Aurreko astean Donostian ikusi dezakegun zine alternatiboari buruz hitzegin genuen. Orain kartelerara iristen diren pelikulen txanda da eta otsaila oso mes aproposa izaten da zinemara joateko. Gainera, Oscar-etara nominaturik dauden filmak iristen dira eta martxoaren 2ko galarako prest egon behar gara. Adi egon datekin, film-banatzaileek egunak askotan azkeneko momentuan aldatzen dituztelako. Momentuz egutegia horrelakoa da:
7 Ostirala : “Nebraska”
2014ko pelikuletako bat izan daiteke. “Nebraska”-k, Alexander Payne-n azken filmak, sei nominazio potolo lortu ditu Oscar-etan (pelikula, zuzendaria, gidoia, protagonista, sekundarioa eta argazkia). Payne zuzendariak haren arima independientea mantentzen du Hollywood barnean lan egiten. Umore eleganteaz josiriko “Entre copas” eskeini zigun duelta urte batzuk eta Hawaiiko kale itsusiak erakutsi zizkigun “Los descendientes”-en. Txuri beltzez dator oraingoan eta Bruce Dern heldua da protagonista nagusia. Ikusi beharrezko filma zine amorratuaren karneta mantendu nahi baduzu.
14 Ostirala: “Alabama Monroe” eta “Todo está perdido”
San Valentín egunean hanka sartu dezakezue eta erromantizismo ustela eta merkea aukeratu Collin Farrel jasanezinarekin (“Cuento de invierno”). Edota kaso egin nazazue eta bi estreinaldi hauek ikusi: “Alabama Monroe” eta “Todo está perdido”. Lehenengo kasuan amodioa ere badago baina plan triste batean. Belgikatik datorren filma Berlinalen sari batzuek irabazi zituen eta aktoresak, Veerle Baetens-ek, Europako Zine Saria irabazi zuen. Oscarretan Atzerriko film hoberenaren nominazioa du.
Robert Redford atso itsura izango du… 77 urte dituelako! Baina forman dago. Gainera, “Todo está perdido” pelikulan one-man-show modura ateratzen da. J.C. Chandor-en bigarren filma da “Margin Call” interesgarriarekin debutatu ostean. Redford eta txalupa bat. Zer gehiago behar duzue?
21 ostirala: “Her”
Ofizialki modernoa bazara ez zenuke “Her” bezalako pelikula galdu behar. Lehenik eta behin zuzendaria Spike Jonze moderno pertsonifikatua delako; anbizio handiko “Dónde viven los monstruos” bezalako pelikulak zuzendu ditu eta baita talde handien bideoklip mordoa, Arcade Fire esate baterako. Talde kanadiarraren partaide batzuek filmaren soinu-banda burutu dute. Etxeko lanak egin behar dituzu Primavera Sound-era joan aurretik. Hori guztia gutxi balitz, Joaquin Phoenixek izen bera duen Joaquín Reyesen antza du. Txantxa albo batean utzita urteko pelikuletariko bat izan daiteke. Bost nominazio Oscar-etan, Pelikula hoberena barne, gidoia (Jonzek lortu zuen azkeneko Globos de oro sarietan), soinu-banda (Arcade Fire) eta abestirik hoberena (Karen O). Puntu bitxia du eta, ohikoa den bezala, gaur egungo zinemagile interesgarrenetariko den honek estetika bikaina eskaintzen digu. Lasai: hain modernoak ez direnek ere gustokoa izango dute.
28 ostirala: “Enemy” eta “Philomena”
Denis Villeneuvek Zinemaldian bi pelikula aurkeztu zituen: “Prisoners”, zineman ikusi ahal izan duguna, eta “Enemy”, orain iristen dena. Villeneuvek berak dionenez lehenengoarekin dirua lortu nahi zuen, ahalik eta jende gehien zinemetara joan dadin; bigarrenak, aldiz, ukitu pertsonalagoa du. “Enemy” sail ofizialean aurkeztu zen eta publikoa bitan zatitu zuen, aurka eta alde jarriz, nire kasua esate baterako. Psikologia handiko istorioa kontatzen du, osagai surrealistak ditu eta identitateari buruzko gogoeta eskaintzen du. Saramagoren “El hombre duplicado” liburuaren adaptazioa da. Villeneuvek anbientazio itogarria lortzen du argazki zehatz bati esker eta soinu-banda ilun batekin. Ikustera bazoaz mentalitate irekia izan.
“Philomena”-k, aldiz, lau nominazio lortu ditu Oscar-etan: pelikula, gidoia eta aktoresa hoberena (Judi Dench). Veneziako sail ofizialean ikusi genuen eta Gidoi hoberenaren saria erdietsi zuen. Drama konbentzionala bada ere, Steve Coogan komikoak idatziriko solasaldi finak ditu. Donostiako publiko objetiboa argi dago zein den. Influentzia handia duen lobbya gure hirian: Príncipe zinemetako emakume helduak. Dena dela, ikusle ororentzako gustokoa izan daiteke.
Ez dago komentariorik