• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
mario-gabo-portada
Irakurketa 0

VARGAS LLOSAK GABORI EMANDAKO UKABILKADA. JATORRIA.

unesceptico @unesceptico · 28/04/2014

Mario Vargas LLosak Gabriel Garcia Marquezi emandako ukabilkadaren jatorriari buruz asko espekulatu da. Haien arteko harremanarekin amaitu zuen bertsio bat eskainiko dizuegu jarraian.

MARIO: Egun on, Gabo.

GABO: Egun on, Mario. Zer moduz egin duzu lo?

MARIO: Hala moduan, lagun, ez nabil garai ona pasatzen.

GABO: Idaztea, sufritzea da, maitea.  Barruan daramatzagun demonioei arao egin eta haiek literatura bilakatzea ez da gauza erraza.

MARIO: Ez, ez da hori. Patriciak kezkatzen nau.

GABO: Patricia? Azkenaldian zoragarri ikusten dut.

MARIO: Ez dakit. Garai maniakoa ari da pasatzen, arraro dabil, sexualki geldiezin, lotutasuna galdua, araldian dagoen katu baten moduan.

GABO: Bikoteetan faseak egoten dira, Mario. Batzuetan gogo gehiago izaten dugu, beste batzuetan, gutxiago. Askotan pentsatzen dut maitaleen desioak paraleloki doazen lerroak izan beharko liratekela, bat egiten ez dutenak, izan ere, misterioa eta espektatiba dira afrodisiakorik onenak.

MARIO: Atzo triku batekin igurtzian zegoela harrapatu nuen.

GABO: Imajina ezazu sutsuki maitemindutako bikote batek urteak daramatzala haren batasuna azkendu gabe haien fantasiak errealitateak, usainek, zaporeek, ahoko ileek estropeatuko dituelako beldur. Zoragarria litzateke…. Triku batekin?

MARIO: Bai, triku batekin. Erotu ote denaren beldur naiz, erokeriaren bat egingo ote duenaren beldur. Gau honetan, esaterako, ohetik desagertu da eta ez dut berriro ikusi.

GABO: Zentzuduna da Patricia, eduki konfiantza harengan.

MARIO: Zerbait pasatzen al zaizu ahoan? Ezpainak puztuak dituzu.

GABO: Ezer ez, ezer ez. Goizeko kafearen errua da. Irakiten zegoen eta erre egin naiz, besterik gabe.

MARIO: Ai ama, Gabo! Ikusi al duzu zure mihia? Oso gaizki duzu, jostorratzekin ziztatu izan balizute bezala.

GABO:  Lasai, lagun, garrantzirik gabeko istripuak. Kafe beroa edatearen ondorioz, mihia hozkatu dut nahi gabe. Behin eta berriz. Askotan.

mario-gabo

MARIO: Ez duzu erremediorik, lagun. Zure lan horietako baten hasieran murgilduta egongo zinen. Esaldi zoragarri horren amaieran ari naiz orain pentsatzen.

Mario Vargas Llosak infinituan iltzatu du begirada eta desegokia den tonua azaldu duen hotsaz errezitatu du.

MARIO: Urte askoren buruan, fusilamendu pelotoiaren aurrean, Aureliano Buendía koronelak haren aitak izotza ezagutzera eraman zuen arratsalde hura oroitu du.

GABO: Lasai zaitez, lagun, gorritu egingo naiz eta.

MARIO: Zergatik izotza, Gabo?

GABO: Barkatu?

MARIO: Zergatik izotza ezagutzera? Esan nahi dut, logikoena elurra ezagutzera eramatea izango litzateke.

GABO: Elurra poetikoegia da. Errealismoa gehitu behar nion, egiantzekotasuna, oroituko den hasieraren ostean, irakurlea harrapatuko zuen zerbait solidoa behar nuen. Digresio bat, besterik ez.

MARIO: Entzun, hasiera zoragarria da, baina izotzaren aipamena ahula da. Harritu nau.

GABO: Dakizun moduan, izotza askotan azaltzen da liburuan zehar. Ijitoek Macondora dakarten asmakuntza zoragarria da, eta Aurelianoren semeak izotz fabrika sortzen du herrian. Lehen parrafoan hura aipatzea beraz, ez da kasualitatea.

MARIO:  Noski, noski, askotan agertzen da. Errealismo majikoa eta izotza, badakizu. Lehengusu-anaiak.

GABO: Irakurri al duzu liburua, Mario?

MARIO: Liburua irakurri? Noski Gabo, noski.

GABO:  Begira iezadazu begietara Mario. Irakurri al duzu “Cien años de soledad”?

MARIO: Noski, Gabo, nire eskuetan hartu eta irakurtzen hasi nintzen, begiratzen zaituzten begi hauekin.

GABO: Osorik?

MARIO: Ea, segun eta zerri deitzen diozun “osorik”.

GABO: Amaitu zenuen?

MARIO: Beno, lehenengo esaldia irakurri eta hanka sartzea iruditu zitzaidan izotzaren aipamena.  Baina beno, egun hauetako batean serio irakurtzen jarri, eta irakurraldi batean amaituko dut.

GABO: Gezurtia! Izugarri gustatu zitzaizula esan zenidan!

MARIO:  Ez nizun gezurrik esan! Izotzaren aipamenak ere jarlekuan loturik mantendu ninduen!

GABO: Badakizu, Mario? Badakizu zer?

MARIO: Zer, Gabo?

GABO: Atzo alua jan nion Patriciari!

Partekatu Tweet

unesceptico

Kaixo. Genio, frustrado.

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo