• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
la-transicion
Pelikulak 0

TRANTSIZIOA: AMAIERA ZORIONTSUA IZAN DUEN ITXARONALDI BATEN ISTORIA

unesceptico @unesceptico · 01/04/2014

Badaude oinetatik hasita dotore janzten diren espainiarrek galdu ezin ditzaketen ilarak. Jarraian, amaiera zoriontsua izan duen itxaronaldi baten istorioa kontatuko dizuet.

José Antoniok txanda eskatu zuen amaierarik ez zuen ilaran. Andre pinpirin ugari eta ABC-a besapean zeramaten gizonak zeuden itxaroten.  Gerraostea eta trantsizioa zuzenean bizi izan zuten hauek hiritar onaren eginkizunarekin bete zuten. Ilaran bi ordu pasa beharko zituela kalkulatu, eta a ze atsekabea hartu zuen aurreko andrea arraindegitik zuzenean etorri zela ohartzean! Segundu gutxiren buruan baina, gizona andrearen atzean kokatu zen.

-Arratsalde on.

-Arratsalde on.

– Badirudi denbora luzez itxaron beharko dugula hemen.

– Adinaren bataz bestekoa kalkulaturik baina, beharbada Adolfo jauna uste baino lehenago ikusiko dugu.

Berezkoa zuen Jose Antoniok umore hori. Horri esker lortu zuen 63. urtean Josefarekin dantza egitea. Etxean zuen zain Josefa, lekak zuritzen, su epelean egindako berdura eta lekaleetan oinarritutako maitasuna zen bikotearena. Presio eltzea erosten zuten bikoteak banandu egiten zirelako teoria zen Jose Antoniorena. Presaka dabilen eta tranpak bilatzen dituen jendea, ezin da fidagarria izan. Haren aitonak esaten zuen moduan, lasterbideak soilik mendian.

– Txiste gehiegi hildako bati buruz hizketan aritzeko.

– Beno, gure adinean ere egin ditzakegu bromak. Barka nazazu iraindua sentitu bazara.

Ororen gainetik, edukazioa. Suarez bezalako buruzagi bat harro egongo litzake Jose Antonioz. Haren emazte Josefak ere atsegin zuen Adolfo. Gizon irmo eta deliberatua zen haren hitzetan. Jose Antoniok lagundu ziezaion eskatu bazion ere, halako txorakerietarako prest ez zegoela erantzun zion emakumeak. Inork ez zuen Josefak bezalako jeniorik, ezta hildakoak ere.

la-transicion-01

–  Zein gizon ona zen Suarez, ezta?

– Hala da, bai. Burutik oin-zolarainoko gizona zen.

Etxetik irten zenean, Ceferinori hots egin zion lagundu ziezaion. Baina honek ere ezezkoa eman zion  aberriari traizio egiten zioten gorri, marikoi eta ipurgarbitzaileez beterik egongo zela argudiatuz. Cefek ez zuen presio eltzerik erosi, baina antzeko zerbaitetan sartu zuen hanka: Julianarekin ezkondurik zegoen bitartean bulegoko emakume batekin liatu zen, eta gauza ez zen batere ondo amaitu.  Juliana gaixoak ohean harrapatu zituen biak, eta adulteriogileak hori Frantzian ohikoa zela esan zio emazteari.  Adardunak urdaiazpikoa ebakitzeko aiztoa hartu eta karreraren inertziaz Ceferino Perpiñanera iritsi zen ia.

– Ikusi al zenuen Suarezen semea? A ze aldartea. Aita hilzorian zegoenean  kazetariei erantzunak eman zizkien honek.

– Gizon ona dirudi, bai.

Jose Antonioren semea beti azaldu zen aitaren aurka.  Izan zuten azkeneko eztabaidan, erosketak larunbatean egitea leporatu zien gurasoei asteko egun guztiak libre izanda. Zorigaiztoko konparazioak egin zituen gurasoak haien abituak zapalduak eta hilak izan arte mantentzen dituzten inurriekin alderatuz.  Jose Antonio askatasun indibidualaz eta 78ko Konstituzioaz baliatu zen erosketak nahi zituenean egingo zituela aldarrikatzeko. Semeak atea bortizki itxi eta etxetik alde egin zuen Josefa negarrez utzita. Hortik bi minututara bueltatu zen sakelekoa ahaztu baitzuen.

– Aizu, gure txanda dela dirudi.

– Bada, azkenean, ez zait itxaronaldia horren luzea egin.

la-transicion-02

– Arratsalde on gizon

– Arratsalde on, bai.

– Zein ikusteko?

– “8 apellidos vascos”-erako bat, mesedez. Bosgarren ilarako erdi partean ahal bada.

Partekatu Tweet

unesceptico

Kaixo. Genio, frustrado.

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo