• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
diego-san-jose-guionista-8-apellidos
Nor Nori Nork 0

DIEGO SAN JOSÉ: `TXISTE PROBOKATZAILEA BURU GAINEAN ZAKIL BAT ERAMATEA BEZAIN PATETIKOA DA’

Redacción @kulturaldia · 02/04/2014

Borja Cobeagarekin batera, Diego San José da azken egun hauetako fenomenoa den `8 apellidos vascos’ filmaren gidoilaria. Komediaren arrakastaz, umorearen mugez eta Irungo Decathlon dendako zapatila berdeez aritu gara harekin solasean.

Kaixo, Diego San José dut izena, nahiz eta gehiengoak “Borja Cobeagarekin batera idazten duena” izateagatik ezagutzen nauen. ETB2-ko “Vaya Semanita” saioan hasi nintzen gidoi idazle gisa lanean, eta ordutik, komedia munduan murgilduta ibili izan naiz, baina seguraski ez nuke beste ezer idazten asmatuko. Telebistako beste hainbat saiotarako idatzi izan dut, hala nola: “Qué vida más triste”, “La noche de José Mota”, “El Intermedio” edota “Al Rescate”, eta hauez gainera, gogoratuko ez dituzuen beste hainbat saiotarako ere idatzi dut, baina ez zaituztet estualdi batean murgildu nahi. Hiru pelikula ere idatzi ditut, “Pagafantas”, “No controles” eta “Ocho apellidos vascos”. Hala ere, pelikula bera dira hiru hauek: ligatzeko edozer egiteko prest dagoen mutil bati buruzko filmak dira. Horrelako ezer beharrezkoa ez dela uste duena, nerabezaroa Irunen pasatzera bidaliko nuke. “Ocho apellidos vascos”-ek mugimendu handia izan du leihatiletan, baina Mikel Pagadirekin Bingo Errioxarra tokatu zitzaidanean egon nintzen  ikus entzuneko sari bat irabaztetik gertuen. 

diego-san-jose-mikel-pagadi

“Ocho apellidos vascos” zinema leihatiletako errekord guztiak ari da gainditzen, “desfase” hutsa ari da izaten… Borja Cobeagarekin batera idatzi duzun gidoirik biribilena al da?

Ez dakit, nire lana baloratu ahal izateko denbora pasa eta distantziarekin ikusi behar dut egindakoa. Karteleratan eta Twitter-ean presente egoteari uzten dionean ere, ez dakit gai izango naizen objektiboki hura baloratu ahal izateko. Film hau idatzi aurretik, Borjarentzat idatzi dudan gauzarik biribilena Juan Cavestany-rekin batera idatzitako “AUPA JOSU” izan da, ETB-2 rako egindako, baina oraindik emititu ez den, satira politikoa. Uste dut hura izan dela ikusle bezala gehien atsegin dudan umorera gerturatzen den lana. Baina gaur gaurkoz  argi dagoen gauza bakarra “Ocho apellidos vascos”-en gidoia publikoarekin gehien konektatu duen gidoia izan dela da eta, beharbada, Irungo Decathlon dendan lanean ari nintzela oineko 43 zenbakia zuen frantses bati 40 zenbakiko zapatila berdea saldu nionetik lortu dudan lehen arrakasta profesionala izan da.

8-apellidos-vascos

Zer esango zenieke filma “landugabeko karikatura espainiarra”, “umore filoetarra” eta antzerako aurreiritziekin ikusten dutenei?

Filmak estreinatzen ditugun aldiro jendeak bere iritziak azaleratu eta hauetara arriskatzen gara; are gehiago filmaren estreinua ona izan bada eta prentsaren eguneroko gaia denean. Normala da filmaren mila interpretazio atera izana, patetikoena kritikaren kritika egitea da; iritzi bati buruzko iritzia ematea. Izan ere, hauek baloratu eta errespetatu egin behar ditugu. Bestelako gauza bat da iritzi hori konpartitzea edo ez. Nire iritziz, “Ocho apellidos vascos” ez da komedia erromantiko klasiko bat baino gehiago. Bertan ez dugu oinarri sendoko antropogia sozialik egin.

Milaka euskaldun azaldu dira Pedro J. Ramirez-ekin ados, eta azken hau Forges-ekin, Pérez-Reverte-ri ere asko gustatu zaio filma… Non dago trukua?

Aurreko filmarekin, “No controles”-ekin, 600.000 euro besterik ez nituen atera, beraz, ez naiz trukuei buruz hitz egiteko aproposena. Bestalde, ez dut uste halako arrakasta izango duen beste filmik egingo dudanik, izan ere, ez dakit non egon ote daitekeen horren trukua. Zoragarri iruditzen zait hiru hauek bat egin badute haien iritzietan, baina harrigarriena ez da hori. Harrigarriena hiru hauek Kiko Rivera, Espainiako Rosa eta Rudy Fernandezekin ados jartzea izan da. Hori bai dela harrigarria. Eta Espainiako Rosa famatuak kale borrokari buruzko txisteekin par eginaraztea nire muga profesionala izan da. Hemendik aurrera, beherantz.

diego-san-josé-mano

Kritikoen artean umorearen balio “kualitatiboa”-ri buruzko eztabaidak sortu dira. Umore inteligentea da balio duena. Gags-ak badira, ai, ia ez da horren cool-a. Badakizu, “barre egin dut baina tontakeria bat izan da”.

Debate injustuegia iruditu zait umore “inteligentea” beste umoreengandik bereizten duen hori. Argi dago umore batzuk besteak baina landuagoak direla, errekurtso komiko batzuk beste batzuek baina lan handiagoa eskatzen dutela, eta badaudela exigentzia sortzaile handirik gabeko errekurtso komikoak ere. Baina gauza bera gertatzen da musika, eleberri eta kazetaritzarekin ere, eta inork ez du “literatura inteligenteaz” edo “disko inteligenteaz” hitz egiten. Hala izanik, tranpa iruditzen zait umoreari inteligentzia hori bilatu behar izatea. Gainera, niri asko gustatzen zaizkit Farrelly anaiak, beraz, debate honetan galtzaile atera direnen alde azaltzen naiz.

Beldurti bihurtu al gara umore kontuetan? Gutxienekoarekin asoziazio eta alderdiak oldartzen dira, Twitterren egundokoak montatzen dira…

Beti gertatu izan dira halakoak, ez da egungo arazoa. “ Martes y 13” -ek adierazi zuenez, Gabon Zaharreko “ikuskizunen” ostean asoziazio ugariren eskutitzak jasotzen zituzten jasandako txisteetaz kexu. Betidanik gertatu dira halakoak, eta egia esan, normala ere iruditzen zait. Asoziazio hauei umorearen muga non dagoen ezartzeko erantzukizuna ematea irrigarria iruditzen zait. Hori bai ezetz.

Beraz, komedia idazterako orduan umorearen mugak zuk finkatzen dituzu? Edo edozer da baliogarri? Baduzu taburik?

Gai guztietatik atera daiteke umorea, nik uste. Aukerak baztertzea erabakiak gainetik kentzeko nahi azkarra iruditzen zait. Gaia hori baina gauza konplexuagoa da. Adibidez, pederastia bezalako gaien gainean egin ahal daiteke umorea? Segun eta zein enfoke ematen zaion. Izan ere, oso ezberdina da gag-a pederastaren gainean edo abusua jasan duen umearen gurasoen gainean jartzea. Arazoa ez da gaia, txisteari ematen zaion enfokea baizik. Horregatik ez dugu inoiz mugarik jartzen, zentzudunak bagara, txisteak beti irtengo zaizkigu ondo. Beste gauza bat da barregarriak diren edo ez.

diego-san-josé

Baina batzuetan, mugak lausoak dira, ezta? Monologista matxista baten aurrean, emakumeak baditu indignatzeko arrazoiak. Edo Pedro Arriolak (PSE) dionez, honek ez luke begi onez ikusiko Eguiguren eta ETA-ren arteko negoziazioa gaitzat duen komediarik…

Bai, argi dago mugak lausoak direla, eta hala izan daitezela beti. Komediaren gaineko mugak azaltzen dituen mapa egiten den egunean, umorea aspergarria bihurtuko da. Noski dela beharrezkoa eztabaida hau; nahiago dut eztabaida hau komedia zuzen eta zintzoa baino. Bestalde, komediak beti izan behar du alde kabroi bat, hala ez bada, zerbait gaizki egin denaren seinale. Probokatzailea den txistea zakila buruan jartzen duen neska bezain patetikoa da.

Batzuek gogoan dugu oraindik “No controles” filmean Julián Lopezek zuen papera: “Juancarlitros” pertsonaia karismatikoa. Ordu erdiz izan zen gure Chiquito de la Calzada, nerabe hizkeraren sublimazioa. Bueltatuko da?

Burututako proiektu bakoitzeko, 6 edo 7 garatzen ditugu Borjak eta nik limoncello txupito artean. Horietako bat da “Juancarlitros vs. el Imperio del humor iteligente”. Bertan, Julián Lópezek Madrilera egiten du bidaia “El Club de la comedia”-ko organizazioan amaitzeko. Madrileko lokalak monopolizatzen zituzten hauek, eta bertan, ez zegoen txiste gangoso eta txaskarrilloentzako lekurik.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13 Nor Nori Nork

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

  • jone-san-martin Nor Nori Nork

    JONE SAN MARTIN: DANTZA, BERLINEKIKO MAITASUNA ETA TXIPIROIAK TINTAN

  • Portada_2 Nor Nori Nork

    DIEGO MATXINBARRENA: DISTIRA GEOMETRIKOA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo