Donosti posible guztietatik Karmelo Iribarren-ena zein den asmatzen saiatzen bagara, hiria berea ez dela edo bera hiriaren parte ez dela erantzungo du Iribarrenek: Akerbeltz taberna atarian igarotako gau haiek (80 eta 90. hamarkadetakoak) oroitzen ditut, badiarantz begira -urrutira begiratzea bezala litzake- zigarroa eskuartean zuela. Baziren inor egoten ez zen egunak, eta erabatekoa zen isiltasuna. Orduan, munduarekin bakea sinatzetik gertu egoten nintzen. Jada nire ez den une hura”.
Bere poema zaharrenetan, ordea, hiriaren alde bat antzeman daiteke:
LA CALLE
He recorrido esta ciudad de punta a punta
casi todos los días
durante más de treinta años.
Abriéndome paso a codazos
en las vísperas de fiesta,
a través de las madrugadas fantasmagóricas
de los días laborales de invierno,
o solo y borracho y mojado hasta los cuernos,
o en compañías que mejor no recordar.
Esas calles no guardan secretos para mí.
Conozco sus plazas, sus antros,
sus mujeres, el brillo
de una navaja al doblar una esquina,
el calor de una mirada desde el fondo de un bar.
Hubo un tiempo en que el cielo
se miraba en ellas,
yo formé parte de aquello,
eso ya nadie me lo puede arrebatar.
Alabaina, errealitatean, haren antologietako bati izena ematen dion hiria Karmelo Iribarrenen erara existitzen da soilik. “Existitzen da. Baina aipatu nuen hiri hura da: “Voy andando por las calles de una ciudad que ya no es la ciudad por la voy andando”.
Donostiak Iribarreni ez dio kalerik eskainiko, “La vida manchan” gertatzen den bezala, baina horrek ez du kezkatzen. “Enrique Urbizu eta Michel Gaztambide (filmeko zuzendari eta gidoilaria) idazten dudana baloratzen duten bi lagun dira. Elkarrenganakoa da, beraz, miresmena”. Horregatik eskaini zidaten kale bat haien filmean, fikziozko kale bat. Ez dut uste baldintza berdinak eskatzen dituztenik bizitza errealean halakorik egiteko ( Etorkizuna? Antzinako gauza da hori, diot Diario de K-n). Iragarria nuen “Poeta” poeman: Me lo dijo / un colega, / la otra tarde: / “Mira, tío, / como sigas así, / escribiendo / en servilletas de papel / por los bares, / acabarán cargándote / el sambenito / del poeta, / ya verás. /Y luego / a ver qué hostias / haces
Lehenengo poema. “Ez dut zehatz gogoratzen, baina beharbada 74. urteko neguan, Urbieta kaletik autobus bateko leihotik begira nindoalarik idatzitako hura. Garai haietan Literatura institutuetako irakasgaia zen. Poesia idaztea, poesia irakurri izanaren ondorio da. Ez da instintiboa”.
“Bertso librea, libretik gutxien duen bertsoa da”. “ Hala da. Hain argi idaztean, hutsera erortzear gaude. Oso arriskatua da. Erretorika, “abangoardietara” behin eta berriz jotzeak sortzen duen nekea, hermetismoak (oso argiak, barrenean ez da ezer egoten) funtsean, izularriaren mozorro dira, edo talentu faltaren mozorro, nahi bada. Badago salbuespenik, noski”.
Maitasun zoriontsua eta poesia. “Poetizatua izateko, ez da hain ikusgarria. Gainera, Machadok esan bezala, galtzen dena kantatzen da. Eta hor baduzu… Baina badira maitasunari buruzko poema zoragarriak. Miguel d’Ors, esaterako, maisu da halakoetan”.
LA SOLEDAD ES ESO
La calle tras la última sesión;
veinte llamadas
perdidas
sin respuesta;
otras tantas cervezas;
en el frío gélido del amanecer,
un tipo atravesando un parking
hacia su coche…
La soledad es eso, ahora lo sé:
lo que hay antes
y después de tu nombre.
Errealismo garbia. “Luis Antonio de Villena izan zen nire poesiari termino hura ezarri ziona. Hala, errealismo zikinetik bereiziko zuen. Eta badu bere arrazoia. Zail da sailkatzen akademikotik gutxi duen nire poesia. Baina horrek ez du garrantzirik. Zuzenean iristen naiz irakurlearengana. Nire liburua liburu denda batean ireki, zertxobait irakurri eta erosi egiten dute. Zergatik? Irakurri dutena zerikusia duelako bizitzarekiko dituzten interesekin, hunkitu egiten du, sentiarazi egiten du (arrazoi hauengatik, beste batzuek, apalean uzten dute. Gaixoak…)”.
Prosaren explorazioa. “`Diario de K´ da argitaratu dudan lehen prosazko liburua, gehiagorako materia dut gordea artxiboren batean, beste gauza bat da hau argitaratuko ote dudan. Jenero guztiak biltzen dituen jenero ez den jenero hori atsegin dut: fragmentua, laburtasuna, oin oharra, aforismoa, esaldia, prosan eginiko poema, nobela laburra… ‘Diario de K’-n nire bizitzaz hitz egiten dut, baita hiriaz eta harekin dudan harremanaz ere, nola egunetik egunera ezezagunagoak garen bata bestearentzat… Elegia kutsua duen liburua da, baina aldi berean, oso bizia da, edo hori da pentsatu nahi dudana behintzat”.
“Umorea inteligentziaren mozorrorik atseginena da”. “Serio hartzen dut nik, eta serio har nazaten nahi dut. Ironia ere, helburu horrekin erabiltzen dut. Finean, hau da esan nahi dudana: hain da tristea hau guztia, non hobe den irriz hartzen badugu, mindu gaitzake bestela. Hotsandiko idazleak ditugu gurean, haien liburua irekitzean guztia txantxa bat ote den galdetuarazten diguten horietakoa. Hobe dugu irri egin”.
Poesía. “Hari esker naiz naizen hau. Alajaina”.
Ez dago komentariorik