1.
Umorea, umorea, umorea. Maialeni kopiatu diodan ideia da.
2.
Eta orain txiste (txarra) dator: osasuna, Realzalea nahizen arren.
3.
Atotxako espiritua eta atletismo-pistarik gabeko futbol zelaia.
4.
Kontzertu areto txukun bat. Donostian neurri txikiko aretoak daude eta baita kultur etxe erosoak. Baina ez dago El Sol bezalako aretorik, Bartzelonako Apolo…
5.
Sustatzaile guztion arteko akordioa kontzertuak egun berean ez izateko. Adibide mingarri bat: hurrengo otsailaren 7an Kelley Stoltz Hondarribian izango da eta egun berean… Lurrazpiko Festa Donostian.
6.
Tabernaren bat non The Smiths taldea eskatzen duzunean erantzuna ez dadila izan: mentazkoa ala marrubizkoa?
7.
Betiko pintxo goxoa pintxo-potearen prezioarekin.
8.
Gipuzkoako luxuzko jatetxeetan ate irekien eguna. Mugaritzen oso ondo jaten dela ez digu berriz inork esango ezta zein abegitsuak diren Elena eta Juan Mari Arzak.
9.
Juan Karlos Izagirre alkatearentzat traje berria. Zeinek daki. Baliteke 2014. urtean Aieteko Jauregira berriz ere joan behar izatea edo agian Kofi Annan Donostiara etorriko da bisitan eta jakin badakigu trajeak oso gustokoak dituela.
10.
Txartela bat piszina pribatuetan sartzeko. Independentzia lortuko dute baina Donostiako bista ederrekin bainatu nahi dugu.
11.
Kañak ondo zerbitzatzeko klase bat hiriko ostalariei zuzenduta.
12.
5.000 aktore extra moduan. Donostiako kaleetan estrategikoki kokatuko dira hiriari bizitasun pixkat emateko. Kontratua fijo-etena izango da: udazken eta negu sasoirako bideratuta.
13.
Lege berri bat filma guztiak jatorrizko bertsioan egon daitezen. Ez da inor kexatuko legearen izenburua “Zinemaldia, 365 egun” izango baita. Eta kolak zinematara itzuliko dira.
Eta eskakizun hauek ez badira posible, ezinezkoa bada alkateak traje berriren bat jartzen edo pintxoak garestiak izan behar badute, gogoan izan Olentzero, Donostiako kaleetan 66 pertsonak egiten dutela lo.
Ez dago komentariorik