• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
los-miércoles-al-cine
Pelikulak 0

ASTEAZKENETAN ZINEMARA: ILUSIOA BERPIZTUKO DU?

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 21/01/2014

Asteazkenetan Zinemara delako ekimena abian da. SADE zinemek (BEZA beregain hartzen dutenek) 3,70 eurotan salduko dituzte sarrerak asteazkenero, eta gainerakoek 3,90 eurotan. Txalogarria da ekimena, baina ez dakit honek zinemara joateko ilusioa berpiztuko ote duen.

Anekdota batekin hasiko naiz. Donostian, eguzkia ezkutatu eta ordu batzuetara gertatu da ondorengoa: Atari tabernako barran, zinemak bizi duen egoerari buruz ari da solasean bikote gazte bat. Hasieran, badirudi solasak ez duela inolako helbururik, denbora pasatzearren ari dira honi buruz hizketan. Baina gutxinaka eta nahigabe, solasa indarra hartuz doa. Zinema bitxia da, dio gizonak  zinemak berak garai hobeak bizi izan dituela gogoratuz; azken urteetan sarreren prezioa IPC-a baina bi aldiz gehiago igo dela ere, aipatu dio bikoteari. Nonbait irakurri omen du. Gauzak horrela, nola joango gara zinera? Solasari etena emanez, “gin tonic”-a eskatu dio tabernariari. Kopa horren prezioari buruz, ziur aski, ez du inon ezer irakurri. Zerbitzariari ere ez dio prezioaz galdetu. Eta bai, asmatu duzue: zinemako sarrera baina garestiagoa da.

Beno, aitortzen dut, aurreko anekdota fikzioa da. Baina ez da gezurra. Orain, beste anekdota bati ekingo diot, eta oraingoa bai, uste dut egiazkoa dela.  Pentsamendu laterala azaltzeko klasiko bat da. New Yorkeko etxe orratz batean lan egiten zuten langileak igogailuaren moteltasunaz kexatzen ziren. Igogailuak azkarrago batzuekin ordezkatzeko aukera garestiegia zen eta beraz, psikologo bati igogailuetan ispiluak jartzea bururatu zitzaion, jendea entretenitu zedin. Burutazio honek funtzionatu zuen, izan ere, benetako arazoa konpondu zuen: jendea aspertu egiten da igogailuetan. Anekdota honekin bat egiten duen egoera bizi dugu egun: zinema garestia denaren ideia eta sarreren prezioa merketu beharko zenaren ustea zabalduegia dago. Zinemaren industriak eman dio erantzuna arazoari: sarreren prezioa jaistea (igogailu azkarragoak).

Ez dakit erantzuna errentagarria izango ote den. Momentuz, ekimena martxan jarri zen lehen asteazkeneko zifrak onak dira: saldutako sarreren zenbakia %136 egin du gora aurreko asteazkenekin alderatuta, eta honek bildutako dirua %65  egn du gora. Hala ere, zifra hauek esanguratsuagoak izango dira epe luzera. Ez dakigu ekimen hau hurrengo asteazkenetan ere mantenduko den, ezta zein eragin izango duen honek asteko beste egunetan ere. Ezin asko jakin oraindik. Errentagarria izan dadin espero dut, baina aurreko asteazkeneko zifrak mantentzea zaila izango da. Gogoan dut Ricardo Aldarondok zinemaren festari buruz idatzitako artikulu bat.

cinema-paradiso

Hala ere, ekimen honek gehiago balio izango du, nire ustez, zinemak benetan duen arazoa konpontzeko: zinemara joateko ilusioa berpiztea (jendea ez dadin igogailuetan aspertu).  Ekimen honek ikusle berriak gerturatzeko, eta jada bezero zirenak pozik mantentzeko balio badu, ongi etorria izan dadila. Baliteke modu honetan zinema aretoak gaztez betetzea, eta hala, gazteek pantaila handiak eskaintzen dituen abantailak gozatzeko aukera izango dute. Bikaina litzateke hori. Baina ezkorra naiz. Usurbil eta Iruneko Cinebox-ek astelehenero 4 eurotan eskaintzen dituzte sarrerak. Hau da, asteazkenetako ekimen “berri” honek eskaintzen duena, eskaintzen dute hauek astelehenetan. Hala ere, Cinebox katea galera handiak pairatzen ari da. Izan ere, zinema areto hauek ez dira inoiz bete izan astelehenetan. Antiguo Berri-ko zinemetara ere 5,50 euroren truke joateko aukera dago astelehenetik ostiralera. Bonoak ere eskaintzen ditu, puntu bidezko txartelak… Deskontuak jada existitzen dira. Lortu beharrekoa beraz, ez dira eskaintza gehiago. Zinemara joateko plana interesgarri delako kontzientzia piztea da lortu behar dena.

Baina ez gaizki ulertu nire hitzak, hartutako neurriak egokiak iruditzen zaizkit. Hasteko, zinema eta distribuidorak bat egin, eta irtenbidea aurkitzeko bideari ekin diote.  Saiatzen ari dira. Bestalde, ikuslearentzat opari bikaina dela iruditzen zait, beherapenak beti dira ongi etorriak. Baina hala ere, Truebako Ostegunak bezalako ekimenak dira gehien interesatzen zaizkidanak. Izan ere, zinemazaleen komunitatea sortu, mantendu, ilusioa piztu eta sare sozialetan oihartzuna izatea lortzen dute halakoek. Zinemak hemen bizi duen egoera beste hirietakoa baina hobea dela pentsatzeko gakoa Zinemaldia dela uste dut. Ohitura bat beharrezkoa da. Eta aldi berean, beharrezkoa da nerabezaroei zuzendutako ekimen bat -sentitzen dut, baina ez dakit zein-. Aretoek eskainitako filmak ere  kalitate onekoak izan daitezen ere, ezinbestekoa da, eta hau, ez dute zinema guztiek betetzen.

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo