• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
las-chicas-de-oro
Pelikulak 0

PRÍNCIPE ZINEMETAKO EMAKUME HELDUAK

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 10/02/2014

Donostiako lobby zinemazaleen artean eragin handia dute. Leialak dira, koherenteak eta asko dira. Príncipeko emakume helduak dira. kartelerara iristen diren pelikulen euskarria.

cafe-con-lechePríncipe zinematara noizbait joan bazara ikusiko zenituen. Begibistan oso errazak dira ezagutzen: urte mordoxka dituztenez ez dute inoiz adina aitortzen, dotore doazte beti, beroki eleganteekin, eta betidanik dira donostiakoak. Artess-en kafesnea hartu, film bat Príncipen ikusi eta arratsalde osoa primeran igaro dute. Ez doaz bakarrik, ezta haien senarrekin ere. Lagunen artean egoten dira beti, beste emakume helduekin. Gutxienez astean behin doaz zinemara eta honek, duten adinarekin batera, baztertu behar ez den experientzia zinematografikoa ematen die. Pelikula asko ikusi dituzte, hamaika aldiz joan dira zinemara. Hala ere, ez pentsa, honek ez du esan nahi ikusitako filmak nahitanahiez era askotakoak direnik.

¿Zeintzuk dira Príncipeko emakume helduek gustoko dituzten filmak?

Ondo egina dagoen zinea gustatzen zaie, fundamentua duena, txorakeririk gabekoa. Estatu Batuetako komedia tuntun amerikanorilk ez dute ikusiko. Zine experimental eta modernoa -hontan Boyero kritikoarekin antza dute- ezta ere. Drama potente bat, gustu oneko komedia frantses bat, biopic klasikoren bat. Eta hiru faktoreak batzen badira askoz ere hobeto. Horregatik maite dute “Intocable”.

intocable

Kontzesioak onartzen dituzte. Benetan tristeak diren dramoiak jasan ditzakete, baina ez dute lizunkeria jasaten, gustu susmagarria edo ilun xamarrak diren istorioak. Kartelerako pelikularen bat aukeratuko bagenu “Agosto” izango zen ezbairik gabe, bertan “beti ondo” dagoen Meryl Streep-ek  lana egiten baitu. Zinema espainola ere gustatzen zaie; Fernando Trueba edo Gracia Querejeta bezalakoak atsegin dituzte. Une honetan guztiaren gainetik gorrotatzen duten pelikula “Nymphomaniac” da esan dugun informazioarengatik eta gainera erotismoa baino zikinkeri galanta delako. Izenez ezagutzen ez badute ere gehien gustatzen zaien zuzendari garaikidea Tom Hooper da. “El discurso del rey”-rekin gozatu zuten eta zer esan “Los miserables” filmarekin!  Nire aurresko testuan aipatzen nuen bezala hilabete hontako estreinua “Philomena” da ezbairik gabe.

Nola informatzen dira?

Argi dago Príncipeko emakume helduek ez dutela Internet erabiltzen (ez dute hau irakurriko). Ez dute Internet behar. El Diario Vasco irakurtzen dute. Ricardo Aldarondoren kritikak irakurtzen dituzte baina bihotzean daramaten kazetaria Mikel Gurpegui da. Begoña del Tesok kontatzen duena ez dute ondo ulertzen eta kaso egiten diotenean damutu egiten dira. Sariak ia egunkarian agertzen diren izarrak bezain garrantzitsuak dira. Ondo dakite zein pelikulak irabazi duen Oscarra edo Goyaren bat. Ez oker egon: Príncipetako emakumeek ikusle asko baino informatuak daude.

Ez dira Príncipetik ateratzen

Príncipeko emakume helduen izena ez da kasualitatea. Beti han daude. Trueban ikusten badituzu oker zoaz; ez zaie jatorrizko bertsioa gustatzen. Segurasko Kresala zineklubeko andreekin nahastu dituzu: fisikoki antza handia dute baina ez dute zerikusirik. Kresalako emakumeak betidanik joan dira Arrasate kaleko aretora.

cine-principe

Antiguo Berri oso urruti geratzen zaie eta agian ez dute ezagutzen edo asko jota haren existentzia hiloba bati esker jakin dute. Disgusturen bat hartu nahi ez badute hobe da Bretxara joan ez daitezen. Normalean ez dituzte proposamen berriak atsegin baina Príncipen proiektatzen dituzten operak onartzen dituzte: perlazko lepokoak kalera ateratzeko paregabea.

Príncipeko emakume batekin topatzen bazara…

Ez urduri jarri, normalean paketsuak dira. Zure eserleku ondoan esertzen bada, agian ez zaio pelikula gustatuko eta aldameneko lagunarekin hizketan hasiko da. Eta alto hitzegingo du. Takillan topatzen badituzu une aproposa da takilleraren gomendioa zein den jakin dezazun eta jasotzen duzun informazioa nahi duzun bezala erabili dezakezu. Zeinek daki, agian zure barnean Principe zinemetako emakumeren bat daramazu.

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • músico-callejero-donostia-laboa-NARRIKA. jpg

    GARTXOT: ALDE ZAHARREKO ABESLARIA

    07/02/2015 | Musika
  • discoball

    DISKOBOLO DISKOTEKAREN GAU ZORAGARRIAK

    12/03/2014 | Denborapasa
  • Andreikgu says: Правильное бурение скважин на водуБурение скважин на воду — довольно сложный п...
  • YuriShoolve says: LeistShoolve...
  • IarananShoolve says: cntfShoolve...
  • sellbruro says: yyy where can i find a shoutbox message? / sells...
  • dronesShoolve says: gfdkbyzShoolve...
  • LarryIntet says: The Norwegian Miracle AminoBoosters are 3 times more affordable, the concentra...
  • Donaldtal says: Здравствуйте господа Бурение скважин Бурение скважин на воду в Минске и Минс...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo