• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
joaquin-phoenix-her
Pelikulak 0

OTSAILEAN ZINEMARA: ESTRENAILDIRIK HOBERENAK

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 03/02/2014

Estreinaldi interesgarriak iritsiko zaizkigu otsailean. Oscar-etara nominaturik dauden filmak ikusiko ditugu eta baita urteko film batzuek, "Her" eta "Nebraska", adibidez.

Aurreko astean Donostian ikusi dezakegun zine alternatiboari buruz hitzegin genuen. Orain kartelerara iristen diren pelikulen txanda da eta otsaila oso mes aproposa izaten da zinemara joateko. Gainera, Oscar-etara nominaturik dauden filmak iristen dira eta martxoaren 2ko galarako prest egon behar gara. Adi egon datekin, film-banatzaileek egunak askotan azkeneko momentuan aldatzen dituztelako. Momentuz egutegia horrelakoa da:

7 Ostirala : “Nebraska”

2014ko pelikuletako bat izan daiteke. “Nebraska”-k, Alexander Payne-n azken filmak, sei nominazio potolo lortu ditu Oscar-etan (pelikula, zuzendaria, gidoia, protagonista, sekundarioa eta argazkia). Payne zuzendariak haren arima independientea mantentzen du Hollywood barnean lan egiten. Umore eleganteaz josiriko “Entre copas” eskeini zigun duelta urte batzuk eta Hawaiiko kale itsusiak erakutsi zizkigun “Los descendientes”-en. Txuri beltzez dator oraingoan eta Bruce Dern heldua da protagonista nagusia. Ikusi beharrezko filma zine amorratuaren karneta mantendu nahi baduzu.

14 Ostirala: “Alabama Monroe”  eta “Todo está perdido”

San Valentín egunean hanka sartu dezakezue eta erromantizismo ustela eta merkea aukeratu Collin Farrel jasanezinarekin (“Cuento de invierno”). Edota kaso egin nazazue eta bi estreinaldi hauek ikusi: “Alabama Monroe” eta “Todo está perdido”. Lehenengo kasuan amodioa ere badago baina plan triste batean. Belgikatik datorren filma Berlinalen sari batzuek irabazi zituen eta aktoresak, Veerle Baetens-ek, Europako Zine Saria irabazi zuen. Oscarretan Atzerriko film hoberenaren nominazioa du.

alabama-monroe

Robert Redford atso itsura izango du… 77  urte dituelako! Baina forman dago. Gainera, “Todo está perdido” pelikulan one-man-show modura ateratzen da. J.C. Chandor-en bigarren filma da “Margin Call” interesgarriarekin debutatu ostean. Redford eta txalupa bat. Zer gehiago behar duzue?

all-is-lost-robert-redford

21 ostirala: “Her”

Ofizialki modernoa bazara ez zenuke “Her” bezalako pelikula galdu behar. Lehenik eta behin zuzendaria  Spike Jonze moderno pertsonifikatua delako; anbizio handiko “Dónde viven los monstruos” bezalako pelikulak zuzendu ditu eta baita talde handien bideoklip mordoa, Arcade Fire esate baterako. Talde kanadiarraren partaide batzuek filmaren soinu-banda burutu dute. Etxeko lanak egin behar dituzu Primavera Sound-era joan aurretik. Hori guztia gutxi balitz, Joaquin Phoenixek izen bera duen Joaquín Reyesen antza du. Txantxa albo batean utzita urteko pelikuletariko bat izan daiteke. Bost nominazio Oscar-etan, Pelikula hoberena barne, gidoia (Jonzek lortu zuen azkeneko Globos de oro sarietan), soinu-banda (Arcade Fire) eta abestirik hoberena (Karen O). Puntu bitxia du eta, ohikoa den bezala,  gaur egungo zinemagile interesgarrenetariko den honek estetika bikaina eskaintzen digu. Lasai: hain modernoak ez direnek ere gustokoa izango dute.

28 ostirala: “Enemy” eta “Philomena”

Denis Villeneuvek Zinemaldian bi pelikula aurkeztu zituen: “Prisoners”, zineman ikusi ahal izan duguna, eta “Enemy”, orain iristen dena. Villeneuvek berak dionenez lehenengoarekin dirua lortu nahi zuen, ahalik eta jende gehien zinemetara joan dadin; bigarrenak, aldiz, ukitu pertsonalagoa du. “Enemy” sail ofizialean aurkeztu zen eta publikoa bitan zatitu zuen, aurka eta alde jarriz, nire kasua esate baterako.  Psikologia handiko istorioa kontatzen du, osagai surrealistak ditu eta identitateari buruzko gogoeta eskaintzen du. Saramagoren “El hombre duplicado” liburuaren adaptazioa da. Villeneuvek anbientazio itogarria lortzen du argazki zehatz bati esker eta soinu-banda ilun batekin. Ikustera bazoaz mentalitate irekia izan.

enemy-jake-gyllenhaal

“Philomena”-k, aldiz, lau nominazio lortu ditu Oscar-etan: pelikula, gidoia eta aktoresa hoberena (Judi Dench). Veneziako sail ofizialean ikusi genuen eta Gidoi hoberenaren saria erdietsi zuen. Drama konbentzionala bada ere,  Steve Coogan komikoak idatziriko solasaldi finak ditu. Donostiako publiko objetiboa argi dago zein den. Influentzia handia duen lobbya gure hirian: Príncipe zinemetako emakume helduak. Dena dela, ikusle ororentzako gustokoa izan daiteke.

_D3S1363.NEF

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo