MARIO: Egun on, Gabo.
GABO: Egun on, Mario. Zer moduz egin duzu lo?
MARIO: Hala moduan, lagun, ez nabil garai ona pasatzen.
GABO: Idaztea, sufritzea da, maitea. Barruan daramatzagun demonioei arao egin eta haiek literatura bilakatzea ez da gauza erraza.
MARIO: Ez, ez da hori. Patriciak kezkatzen nau.
GABO: Patricia? Azkenaldian zoragarri ikusten dut.
MARIO: Ez dakit. Garai maniakoa ari da pasatzen, arraro dabil, sexualki geldiezin, lotutasuna galdua, araldian dagoen katu baten moduan.
GABO: Bikoteetan faseak egoten dira, Mario. Batzuetan gogo gehiago izaten dugu, beste batzuetan, gutxiago. Askotan pentsatzen dut maitaleen desioak paraleloki doazen lerroak izan beharko liratekela, bat egiten ez dutenak, izan ere, misterioa eta espektatiba dira afrodisiakorik onenak.
MARIO: Atzo triku batekin igurtzian zegoela harrapatu nuen.
GABO: Imajina ezazu sutsuki maitemindutako bikote batek urteak daramatzala haren batasuna azkendu gabe haien fantasiak errealitateak, usainek, zaporeek, ahoko ileek estropeatuko dituelako beldur. Zoragarria litzateke…. Triku batekin?
MARIO: Bai, triku batekin. Erotu ote denaren beldur naiz, erokeriaren bat egingo ote duenaren beldur. Gau honetan, esaterako, ohetik desagertu da eta ez dut berriro ikusi.
GABO: Zentzuduna da Patricia, eduki konfiantza harengan.
MARIO: Zerbait pasatzen al zaizu ahoan? Ezpainak puztuak dituzu.
GABO: Ezer ez, ezer ez. Goizeko kafearen errua da. Irakiten zegoen eta erre egin naiz, besterik gabe.
MARIO: Ai ama, Gabo! Ikusi al duzu zure mihia? Oso gaizki duzu, jostorratzekin ziztatu izan balizute bezala.
GABO: Lasai, lagun, garrantzirik gabeko istripuak. Kafe beroa edatearen ondorioz, mihia hozkatu dut nahi gabe. Behin eta berriz. Askotan.
MARIO: Ez duzu erremediorik, lagun. Zure lan horietako baten hasieran murgilduta egongo zinen. Esaldi zoragarri horren amaieran ari naiz orain pentsatzen.
Mario Vargas Llosak infinituan iltzatu du begirada eta desegokia den tonua azaldu duen hotsaz errezitatu du.
MARIO: Urte askoren buruan, fusilamendu pelotoiaren aurrean, Aureliano Buendía koronelak haren aitak izotza ezagutzera eraman zuen arratsalde hura oroitu du.
GABO: Lasai zaitez, lagun, gorritu egingo naiz eta.
MARIO: Zergatik izotza, Gabo?
GABO: Barkatu?
MARIO: Zergatik izotza ezagutzera? Esan nahi dut, logikoena elurra ezagutzera eramatea izango litzateke.
GABO: Elurra poetikoegia da. Errealismoa gehitu behar nion, egiantzekotasuna, oroituko den hasieraren ostean, irakurlea harrapatuko zuen zerbait solidoa behar nuen. Digresio bat, besterik ez.
MARIO: Entzun, hasiera zoragarria da, baina izotzaren aipamena ahula da. Harritu nau.
GABO: Dakizun moduan, izotza askotan azaltzen da liburuan zehar. Ijitoek Macondora dakarten asmakuntza zoragarria da, eta Aurelianoren semeak izotz fabrika sortzen du herrian. Lehen parrafoan hura aipatzea beraz, ez da kasualitatea.
MARIO: Noski, noski, askotan agertzen da. Errealismo majikoa eta izotza, badakizu. Lehengusu-anaiak.
GABO: Irakurri al duzu liburua, Mario?
MARIO: Liburua irakurri? Noski Gabo, noski.
GABO: Begira iezadazu begietara Mario. Irakurri al duzu “Cien años de soledad”?
MARIO: Noski, Gabo, nire eskuetan hartu eta irakurtzen hasi nintzen, begiratzen zaituzten begi hauekin.
GABO: Osorik?
MARIO: Ea, segun eta zerri deitzen diozun “osorik”.
GABO: Amaitu zenuen?
MARIO: Beno, lehenengo esaldia irakurri eta hanka sartzea iruditu zitzaidan izotzaren aipamena. Baina beno, egun hauetako batean serio irakurtzen jarri, eta irakurraldi batean amaituko dut.
GABO: Gezurtia! Izugarri gustatu zitzaizula esan zenidan!
MARIO: Ez nizun gezurrik esan! Izotzaren aipamenak ere jarlekuan loturik mantendu ninduen!
GABO: Badakizu, Mario? Badakizu zer?
MARIO: Zer, Gabo?
GABO: Atzo alua jan nion Patriciari!
Ez dago komentariorik