• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
max-ophuls
Pelikulak 0

MAX OPHÜLS EZAGUTZEN, ELEGANTZIA ETA SOFISTIKAZIOA

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 28/05/2014

Max Ophüls-i dedikatutako Nosferatu zikloa amaitzear den honetan, zikloak eman duena errepasatuko dugu jarraian. Bestalde, zikloan abonatu diren batzuekin aritu gara solasean aurtengo edizioaz zein iritzi duten jakin asmoz.

Badirudi atzo eman geniola hasiera Max Ophüls-en omenez burutu den  Nosferatu zikloari. Haren “Lola Montes” azken filmarekin ekin genion zikloari. Film hau izan zen zuzendari alemaniarraren filmografiaren errepasoari hasiera eman ziona. Hain izan da sakona errepasoa, non sorpresaz, haren laburmetraiez gozatzeko aukera ere izan dugun  -bertan konprobatu ahal izan dugu 30ko hamarkadan bideoklipen aitzindari izan zela-.  Egia esan, Nosferatu-ren urteroko eskaintza aukera ezin hobea da gauzak aurkitu eta osatzeko, bai zuzendarien zikloak, eta baita tematikoak ere. Momentuz, ez dakigu zein izango den hurrengoa, hala ere Josemi Beltrán-ek, Donostia Kulturako zinema arduradunak, pistaren bat edo beste eman digu: ez da zuzendari bat izango, eta dirudienez, garai askotako filmak egongo dira. Ikusiko dugu.

Ophuls-engana bueltatuz, garrantzia gehien izan duten haren filmak, eta nire ustez kalitate handienekoak direnak, bere karrerako amaieran egin zituenak dira. Arrazoi honengatik izan da zikloaren amaiera ezin hobea. Alabaina, hasieratik, kapazitate izugarria azaltzen du errealizazioan. Garai hartako kondizioak kontutan izanik, batez ere haren lehen lanetakoak (30ko hamarkada), erritmoak harritu gaitu, bai kameraren mugimenduarenak eta baita muntaiarenak ere. Teknikaren dominioa denborarekin araztuz doa amaieran sekuentzia plano konplexu eta milimetrikoekin harritzeko.  “El Placer”-en aho bete hortz utzi gintuen ezinezko amaiera azaldu zuen mugimenduarekin, ikuspegi subjektiboa eta etenik gabea. “Lola Montés” plano handinahi batzuekin hasten da oraindik zailago esaldia baliagarri egiten duen zirkoan.

Narratiboki, haren hainbat pelikuletan bere garairako aurrerakuntzak diren metazinema elementuekin jokatzen du, Nouvelle Vague horrekin jokatzen hasi baino lehenago. Argi ikus dezakegu hori “La ronda” eta “Lola Montes”-en, baita “El Placer”-en ere neurri txikiago batean. Narratzailea akzioan sartzeaz gain, pirueta intertestualak sartzen ditu, garai hartarako ohi ez bezalakoak direnak.  Gaiei dagokionez, Ophüls-ek bankuen botereaz eta Europaren konposizioaren berri ematen du besteak beste. Egiten duen gizartearen erretratoa prezisoa da gehienetan.

Beharbada, grabazioaren unean dotorezia eta sofistikazioa dira  haren izaera hoberen definitzen dutenak. Wes Anderson-engan asko eragin du Ophüls-ek ñabardura eta reenkuadrerako erakusten duen gustuak. “Madame de…” filmean, zuzendariaren gogokoenean, ondo baino hobeto diseinatutako planoak ditugu. Hauen bidez belarritako batzuen ñabarduretatik konposizio ezberdinetara egiten du planoa eten behar izan gabe. Garaiko istorioenganako estimu handia erakusten du –askotan mende hasierako Europan kokatuak- garai hauetako luxu eta bikaintasuna azalduz. Begiradak eta keinuak maisuki jasotzen ditu “Carta de una desconocida” tankerako drametan. Film honetako gidoiak baditu ahulguneak nire ustez. Alabaina, errealizazioa bikaina da.

Nire gustokoenak

1- “La Ronda”

Metahizkuntza lantzean emandako aurrerapenarengatik. Honekin gainera, oraindik “Rubber” bezalako pelikuletan baliogarri diren fikzio mailetan azaldutako jokoak erakusten ditu. Hasierako plano sekuentzialarengatik. Maitasun harremanetarako azaltzen duen ikuspegi mikatzarengatik.

la-ronde

2- “Lola Montes”

Gauzatze zoragarri eta narratiba harrigarriarengatik. Beste behin, bere garairako aurreratua. Azaltzen duen istorio originalarengatik. Espektakulu eta melodramaren arteko nahasketa azaltzen du, gerora z Baz Luhrmann-ek “Moulin Rouge” filmean egin zuen gauza bera. Azaltzen duen teknikaren dominioak ez du zertan Joe Wright-ena zertan enbidiatu.

86410.TIF

3- “Madame De…”

Drama erromantikoa lantzeko azaltzen duen dotorezia eta gustuarengatik. Ñabarduren bitartez barne mina azaleratzeko duen kapazitatearengatik. Kamerarekin egindako mugimendu milimetriko bakoitzagatik. Hauen bidez bideratutako ispilu batetik objektu txiki batera iristen da. Eta Danielle Darrieux aktoresa polit eta afinatuarengatik.

madame-de

4- “El placer”

Narrazio klasikoa historiaren barruan sartzeko azaltzen duen moduagatik. Bere giza satira inteligentearengatik. Bista subjektiboz egindako plano sekuentzial eskandalagarriarengatik.

le-plaisir

5- “De Mayerling a Sarajevo”

Mende hasierako luxua azaltzeko duen gaitasunagatik, eta baita Europa zahar eta konplexura maitasun istorio batetik egindako gerturatzeagatik ere.

de-mayerling-a-sarajevo

Públikoa

Emanaldi guztietara joan diren, eta Nosferatu zikloan ohikoak diren hiru abonaturekin hitz egin dugu. Zinemazale twittero ezagunak dira hauek: @Retroclasica, @Fer_Iradier  eta @Dricius.

Filmerik onenaren aukeraketan ere kointziditu dute: “La Ronda”, “Lola Montès”, eta “Carta a una desconocida”. Dircius-ek bestalde, “Los herederos”-ek asko harritu zuela aitortu du , eta “Der Verliebte Firma”, haren lehen pelikula “erdi musikala” dibertigarria iruditu zitzaion. Puntu ahula, kopia batzuen baldintza prekarioak, nahiz eta garrantzia kentzea deliberatu duten. “ ziklo viejunoen grazia da” dio Retroclásica-k. Fer_Iradier-entzat deskubrimendua izan da, izan ere, aurretik ez zuen haren filmik ikusi. “ Bere garaiari aurreratu zitzaiola iruditzen zait, motza egin zait”. Hirurek azpimarratu dute zikloaren kalitatea.

ophuls-la-ronde

Etorkizuneko zikloei dagokionez, Fer_Iradier-en apustua “Zinema eta homosexualitatea” izan da. Dricius-i zinema fantastikoa edota zinema beltza zikloek ilusio handiagoa egingo liokete. Azken honekin bat etorri da Retoclásica. Eta pantaila handian ikusi nahiko lituzketen zuzendariak eskatu dituzte: John Frankenheimer, Sam Peckinpah, René Clair, Samuel Fuller edo Carl Theodor Dreyer.

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo