Dudarik gabe aurtengoa emakume idazleen urtea da. 2014ean, komunikabideek ahaztuta zituzten emakume idazleekin gogoratu dira eta baita gauza asko esateko duten belaunaldi berriekin ere. #Readingwomen2014 bezalako ekimenari esker emakumeen ahotsak entzun ditzakegu gizonezkoen zurrunbiloen artean; ez dira hauenak soilik, haien ohiartzuna handia bada ere, entzun beharreko hotsak. Gogoratzen dut txikitan galdetzen zidatenean zer izan nahi nuen handitzerakoan. “Idazlea”, esaten nuen nik, baina barrenean gizonezkoen eredua nuen. Ez dago esan beharrik soilik gizonezko autoreak irakurtzen nituela eta ez nituela inoiz ere entzun Irene Nemiróvsky, Virginia Woolf edo Brönte ahizpak.
Geroztik ez nuke inoiz imajinatuko emakume idazleen nazioarteko jaialdiren bat egongo zenik eta hare eta gutxiago Euskal Herrian. 1988tik aurrera, jaio nintzen urtean hai zuzen ere, Twitter edo Facebook gure bizitzetan agertu baino askoz ere lehenago, ospatzen da emakumeek egindako literatura topaketa bat zeini 2013an izen berri bat ipini zioten, “Emakume Idazleen Nazioarteko topaketak” jaialdia. 25 urte igaro ondoren topaketak ibilbide berri bat hasten du, izen berri batekin hasita, eta emakume idazleen munduan dagoen dibertsitatea isladatu nahi du Irun, Baiona, Bilbo eta Donostian. Aurreko edizioetan Sophie Avon, Zehra Cirk, Esther Bendahan edo María Tena bezalako idazleak egon dira. Aurten, ordea, vietnametik datorren Linda Lê, Goncourt sariaren finalera iritsi zena 2012an; Mercedes Abad katalana, La sonrisa vertical sariaren irabazlea eta prentsan ohiko kolaboratzailea dena; umorez beteriko Kathrin Schmidt alemana; eta Kamerunen jaioa den Hemley Boum.
Ibilbide berri honetan bere irekiera bokazioa azpimarratu nahi da, bai eta jaialdiaren nahia, emakumezkoen literatur sorkuntzaren aniztasun aparta irudikatzekoa. “Emakume idazleen mundu bat bihar asteazkena 19tik datorren ostirala 21 bitartera ospatuko da. Penstsatu nahi dudana zera da, hau ez dela sare sozialetan egoten diren moda horietako bat, topaketa honek feminismoaren ateak behingoz zabaldu dezakela. Gaur egun pentsatu nahi dut, agian inozente xamar, emakumezko idazleeen mundu bat posible dela neska txiki baten barrenean.
Ez dago komentariorik