• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
lluvia-mal-tiempo-paraguas-donostia-san-sebastian
Auskalo 0

DONOSTIATIK GUTXIEN GUSTATZEN ZAIZKIZUN 25 GAUZA

Jon Pagola @jonpagola · 20/11/2013

Euria eta hotza egiten du. Lagun madrildar baten mezua iritsi zaizu Donostian bizitzeagatik zein zorionekoa zaren esanez. Baina gaur ez da eguna. Etxean geratu eta kritikatzeko gogoa besterik ez duzu. Hauek dira Donostiatik gutxien gustatzen zaizkizun 25 gauza.

1.

Ez dago finkatuta hiri honi zein izen eman: Donostia, Donosti, San Sebastián, Easo Ederra… Hainbeste izenek erotu egiten dute bat.

2.

Hiriari emandako izenaren arabera, politikoki sailkatzen dituzte pertsonak. Gauza bera gertatzen da “kaixo” “hola” beharrean esatean. Edo alderantziz. Nekagarria suertatzen da.

3.

Igandeko eguerdiko ordu bietatik aurrera, ezin da inon egunkaririk erosi.
 

4.

Igandeak, orokorrean. Batez ere Errealak jolasten ez duenean. (Hargatik izango da Mikel Erentxunek The Smiths taldearen “Everyday is like Sunday” abestia bertsionatu izana)

5.

Ñoñostiarrismoa. Ezin da hain triste eta gogogabea izan eta La Buena Vida eta Le Mans etengabe entzun.

6.

Ez dago Drum eta Manuren (besarkada bat zauden lekuan zaudela) garaitik tratu egokia eskaintzen duen disko dendarik.

7.

Ez dago arduradun atsegineko dendarik. Animo, ea egunen batean irri egitea lortzen duzuen.
 

8.

#Hostieleroak.
 

9.

Girorik eta bizitza kulturalik gabeko hiria dela diote. Ba al dakizue zenbat kontzertu pilatzen diren asteburuetan?
 

10.

Hiriari ekitaldiek ematen diote mugimendua. 1. adibidea: Jazzaldira jende ugari gerturatzen bada ere, urtean zehar gutxi dira jazz kontzertu bat entzuten dutenak. 2. adibidea: Zinemaldian Bertsio Originalean pelikula errumaniarra ekoiztu eta beterik dago aretoa. Alabaina, urtean zehar jendea ez da Trueba zinemetara gerturatzen oso pelikula arraroak jartzen dituztelako. 3. adibidea: zinemaren festa.

11.

Urtean zehar, non sartzen dira Igeldoko Kutxa Kultur Festibalera joaten diren guayak (eta neska polit guzti horiek)? Ez du balio esateak ez direla ateratzen, ez baita egia.

kutxa-kultur-festibala-donostia-san-sebastian-igeldo-parque-atracciones

12.

Eguraldia. Diotenez, behin, hilabetean 31 egun baina gehiago izan ziren euritsuak.
 

13.

Bi Donostiak: Erdialde, Gros, Amara, Antigua eta Aietekoa VS Egia, Loiola, Intxaurrondo, Altza eta Bidebietakoa. Hau da Nerbioi ibaiak eskuin eta ezker aldeekin egiten duen zatiketaren gure bertsio txikia.

14.

Norbaiten bisita jasotzean, ez dugu jakiten zein tabernetara eraman pintxo bat jatera. Azkenean, A Fuego Negro tabernan amaitzea da ohikoena. Gonbidatuarekin ondo gelditzen bagara ere, 3,90 euro kobratzen dizkigute Kobe mini-hanburgesatxo batengatik.

15.

Zaharrak. Sentitzen dut baina norbaitek esan behar zuen hau. Gehiegi daude.
 

16.

Fenomeno historiko bat: salbuespen gutxi batzuk badauden arren, ez dago musika ona jartzen duen tabernarik.
 

17.

Kontzertuetan eszenatokia eta publikoaren artean sortzen den kortesiazko distantzia. Hiru metrokoa gutxienez.
 

18.

Diskoteka guztiak, salbuespenik gabe. Gaueko hiru eta erdietatik aurrera ez dago zer eginik hiri honetan.
 

19.

Prezioa. Garestiegia da dena eta horretarako arrazoia zein den ezezaguna da. Batzuetan Ginebra dirudi honek.
 

20.

Eskolak. Zein eskolatara zindoazen? La Sallera. Fitxatu zaituzte. Hogeita hamar eta piko urte izan eta eskola marka atzean daramagu oraindik. Funtsean, ohitura probintziarra da, herrietakoa.

21.

Koadrilak. Alde ona badute ere, koadrilan murgilduta egonik, ezinezkoa da jendea ezagutu eta harreman berriak egitea. Zeharkaezinak diren harresiak dira koadrilak.

22.

H&M denda, txikiegia da Donostian eta 2ªB mailako Zara dirudi. Gainera, ez dago Topshop-ik.
 

23.

Ezinezkoa da arrazoizko prezioan razioak hartzea. Aukerak murritzak dira beraz: pintxoak (ez dute asetzen eta garestiak dira), ogitartekoak (ogi gehiegi) eta karta (garestiegia).

24.

Kañak. Zergatik dute Keler, San Miguel eta Heineken garagardoek hainbesteko arrakasta? Zergatik zerbitzatzen dituzte garagardoak hain gaizki, gogorik gabe eta hain grazia gutxirekin? Nork esan du edalontzia gora eta behera mugituz garagardoak zapore hobea duela?

25.

Bisoizko berokia daramaten andreak. Erabat desatseginak dira, egia esan.

a-fuego-negro-bar-donostia-san-sebastian

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo