• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
carlos-marques-marcet
Pelikulak 0

`10.000 KM´: MOMENTUKO PELIKULA

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 15/05/2014

Carlos Marques-Marcet-ekin hitz egin dugu haren pelikulari buruz, “10.000 km”, Malagan irabazle eta amerikako jaialdi garrantzitsuenetako baterako hautatua. Gaur estreinatuko da.

Carlos Marques-Marcet-ek azkar eta argi hitz egin du, oso argi du zer egin nahi izan duen eta nola egin duen. Umiltasunez mintzatu da haren erreferenteez, eta ez du beldurrik gidoia egiteko hartu behar izan dituen erabakietan laguntza izan duela aitortzean.  Umiltasunetik, nabaria da harro dagoela egindako lan onaz. Filmak distantzia harreman bat du oinarri, 10.000 km-k aldentzen ditu bi pertsonaiak. Bartzelona eta Los Ángeles.  Bideo-deiez elikatzen dute harremana. Bitxia bada ere, filmaketan bertan ere distantzian egin behar izan dituzte hainbat gauza. Esaterako, montatzaile batekin egin zuen lan  paraleloki muntaiak prestatuz; eta sekuentzia plano bat planifikatzeko, EEBB-tatik egin zuen lan.

10000km

Zuzendaria bertan zegoen, izan ere filma zuzendu aurreti, muntaia lanak egin izan ditu hainbat pelikula amerikarretan. Eliza Hittman-en “It felt like love” filma aholkatu du bereziki, Sundance eta Rotterdam-en egondakoa. Asko ikasi duela azaldu du, eta zinema independentea atsegin duen gazteriak ondo hartu du. “Oso irekiak dira eta asko ikasi dut gazteria honekin montatuz”. Esperientzia baliogarria izan zaio, izan ere, film honetan ere aritu da muntaia lanetan. EEBB-tan bizi izanak ere lagundu du berezko bizipenak azaltzerako orduan, familia eta lagunekin egindako Skype bidezko konbertsazioak, adibidez. “Zuzenean autobiografikoa ez dela esaten badut ere nire bizitzako pasarteren bat ere esleitu dut filmean”.

Hasierako plano sekuentzia deigarriaz aritu gara Marques-Marcet-ekin. Produktorearen etxean grabatu zutela esan digu, eta aurretiko prestakuntza baten beharra izan zuela azpimarratu. Gidoiaren berridazketa osoa egin zuten zein plano txerta zitezkeen eta zeintzuk ez erabakitzeko. Rieletan lan egitea aukeratu zuten kamera eskutan izateak pelikulako hizkuntzarekin bat egingo ez zuela ondorioztatu ondoren. Zorionez, etxeko jantokitik gela guztiak ikus zitezkeen. Armairua idazmahai batengatik aldatu zuten ondo eman zezan. Aktoreekin hiru egunez aritu ziren beste leku batean entseiatzen. Aktoreek eskaini ziotena ikusita, aurreikusiak zituen kamera mugimenduak jarri zituen martxan. “Mugimenduak organikoak izan zitezen nahi nuen, sekuentzia plano bat azaldu, baina ikuslea horretaz ohar ez zedin”. Teknikoekin bi egun gehiagoz aritu ziren lanean eta, azkenean, hiru egunetan filmatzea lortu zuten. Bigarren edo hirugarren egunean errodajearekin amaitu zezaten aurreplaneatu zuten dena. Bigarren egunerako lortua zuten toma on bat, baina hamazazpigarreneraino jarraitu zuten.

10000km_2

Pelikularen erdia Los Angelesen kokatuta badago ere, bertan argazkiak atera eta 16mm-n (Google Maps-eko irudia beste irudiekin nahastuta) azaltzen den partea bakarrik grabatu zituzten. Proiektu artistiko hori, fikzioan protagonistak egiten duena, zuzendari berak 2011n egindako zerbait da. Behin eta berriz idazten den e-mail-a ere aurreko proiektuaren zati da.

Bideo-deien irudiak -Skype ez dela azaltzen du, markak ez baitzien baimenik eman haien filosofiatik kanpo gelditzen baitira azaldu nahi izan dituzten eszena ‘lotsagabetxoak’-  modu errealean grabatu dira, lokalizazio ezberdinetatik. “Garrantzitsua zen interakzioa”. Set nagusian ekipoa zegoen, Red Epic batekin grabatzen, eta beste set batean zuzendari laguntzaile, makillaje arduradun eta sonidistarekin  biltzen zen aktorea. Red Epic-arekin grabatzen zuten eta ordenagailu pantailak erabili ez badituzte ere, laguntza gisa izan dituzte. Soinua ordenagailuz grabatzen zuten, baita zuzenekotik ere. Batzuetan, bi soinuak nahastu dituzte doinu metaliko eta gizatiarrago bat lortu ahal izateko. Konbertsazio batzuetan ere soinu batetik bestera igaro dira efektu emozionala lortu ahal izateko. Seguraski hau zineman bakarrik aprezia daiteke ondo.

10000km-natalia-tena

Iruditik kanpokoa garrantzia handikoa izan da pelikulan. “Ordenagailuaren markoak ez du pertsonak zapatilak, kaltzontziloak… daramatzan ikusten uzten”. Modu beran, etxetik kanpo gertatzen dena ere ez erakustea pentsatu zuten. Bestalde, bi hiriak etxeko apaingarri eta altzairuen bidez erakutsi nahi izan dituzte. Bartzelonan linea bertikalak; Los Angelesen, horizontalak.

Pertsonaia nagusiaren lan artistikoa teknologiarekin du zerikusia. “Bizitzen ari denaz nola hausnartzen duen erakutsi nahi izan dut irudien bidez, modu intuitiboan”.  Teknologiak ere arduratzen zuen, baina erabiltzaile mailan. “Modu primarioan interesatu zai: non dago informazioa? Lainoa da, baina nonbait egon behar da, disko gogor… etab.-etan”. Aktoresak, Natalia Tena-k, gurasoengandik ikasi du gaztelera, baina Londonen jaioa da. Harry Potter eta “Juego de Tronos” sagetako partaide izan da. Kasualitatez eman zuten harekin, izan ere, hasieran zuten aktoresak uko egin zuen azken unean. Tenari filma aurkeztu eta libre zegoela esan zuen. Hala, gidoia aldatu eta atzerritar azentua jarri zioten, zuzendariak ez baitzuen forza zezan nahi, nahiago zuen neska natural ager zedin haren hizkeran.

Gidoiaren estrukturaz hitz egin dugu, puntu bateraino simetrikoa, espezialki bloke handietan. Azaldu digunez, ñabarduretan badira  errima txikiak, nahiz eta gehiegi azpimarratu nahi izan ez dituen, ezabatu ere egin dituzte batzuk. Pelikulako erreferentziarik nagusiena “I fidanzati” izan da, Ermanno Olmi-rena  -tentuz egindako konparazioa maisulan gisa baitu hura-. Argumentalki badaude antzekotasunak, baina 1963ko filma izanik, ezin da egun dagoen berehalakotasuna azaldu.

carlos-marques-marcet2South by Southwest jaialditik pasa izana da giltzarria. “Ate asko ireki dizkigu honek EEBBtan, filma udazkenean estreinatuko da”. Pelikulak bat egin du zinema indie-arekin. Aurrekontuari dagokionez zera dio: “Aurrekontu gutxiko filma bada ere, TVEn sartu izanarekin zorte handia izan dugu, izan ere, argi genuen talde osoari ordainduko geniola. Sartu izan ez balitz, ziur aski, berdin egingo genuke, baina ez dezagun ahaztu jendeak bizi behar duela. Zenbat denbora iraun dezakegu debalde lan egiten?

 

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo