2014

Donostiarrismoa neurtzen saiatu gara eta 15 faktore aurkitu ditugu. Ikus ezazu non aurkitzen den zure donostiarrismo nibela.

Iñaki Azkuna eta Adolfo Suárezen heriotzen ondorioz askok goraipatu dituzte bi politiko karismatiko hauen ibilbideak. Egon badira ere, normalean minik egin gabe eta errespetu osoz, kritikak bota dituztenak. Azkunaren kasuan Bilborekin zuen lotura ezin da eztabaidatu eta onerako ala txarrerako batek ez daki noiz hasten den hiria eta non bukatzen den Azkunaren irudia. Azkuna 100% bilbotarra zen. Baina nola neurtzen da hori? Posible al da Bilbo, Bermeo eta Zumaiako biztanleen hiritasuna kalkulatu?

Seguruenik ez zientifikoki edo modu zorrotz eta zehatz batez. Baina Kulturaldian zure donostiarrismoa frogan jarriko duten 15 faktore aurkitzen saiatu gara.

1.

“Donostia munduko hiririk politena da”. Eta kitto. Solasaldia amaitu da. Berdin dio Landetara joan bazara edo, asko jota, Londres eta Parisera Ryanair-eko hegaldi batean.

atardecer-donostia-playa-la-concha

2.

Agian Ondarreta edo Zurriola nahiago dituzu, baina, bost axola; argi dagoena da munduko hondartza (urbanorik) ederrena Kontxa dela. Hondartzaren toldoen bezero bazara adierazpena oraindik eta esanguratsoagoa da.

3.

“Hemen bezala ez da inon bizi” tankerako adierazpena donostiarra baten ahotik ateratzen bada… zentzu osoa hartyko du. Hau da, Donostian ezer ere ez dela falta diozun portzentai horren barnean zaude. Sinetsita zaude “denetarik” dagoela Donostian.

4.

Bilbon bi gauza sakratu daude: Athletic eta Begoñako birjiña. Betiko donostiarrarentzat Reala eta San Sebastián bezpera. Ez dago eztabaidarik: txikitatik donostiarra sukaldariz jantzita predestinatua dago donostiar petoa eta baita haren ekiporarekin sufriteko.

real-sociedad-afición

5.

Soziedade bateko bazkide izan edo, gutxi jota, bazkide den norbaiten laguna bazara puntu asko irabaziko dituzu. Ondo zoaz.

6.

Baserritarraz gutxienez bizitzan behin jantzi behar zara Santo Tomas egunean. Eta ez du balio txikitan izan bada: amaren inposaketak balioa kentzen dio zure donostiarrismoari.

7.

Ondorengo ibilbide bitala: gaztetan Trini edo/eta  Zonara zindoazen. Beranduago Ttun-Ttun, Etxebe, Txalupa…  eta Errege katolikoen zonaldera. Gaur egun ostiraletan ez zara ateratzen eta larunbatean kopatxo bat edo bi hartzen dituzu asko jota. Hori bai, gin-tonic, premium, mesedez.

declive-reyes

8.

Gipuzkoar baten ondoan uste duzu zure azentoa ez dela nabarmena, fina, urbanita eta sofistikatua baizik.

9.

Diferentzia berri bat. Normalean -hau ez da beti horrela izaten- janzkera Beasaingo batek baino gehiago zaintzen duzu. Beasaingo adibidearekin jarraituz: udaran CAF-era lanera egitera zoazenean ez zara inoiz galtza motzetan joaten. Hiriburutik zatoz.

10.

Donostia 2016 ez duzu ulertzen -“baina ziur ondo etorriko zaigula”-, Jazzaldia eta estropada bezalako GERTAERAK maite dituzu, ez zara aspaldian San Telmon sartu-“baina bilbotarrak zein pozik dauden Guggenheim-ekin”-. Zorionak! Donosti label puntuak dira zuretzako.

Plaza-Trinidad-jazzaldia

11.

Odón Elorza alkate ohiaz nekatuta bukatu zenuen, hiritar asko bezala, baina hainbeste urte egon ondoren arrastoa utzi du. Zure esaldietako bat hurrengoa da: #odonekinezzenpasatzen

12.

Igeldoko kasuari buruz alde -“bide demokratikoa da”- edo aurka -“ez da bide demokratikoa”- azaldu zara. Azken denboraldiko gaiari buruz zure iritzia eman duzu, nola ez.

13.

Kontxan tipo bati kosk egin zion txakurraren bideoa behin eta berriro ikusi duzu eta zure iritzia eman duzu. Donostiako trending topic. Gipuzkoako Pulitzerra eramango duen albistea.

14.

Zein eskoletan ikasi duen arabera edo zein futbol taldean ibili den arabera juzkatzen duzu jendea. OINARRIZKO datu biografikoak: 40 urteko tipo horrek ez ditu 13 edo 14 urte.

15.

 Zure ametsetako etxea ikusten duzunean donostiarrismoaren termometroa topera iristen da. Itsaso ertzean dago eta betidanik bertan bizi izan nahi duzu. Inbidia eta amorrazio beterik zaude… milioi bat euro baino gehiago kostatzen duelako.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo