• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
la-bretxa
Pelikulak 0

ZERGATIK EZ DUT NAHI BRETXA IXTEA

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 01/10/2014

Bretxako zineak itxi omen behar dituzte. Beno, orain diote ez dituztela itxiko. Zeinek daki. Nik nahi dudana da dauden bezala geratu daitezela.

Hasteko, gaur egungo errealitatean finkatuta ez dagoela argi dago. Aretoak handiak badira ere horrek ez du ezer esan nahi; Bretxako areto batzuek estuak dira eta luzeegiak. Ondorioz, eserleku gehiegi daude eta pantalla txikiegia ikusten da. Soinuaren kalitatea, azkenaldian hobetu bada ere, ez da kristona. Azken finean zaharturik dauden zineak dira eta seguruenik ez da errentagarria izango oso handia baita.

Itxi egin behar zutenean esan zutenean, Juan Karlos Izagirre alkateak anbulategi bat, gimnasio bat eta Turismo bulegoa eraman nahi zituela bertara esan zuen. Zentzuzkoa den bezala, dendariak ez daude ados erabakiarekin eta pare bat urte daramatzate presioak jasaten,“laneko jazarpena”, beraien ustetan. Hemen argi dagoena da udaletxea ez dela zinearen alde dagoen eragilea eta interesak mahai gainean jarri dituela argi eta garbi. Eta udaletxea aurka badago, zaila izango dute dendariek alokairuaren kontratu eta izapide guztiak behar diren bezala negoziatzen.

Baina azkeneko albistea da Bretxa konplexuak ez duela ixten. Ikusiko dugu azkenean zer pasatzen den; museko partidan dabilen jokalariaren ordagoa dirudi hau eta 2025. urte arte duen kontratuaren indemninazioa negoziatzeko jokaldi burutsua ematen du. Donostian ohikoa denez, denok gogoan izango duzue zer pasa zen Warner-ekin,  zineek takilaren ahuleziarengatik zein higiezinen sektorearen gai ilunengatik ixten dutela uste dut.

Kalitatea albo batean uzten badut, uste dut Bretxako zinearen ixtearen albistea ez dela batere ona. 7 arrazoi emango ditut:

1- Krisia

Edozein negoziok krisi garaian ixten duenean beti da albiste txarra. Eta gaur egun, hare eta gehiago.

2- Zinearen krisia

Zinearen industriarentzat bereziki oso une latzak dira eta gehienbat Estatu mailan. Gero eta areto gutxiago badaude gero eta aukera gutxiago izango dute filmek distribuzio egoki bat burutzeko.

3- Monopolioa

Bretxa ixten badute zinearen monopolioa ezarriko da Donostian SADE enpresaren eskutik. Egia da jatorrizko bertsiozko filmak eskaintzen dituztela eta, normalean, kalitatezko zinema bermatzen dutela. Dena dela kontsumitzailearentzat monopolioak ez dira inoz positiboak izan.

4- Norbaitek egin beharko du lan zikina

Bretxan film komertzialak estreinatzen dituzte, komedia eta akzio mordoa duten pelikulak hain zuzen ere. Agian ez da zuen gustokoa izango baina areto hauek betiko desagertzen badira besteak (SADE-ko aretoak) proiektatu beharko dituzte lan hauek eta leku gutxiago egongo da film alternatiboentzat.

5- Ez da dena kaka zaharra

palomita-palomitas-cineZinemaldian ikusi genuen: “Eden” filmaren pertsonaiak dio “Showgirls” bikaina dela. Eta gaur egun “Showgirls” Donostian estreinatuko balitz non ikusiko genuke? Bretxan. Zine hauetan joan den urtean ikusi genuen “Juerga hasta el fin” (ingelesez “This is the End”) eta baita “Scott Pilgrim contra el mundo” edo Arnold Schwarzenegger-en azkeneko filmak.

6- Belaunaldi berriak

Bai eskaintza eta baita kokapenarengatik gaztetxoak Bretxa aukeratzen dute zinera joan nahi dutenean. Ixten badituzte Antiguara joan beharko dute edo, gauzak gaur egun nola dauden ikusita, ez dira berriz zinera joango. Ezin ditugu gaztetxoak galdu.

7- Ez luke albiste ona izan behar

Udaletxearentzat albiste ona izan daiteke, baina ez zinea maitatzen dugunontzat. Beraz, guztiaren aurka borrokatzen ari den horiei eskertzen diet esfortzua. Scott Pilgrim bera bezala. Bretxa munduaren aurka. Ez dakit zenbat iraungo duten baina, niregatik, Nicolas Cagen datorren pelikulan ikusiko gara elkar.

scott_pilgrim_contra_el_mundo

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo