Martxoak 5 asteazkena: “De Mayerling a Sarajevo”
NOSFERATU: MAX OPHÜLS (Antzoki Zaharra, 20:00tan)
Sarrera: 4,60€
Aurten Nosferatu zikloa Max Ophüls-en pelikula guztiak errepasatzen ari da eta hasierakoa ezik, gainontzekoak, orden kronologikoan proiektatu dituzte. Ondorioz, eta ziurrenik, datu honek azaldu dezake orain arte ikusi ditugun filmak hain interesgarriak ez izatea. Ez zaitezte desesperatu: orain dator hoberena. “De Mayerling a Sarajevo” Ophülsen gailurretariko bat da, Lehen Mundu Gerra leherrarazi zuen pertsonari buruz. Franz Ferdinand, bai.
Martxoak 10 astelehena: “Nostalgia de la luz”
KRESALA ZINEKLUBA (Kutxa Arrasate aretoa, 19:30tan)
Sarrera: 4€
Giza Eskubideen zinemaldian ikusi genuen eta orain Kresalara dator. Pelikula txikia da, apala, kosmosaren infinitura begirada botatzen diona eta baita Txileko Atacama desertuan ezkutatuta dagoen oroimen historikoari ere. Europan, Toronton eta Los Angelesen saritua.
Martxoak 13 osteguna: “2001: una odisea del espacio”
TRUEBAKO OSTEGUNAK (Trueba, 21:30tan)
Sarrera: 6€
Bigarren saiakera. Londresetik kopia berandu iritsi zen eta ezin izan genuen otsailan gozatu. Ea oraingoan ez den ezer gertatzen eta klasiko handi hau pantaila handian ikusteko aukera dugun. Experientzia izugarria da, guztiz gomendagarria, bizitzan galdu ezin den horietako pelikula bat. Ikusita dutenek ere berriz gozatzeko aitzaki ezinhobea dute.
Martxoak 17 astelehena: “La cabaña en el bosque”
KRESALA ZINEKLUBA (Kutxa Arrasate aretoa, 19:30tan)
Sarrera: 4€
Beldurrezko zentzuzko pelikulen jarraitzaleak garenok ikusi dugu jada. Baina azkenean pantaila handi batean ikusteko aukera izango dugu Donostian. Seguruenik “Scream” bota zutenetik, 90. hamarkadan, ez da horrelakorik egin. Gidoi burutsua dauka, Joss Whedon-ek idatzita, “Los vengadores”, “Buffy Cazavampiros” edo “Firefly”-ren atzean dagoen tipo azkarra.
Martxoak 20 osteguna: “Todos vós sodes capitáns”
TRUEBAKO OSTEGUNAK (Trueba, 21:30tan)
Sarrera: 6€
2010. urtean Oliver Laxek dokumental hau burutu zuen Tangerreko elkarte sozial baten umeekin. Errealitate soziala eta diziplina zinematografikoa batzen ditu. Cannes-en egondu zen eta FIPRESCI saria erdietsi zuen. Zuzendaria Trueban egongo da solasaldian parte hartzeko.
Martxoak 24 astelehena: “Misterios de Lisboa”
KRESALA ZINEKLUBA (Kutxa Arrasate aretoa, 19:30tan)
Sarrera: 4€
Bertsioaren arabera, pelikula edo telesaila. Lau ordu irauten duenez bi pasetan ikusiko dugu (bigarren proiekzioa martxoaren 31an izango da eta ez dugu sarrera berriz ere ordaindu behar). Duela gutxi hil den Raoul Ruiz-en azkenetariko filma, Zinemaldian ikusi genuen duela hiru urte.
Martxoak 25 asteartea: “La noche de enfrente”
ZINE INDEPENDIENTEAREN ZIRKUITOA (Antzoki Zaharra, 20:00tan)
Sarrera: 3,5€
Raoul Ruiz-en beste pelikula bat dugu aste honetan. Nahita egin dutela dirudi. Tabakaleraren zirkuitoan barne dagoe ta hau bai da zuzendariaren azkeneko filma. Imaginazioa eta errealitatea nahasten den istorioa. Garrantzi handia izan duen zuzendaria agurtzeko modu aproposa.
Martxoak 26 asteazkena: “Carta de una mujer desconocida”
NOSFERATU: MAX OPHÜLS (Antzoki Zaharra, 20:00tan)
Sarrera: 4,60€
Max Ophülsekin jarraitzen dugu eta gaurkoan zuzendariaren filmarik famatuenetariko batekin goaz, ezagunena agian. Askok ikusita izango duzue jada. Dena dela zikloaren hit baten aurrean gaude. Stefan Zweig-en eleberrian oinarrituta, Ophülsen sofistikazio eta elegantziaz gozatzeko pelikula puska.
Martxoak 27 osteguna: “El futuro”
TRUEBAKO OSTEGUNAK (Trueba, 21:30tan)
Sarrera: 6€
Víctor Iriarte zinemagilearekin elkarrizketa izan genuenean aitortu zigun Luis López Carrascoren dokumental hau kontutan hartu zuela bere datorren pelikularako. Eta, ezbairik gabe, apostu radikal xamarra da “El Futuro”. Carrasco “Los hijos” ikusentzunezko elkartearen partaide da eta hainbat dokumental berritzaile landu ditu, “Los Materiales” esate baterako. Hau da bere lehen lana, zinemazale amorratuentzat aproposa. Locarno eta Sevillako zinemaldietan egon da. Solasaldian gure artean Luis Parés gidoilaria izango da.
Ez dago komentariorik