• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
borgman
Pelikulak 0

UDARAKO (ETA EGUN EURITSUETAKO) ZINEMA

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 09/07/2014

Normalean, zinema ez da udarako plana; baditugu egiteko beste hainbat gauza, eta askotan, ez dugu horretarako gogorik. Baina norbaitek interesik badu, beti dago pelikula onak ikusteko aukera.

lluvia-mal-tiempo-paraguas-donostia-san-sebastian

Nola jakin uda Donostiara iritsi den edo ez? Argi dago leihotik begiratzea ez dela aukera ona, ziur aski euritsu dago kanpoan. Uda dela jakitea errazagoa da zinemara joanaz, izan ere, areto guztiak daude ia hutsik. Hori ez da hemen bakarrik gertatzen, noski, leihatilen zifrak ikusi besterik ez dago. Ezin ditugu banatzaileak juzkatu film batzuk garai honetan ez estreinatzeagatik.

Pentsa liteke kausa-efektu harremana alderantzikatua dagoela, edo bere isatsa hozkatzen duen arraina dela: udaran ez dituzte film onak estreinatzen jendeak ez duelako zinemara joateko ohiturarik, eta jendeak ez du garai honetan zinemara joateko ohiturarik film onak estreinatzen ez direlako. Baina nik horrela ez dela esango nuke, Donostian eskaintza interesgarriak izan ditugu, eta ez dute denek funtzionatu. Adibidez, pasaden astean euskal zinemaren zikloa izan genuen gure historian klabe izan diren film eta haien zuzendariekin. Aretoak ez ziren bete. Snowpiercer filmaren estreinua ere izan genuen, azkenean; bi hilabeteko atzerapena zeraman honek estreinu ofizialarekin alderatuz, eta horrezkero areto guztietan ikusi ahal izan zen. Baina hala ere, lortu zuen asistentzia baino hobeak lortzea zituen. Dena den, plazer hutsa pantaila handian ikusi ahal izatea.

Non da jendea? Hondartzan ziur aski ez, eguraldia ez dugu lagun. Pintxoak hartzen? Aukera hobea da hori. Egunak luzeak dira eta udaran kalean egoteko gogoa izaten dugu, nahiz eta mela-mela eginda bukatu. Edo Saloun da mundu guztia, edo jakin ezazu. Ez dut inor poteo erritutik aldendu eta areto ilun batean sartu nahi, baina gutxienez, egun interesgarri den eskaintza zinematografikoaz arituko natzaizue. Bazter dezagun udaran zineman ezer ikus ezin daitekeenaren mitoa (nahiz eta baduen arrazoi partea). Nahikoa dut, gainera, hilabete honetako eskaintzarekin.

Thriller onak

Udaran ez dugu garunari lana emateko gogorik izaten, beraz, bila ditzagun zinema aretoetan interesgarri suertatuko zaizkigun genero zinemaz blaitutako bi ordu. Horrek ez du esan nahi edozer onartuko dugunik. Ostiral honetan Sitgeseko pasaden jaialdian irabazle suertatu zen “Borgman” filma estreinatuko da. Canneseko sekzio ofizialean egon zen film hau, eta beste hainbat jaialditan ere egona da. Kostatu zaio gugana iristea, baina hemen da, eta ez dugu udarako ahanzturan utziko. Thriller originala da, arraroa, baina pena mereziko du, ziur. Donostian izango da, gainera.

Pasaden urtean, aurrekontu kaxkarra izan zuen film bat izan zen AEBtan onena. “The Purge”, hemen “La noche de las bestias” izenarekin ezagutu duguna. Horren ostean, diru gehiagorekin kontatu eta arrakasta errepikatu asmoz dagoen sekuela iritsi da. “Anarchy: la noche de las bestias” du oraingoan izena. Aurrekoa ezinegona sortzen zuen fikzio politikoa izan zen. Irregularra, baina bazituen hainbat aspektu interesgarri. Ikusiko dugu aurrekontu handiago honek irregulartasunak sendatu edo produktu konbentzionalago bat sortzen duen.

Ostiral honetan estreinatuko da ere klaustrofobikoek ikusi ezingo duten  Alfredo Monteroren “La cueva”. Xinplea da argumentua: ibilaldi bat egitera irten den lagun taldea haitzuloetan atrapaturik gelditzen da. Found Footage (grabazio errealak bailiran) eran filmatu zen pelikula eta zinez larrigarria da. Hondartzan egon ostean gaizki pasatzeko gogoa baduzu, ez ezazu film hau galdu. Donostiako estreinua konfirmatuta dago.

la-cueva

Zinefiloentzat

Udarak ez ditu zinefilo alternatiboenak ezer gabe utziko. Zinemaldian ikusgai egon zen, eta aurtengo kritikak gehien laudatu duen filma Jia Zhangkeren “Un toque de violencia” da. Zuzendari txinatar garrantzitsuenetako bat da, gobernua gehien kikiltzen duena, eta hau da ziur aski haren filmik eskuragarriena. Aukera ona hasteko. Gidoirik onena Cannesen.

Zinemaldian ikusgai egon zen “El lobo detrás de la puerta” eta Horizontes sariaren irabazle izan zen. Maitasun zirkulu baten  inguruan  jiratzen duen thriller drama da. Aukera ona jaialdietarako, eta baita publiko ororentzako ere. Brasilen badago futbolaz haratago gauza gehiago.

Beste aukera interesgarri bat hilabete honetan gelditzen diren Truebako ostegunak dira. Aste honetan “Post Tenebrax Lux” egongo da ikusgai; Carlos Reygadasen beste gauza arraro bat, baina Cannesen zuzendari onenaren saria irabazi zuena. Gainera, Ivan Barredo sustatzaile independentea solasaldian izango da. Hurrengo ostegunean Luis Miñarro zuzendari eta produktorearen “Stella Cadente” izango da ikusgai, eta bertan izango da bera ere filmari buruzko komentarioak entzun eta egiteko. Bi aukera on.

post_tenebras_lux

Ikuskizuna

Ez dezagun, baina, udara honetako ikuskizun behinena ahaztu. “El amanecer del planeta de los simios” udara honetako takillazo garrantzitsuenetako bat da, eta gainera, ona dela diote. Ez naiz horretaz fido, aurrekoa arrunta iruditu baitzitzaidan. Baina zuk gustura ikusi bazenuen, hau hobea dela diote.

Amaitze aldera, utz iezadazue kapritxo hau edukitzen.  Badakit ezer dezenterik egin ez duela, haren azken lanak beti direla frakaso, baina dibertsio ordu asko zor dizkiot Arnold Schwarzeneggerri eta beti emango diot aukera. Filma “Sabotaje” da,  David Ayerrena. Akzio zuzendaria da, eta duela gutxi film belikoa egin du Brad Pittekin, baina hori beste istorio bat da. DEA, droga kartelak… Chuache zaharrak utzi zuen lekutik hartu du karrera: fangotik. Eta askoz ere zaharrago, noski. Ez dut galduko.

arnold-schwarzenegger

 

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo