• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
En la terraza
Denborapasa 0

KULTURALDIA: INAGURAZIOAREN KRONIKA

Redacción @kulturaldia · 07/02/2014

Kulturaldia goes to party! Bi hilabete biziren ostean, kolaboratzaile, lagun eta magazina jarraitzen dutenekin batera kulturaldia-ren jaiotza ospatu genuen. Zoragarria izan zen.

cartel-fiesta-kulturaldia

Bi hilabete baina gehiago izan dira, ez da denbora gehiegi; baina 70 egun hauetan gutako askorentzat gauzak aldatu egin dira. Hasteko, proiektuarekin hasi ginean ez genuen imajinatu ere egiten webguneak eguneko 1.000 bisita inguru jasoko zituenik, ezta beste hainbat facebookeko “atsegin dut” ere; Twitterren 700 jarraitzaile izatea ere ez genuen espero. Bi hizkuntzatan argitaratu ditugun 122 post-ek eta jasotako 368 komentarioek Kulturaldiak Donostia (%40), Gipuzkoa (%20), Madril (%12) eta Bartzelonako (%7) irakurleen interesa piztu duela erakutsi digute. Kultura arloa izan da gehien jorratu duguna, baina kulturak barne hartzen ez dituen beste hainbat gai ere landu ditugu, hala nola “Auskalo” eta “Denborapasa” arloetan bildu ditugunak. Bi sekzio hauetan gure inguruari begirada zintzo, baina batzuetan garratza, bota diegu.

Modu berean jarraitzea da gure asmoa: hiriko eta inguruetako kulturatik kultura ez denera igaroz.

Hasiera gozo honen aireratzea ospatzeko beraz, soberan daude aitzakiak. Gernikako Arbola pasealekuko café Botanika taberna zoragarrian bildu zen lehendabizikoz gure familia birtuala. Hau izan zen plana: festa arratsaldeko 19etan hasi zen Irene Mariscal (erreportai honetako argazkilaria), Carol Marín eta Eva Riverak osatutako “Las Ángeles de Charlie” deejay hirukotearen musika sesioarekin. Audiovisuales Bengoak utzitako musika ekipoa eta portatilaren laguntzaz hirukote honek hiri honetako tabernek inbidiatu beharreko musika eskaini zuten: hit garaikideak (Kokoshca, The Black Keys), iraganari erreferentzia egiten zieten hainbat abesti, rock, pop, indie…

Kokoshca-fiesta-kulturaldia

Hiru tsunami izan ziren neska hauek (Irene falta da argazkian, kamera atzeko lanetan baitzebilen) izugarrizko arrakasta izan zuten inprobisatutako dantza pista zeudenen artean.

Carol Marín
Carol Marín
Eva Rivera
Eva Rivera

Festari hasiera eman aurretik iritsi ziren gonbidatuetako asko. Proiektuaren arduraduna den Jon Pagolak, arratsaldeko 6etatik zeraman tabernan kartelak (Sara Comerón Frank taldeko abeslariaren lan bikaina) itsatsi eta azkeneko detaileak Fito Plaza eta Botanikako taldearekin txukuntzen. Webguneko diseinatzailea, Sergio Sainz, eta Comfusion agentziaren bitartez aholku handiak eman dizkiguten Gorka Larrumbide eta Regina Martínez kazetariak izan ziren iristen lehenak.

varios-gente

Iñigo Alfaro, CapitánLambretta eta Donostiako mod patruilaren agerpen goiztiarrak ere harritu gintuen, Jokin Misterklin dotorearen gaueko 9etako emanaldirako espero baikenituen. Kulturaldiako kolaboratzaileetatik Iñaki Ortiz zine kritikaria izan zen iristen lehena eta Albert Serrari egindako elkarrizketa ari zen komentatzen. Berarekin batera zeuden besteak beste, Ricardo Fernández, Dricius, Fernando Iradier, Maite (SADE zinemetakoa) eta Carlos Elorza zinemazaleak. Zinemazaleen zirkulu honetan, faltan bota genituen Ricardo Aldarondo eta Juan G. Andrés. Alabaina, Nerea Lizarralde, Ander Izagirre eta Kulturaldiako kolaboratzaile ere baden Ruth Pérez de Anucita kazetarien presentziaz gozatzeko aukera izan genuen.

Berehala hasi zen pintxoz josiriko (400 baina gehiago!) bandejen desfilea Oiartzungo Usategieta jatetxea eta hotelari eskeri eta Pagola-Galardi familiaren kolaborazioarekin. Otordu hau lehendabiziko bi ordutan amaitu zen eta Hondarribiako Demetrio Elorz zineasta bezala, bertaratutako asko janik gabe gelditu zen Barratik gertuago zeudenek (La Salleko errepresentazioak esaterako) zorte handiagoa izan zuten. Seguruenik asko ez ditugu izendatuko baina saltsa eta kolorea eman zien jende ugari bildu zen: Buenawista Prollekziom´s-eko mutilak,  moda diseinatzaileak (Irati Guarretxena, Letitare-koa y Laura, Similia Similibus-ekoa) Ilustradoreak (Susiquiu, Javi Polo eta Diego Besne), Iban Petit idazlea, Luke Amstrong abeslaria, Dock of the Bay festibalaren staff osoa…

comida-gilda

Bi giro bereizi ziren tabernan bertan: barruan, animatuenek Las Ángeles de Charlie-ren doinuekin dantzan hasi ziren. Dj-en ondoan Bidasoako Mushroom Caffeine bikotea zegoen. Almudena Mansok konfetiak jaurti zituen taberna barruan zein kanpoan. Dantzatzen ez zutenak, tabernako terrazan zeuden edaten eta erretzen.

confetti

Ángel Aldarondo zinemagile eta Basmatti musikariarekin solasean zebilen Mikel Pagadi gidoilari eta komikoa. Dani Lopezen, “Kampsa. 20 años de sueños y escombros”dokumentaleko zuzendariaren inguruan sortu zen zirkulu handian zegoen Zinemaldiko zuzendaritza komiteko kide den Maialen Beloki. Iñaki López Allende diseinatzaile eta r&r dj-ak esan zuenez, AyoSilver! Promotorako kide eta bateria den Alex bere anaiak ezinezkoa zuen festara hurbiltzea gaur gauean hasiko den Lurrazpiko Festa-ko azken lanak burutzen baitzebilen. Haren ordez, Borja Martín egon zen.

Botanika
Botanika
En la terraza
En la terraza
Botanika, a tope
Botanika, a tope

Jasminka Romanos gure elkarrizketatzailea ere terraza inguruan zebilen.  Zarautzeko Garoa liburu dendako Eneko eta Patricia Elkar argitaletxeko lagun on baten konpainian zeuden. Kulturaldiako makinerian oinarrizkoak diren Irati Urkiola eta Lander Arretxea ezin izan ziren bertaratu. Unesceptikok konpromisoa zuen Errenterian eta Gorka Luarizaierdi, batailetako kide, Brasilen zegoen. Hurrengorako.

chico-solo-botanika

Gauaren bigarren partea uste baina beranduago iritsi zen DJ-aren kabinan egondako arazo tekniko baten ondorioz. José Luisek baina, MacGyver-en eszena bat gogoraraziz, arazoa konpondu zuen. Batzuk, Truebako Ostegunera joan ziren. Laura Minerrek eta Undermount-eko taldeak adeitasunez agurtu gintuzten. Edorta Subijana eta Irungo disko denda ospetsuko Juancar Bloody Mary izan genituen gaueko bigarren zati honetan. Subijana arkitekto eta artistak izugarrizko inpaktua sortu du Kursaaleko Kuboko aretoan ikusgai dagoen erakusketarekin. Bertan, hiriari buruz duen kontzeptua ikusi dugu.

.

plantaMen of Rock-eko Iñaki Estévez ikusi genuen Red Ribbon taldeko Iñaki Castrorekin batera Misterklin-en pintxada sixtiarekin barruan zeraman dena kanporatzen. Klasiko handiak entzuteko aukera izan genuen gau hartan “Nugget” zigiluaren eskutik, baita soul-a (“I’ll Keep on Holding On”), ye-ye (Raphael! eta Jaques Dutronc), British Invasion delakoaren taldeak (Creation taldearen “Making Time”, The Who) etab. luze eta sakon bat.

Musikarekin zoratzen zegoen Fito Plazak festa 00:00ak arte luzarazi zuen. Bertaratutako asko gelditu zen festaren amaierararte. Horien artean musikariak (Ama-ko Javik bi single oparitu zizkigun; The Lookers taldeko gitarlaria, Mikel; Primitiva-ko kide ohia den Maria alaia; Frank; OctavoÁrbol-eko hainbat kide; PLV Havoc…), eta Kulturaldiako irakurle zein lagunak (Luis Rey, Imanol Aiestaran) zeuden. Kulturaldia bide ezin hobean aireratu da.

niña

 

 

 

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo