Alde Zaharretik Saguesera doan Groseko zonaldeak ekintza ugari eskaintzen ditu. Tabernetako terrazak jendez lepo daude, eta Kursaaleko kuboek Zurriolako hondartzarekin batera sortzen duten estanpak udako egunak dakarzkigu gogora. Udak utzi gaituen arren, urri hasieran ere egun eguzkitsu eta beroez goza dezakegu; San Migelen uda izendatu ohi da irailaren 29a, aurten baina, udatxo hau luzatu egin da. Sagueseko lautadara iristean, itsasoari begira muroan eseri gara arratseko azken eguzki izpiez gozatzeko asmoz. Sara Comeronek musikari eta baita haren azkeneko proiektu berria den Franki buruz hitz egin digu.
Errenteriako Mikelazulo tabernan estreinatuko dira egun batzuen buruan. Lau urtez musikaren mundutik kanpo mantendu ostean, eta Super Trooperren hard rock garaitik eszenatokirik zapaldu ez duen honetan, Sarak etapa berri bati ekingo dio. “Ibilbide luzeko bidaia izan bada ere, badirudi baietz, iritsi da unea. Denbora gehiegi neraman nire baitan murgilduta, denbora gehiegi abestiak jo eta kantatzean sentitzen dudana zer den inori azaldu gabe. Abesti batzuk duela 15 urte sortu nituen”
Ohikoagoa da bigarren eszena. Mikelazulo tabernan egindako estreinuaz geroztik, pasaden abenduak 13ko Ondarra tabernan eskainitako kontzertua Frank taldearen laugarrena izan zen. Kontzertu arrakastatsu honen ostean, Juancar Bloody Mary-k, Andoni Etxebesteren eskutik (hainbat taldetako bateria jotzailea dena) boskotea agurtu zuen. Une horretan, Flavio Banterla teklatu jotzailea falta zen. Ondorengoak izan ziren Juancarren hitzak: “ Oso ondo, asko gustatu zait kontzertua.” Ondoren, begirada Sarari zuzenduaz “ Banda zoragarria duen neska galiziarra gogorarazten didazu.. nola da.. Jane Joyd.
Ahoz aho dabil egun Frank taldea. Klase ezberdinetako jendea biltzen du talde honek: Andonik arrastatu dituen mod batzuk, indieak, lagunak, familiarrak, baita hiriko hainbat sustatzaile musikal ere. Hauen artean Alex Lopez eta Borja Martin (Ayo Silver!) eta berandu iritsi den Iñaki Castro (Red Ribbon) daude. Ondarrako kontzertu hau garrantzitsua izan da. Izan ere, bertan jotako abesti bat edo beste bideoan grabatu da. Gitarra akustikoarekin edukitako arazoaz erruki da Sara. Ia ez zegoen lekurik tabernako beheko partean. Hala ere, kutsu amerikarra duen haien folk-rock hotsak, sarri egindako erritmo aldaketek, indartsua den ahotsak eta indartsu zein hunkigarria izan den amaierak, publikoa zoratu dute.
Pozik baino gehiago azaltzen da taldea. “Kontzertua salbatu dugu” errepikatzen du behin eta berriz Christian Rodriguez baxu joleak. Kontzertua bukatu bezain laster, haien inpresioak elkarbanatu zituzten Iñigo Bailador gitarristak eta Rodrigez baxu joleak. Berehala jo zuen Sarak elkarrizketara. Abestien ordenak dudarazten die, eta “In The Storm” den haien abesti indartsuenari zer nolako jarraipena eman izan dute eztabaida gai.
Frank taldea sortzeko ideia Jim Wrooding eta haren Frank Komikiak liluratzen dituen 31 urteko neska baten logelan sortu zen. Beharbada, jatorri etimologikoak, zeinak “bidaiari libre” esan nahi duen, sortu zion izenburu hau jarri nahia. Baina hiru hilabete beranduago, Yon Vidaurrerekin haien lehen EP-a grabatzen ari diren bitartean, full band baten tankera hartu dute. Sarak dionez, “abestiak euren kasatik hegan egin zezaketela ohartu nintzenean, banda bilatzeari ekin nion”. Iñigo eta Sara abestien lehen zirriborroekin agertu ohi dira entsegu lokalean, eta ondoren, talde guztiak ekiten dio abestia sortzeari. “Beste batzuetan, abestiak ia osorik eginda ekartzen ditugu lokalera azken ukitua eman asmoz” gehitzen du Sarak.
Neil Young, Nick Cave eta Odettak sortutako ametsetako piknik gisa definitzen dute euren burua haien bandcampean. Paul Simon eta John Fogertyren eragina jaso dutela ere onartzen dute. Ipar Ameriketako iturritik edaten du taldeak, eta Sararen logelatik baina harago doa. “Nire duda nagusia da”, aitortzen du Sarak. Egia esan, ez dakit zein etiketaren atzean biltzen den gure taldea. Uste dut zehazki identifikarazten digun ezer ez dagoela. Abestiak sentitu moduan egiten ditugu, eta soinu amerikarra gehien maite dugun soinua izanik, nabaria da haren eragina gugan. Hala ere, ez dakit zehazki gure burua zerekin identifikatzen dugun”.
Ez dago komentariorik