• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
homenatge-a-catalanuya-portada
Pelikulak 0

“HOMENATGE A CATALUNYA II”: SISTEMA BERRABIARAZTEN

Redacción @kulturaldia · 15/10/2013

George Orwellek Gerra Zibila ezagutu zuenean idatzi zituen kontakizunen izen bera badu ere, ez du horrekin zerikusirik. Edo, behar bada bai. Bizimodu ez kapitalistak erakusten dituen dokumentala da Kresala Zineklubean proiektatutako “Homenatge a Catalunya II”.

Arrasate kaleko Kresala Zineklubean hizketaldi emankorra sortu zen proiekzioaren ostean. Dokumentalaren zuzendaritza taldeko kide den Joana Conillek “Homenagte a Catalunya II”-ko 70 elkarrizketatuak sistemaren barruan, eta aldi berean kanpo, bizi direla esan zuen, besteak beste. Hauxe izan zen zabaldu zuen mezua: “Ezinezko bazaizu sistematik erabat kanpo bizitzea, ez da ezer gertatzen. Ez zaitez errudun sentitu. Saia gaitezen gauzak aldatzen, modu kolektiboan pentsatu eta eraiki dezagun denon artean errealitate hobe bat.”

homenatge-a-catalanuya-pantallazo

Ez da egiaren argia ikusi duten gutxi batzuen historia, ez eta etxean giltzapetu eta munduaren kontra hitz eginda kapitalismoaren gaitz guztiei irtenbidea aurkitu dietela uste dutenena ere. Hiritar kataluniarrak dira, euskaldunak, italiarrak, argentinarrak edo Pekingoak izan zitezkeenak. Istorio unibertsalak dira. Motibazio ideologiko eta moralak dira mugiarazten dituztenak, baina baita biziraun eta zoriontsu izan nahiak ere.

Aipatzekoa da Raúl Cruzen kasua: hirian jaio eta lanpostu egonkor bat izan arren, uztea erabaki zuen nekazaritza ekologikoari ekiteko; baita bakea, hezkuntza edo genero gatazkaren inguruan “kontzientziazioa sustatzeko” kooperatiba bat sortu zuten Sara, Neus, Joana eta Elenarena ere. “Homenatge a Catalunya II”-k banku etikoaren (Fiaré eta Triodos), nekazaritza urbanoaren, trukearen eta txanpon sozialaren funtzionamendua ere azaltzen du.

Beste bizimodu bat posible dela ikusarazi nahi du. Bete-betean asmatzen du kapitalismoaren gurpil amaiezinaren inguruko hausnarketa kritikoekin -denbora bitan banatzen da: lana (produkzioa) eta aisialdia (kontsumoa)- eta beharrezkoa da hori batere itxaropentsuak ez diren garaiotan. Hala ere, mezuak huts egiten du sarrerako kasu praktikoetatik aldentzen denean -benetan beharrezkoa da krisia bere testuinguruan kokatzea?- eta baita egileen tesia (“ez da krisi ekonomikoa bakarrik, baita soziala, ekologikoa, espirituala eta espaziala ere”) aldarrikatzen duen epilogo dogmatikoan ere.

Balio artistikoa beste kontu bat da. Ziur asko Conill, Manuel Castells eta Álex Ruizek ikerketa sozial eta politikorako tresna gisa  landu dute proiektua, eta ez ikuspegi zinematografiko batetik. Bestela esanda: azken “Salvados”, non Jordi Évolek “sistema berrabiarazten” zuen, ikusi bazenuen, bertako eredua jarraitzen du -ikuspegi positibista, gizarte onura, elkartasuna eta praktika ekonomiko ez merkantilistak-, baina haren akabera erakargarririk gabe.

Kutsu akademikoko dokumental klasikoaren formatua hautatu dute, elkarrizketak artxiboko irudi eta argazkiekin uztartuz eta bideo instituzionalak gogorarazten dituen emakumezko baten off ahotsarekin. Gustu estetiko eta berrikuntza falta sumatzen da. Haatik, “Homenatge a Catalunya II” den hori bezala ulertu behar da: aldaketarako akuilu bat, iraultzailea, eraikitze prozesuan dagoen mundu berri bateko lana.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • músico-callejero-donostia-laboa-NARRIKA. jpg

    GARTXOT: ALDE ZAHARREKO ABESLARIA

    07/02/2015 | Musika
  • discoball

    DISKOBOLO DISKOTEKAREN GAU ZORAGARRIAK

    12/03/2014 | Denborapasa
  • vbhjifShoolve says: dbifShoolve...
  • LindaSueks says: Nadie en casa? :) Solución más rápida de Google ReCaptcha-2 XEvil.Ne...
  • LindaSueks says: Nadie en casa? :) XRumer 19.0 + XEvil 4.0: publicación masiva en 10 mill...
  • VictorShoolve says: ImmessingShoolve...
  • Auskalopitekus says: Bueno, nosotros desde el Botxo a lo nuestro. ¿Alguien sabe si en la famosa ika...
  • vbnhbxShoolve says: hermShoolve...
  • BrederShoolve says: kbkzShoolve...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo