• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
cien-montaditos-1
Pintxo 0

100 MONTADITOS-EN GARAIPENA, GAINONTZEKOEN PORROTA

Jon Pagola @jonpagola · 16/06/2013

Irunen "100 Montaditos" bat ireki berri dute eta arrakasta itzela lortzen ari da. Baina nolakoa da 100 Montaditos bat errealitatean? Bere garaipena gainontzeko tabernen porrota da.

Madrilen grabatutako ondorengo bideoan, Alonso Martinez plazan garagardoa eta ardoa esku artean duten hainbat gazte moderno azaltzen dira, Edward Sharpe & The Magnetic Zeros-en 2009ko “Home” modan dagoen abestia entzuten den bitartean. Espainia berandu heltzen da beti.

Jarraian, iluntze zoragarria ageri da, Madril, Atocha. Ondoren, alaitasuna nagusi den taberna batean sartzen gara. Garagardo eta pintxoak daude nonahi, zerbitzariek irribarretsu daude, eta gazte modernoak ageri dira beste behin. Bertako giro magiko eta ezin hobean barneratzeko gogoa pizten dizu. Abestia amaitzen denean -a ze abestia gainera!- gaua da jada. Gaizki fokatutako plano batek taberna hura “laster” gure hirian ere izango dela adierazten digu hamar hizkuntza ezberdinetan..

Hau guztia, 100 Montaditoseko iragarkia da.  Orain Irunen establezimendu berri bat ireki dute. Arrakasta izugarria ari du izaten eta jende gaztez josita dago. Noiz igaro da taberna-kate bat gehiago izatetik, fenomeno mugimenduaren bilgune izatera?

Lau urtez izan dut 100 Madrilgo Fuencarral kalean. Ez da harritzekoa, izan ere, honi Santa Barbara plaza eta Bravo Murillo kalekoak gehituta, gisa bereko 4 taberna aurki ditzakegu kilometro bat ere egin gabe. Sartu naizen gutxitan oihukatu dute nire izena megafonotik bertako zerbitzariek. Haiekin izan dudan kontaktu bakarra, kontsumizioak apuntatzeko emandako paper zati koipeztatu baten bidezkoa izan da. Ezin da haiekin ezertaz hitz egin; ez futbolaz, ez herrialdearen situazio txarraz, ez eta Erregea/Errepublikari buruz ere. Megafonotik zure izena esan, tiketa entregatu eta barran bandeja hartu ostean, mahai batean eseriko zara, zortea izan eta baten bat libre aurkituz gero, noski.

Behin, 100 ‘montadito’ beharrean, laurogeita hamar eta piko zeudela ikusi nuen. Zerbitzariek hitz egiteko asmorik ez zutela ikusita, pentsatzen jarri nintzen. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula: irudika dezakezu Paco izeneko taberna bat -eskualdatze eta heriotza kasuek ez dute balio – non jabeak Angel izena duen? Izenek balioa dute, eta 100 Montaditos izenak marka boteretsu bat ordezkatzen du. Hori entzutean, 100 ogitarteko direla pentsatzen duzu, ez gehiago eta ez gutxiago.

cien-montaditos-2

100 Montaditosen inoiz ez dago musikarik. Are gehiago, ez dut uste 2014an bertako bezeroek Edward Sharpe ezagutuko zutenik. Akustika eskasa da, eta megafonoaren hots desatseginak eta bezeroen garrasiek zorabiatu egiten dute. 100 Montaditosen xede taldea unibertsitateko ikasleak ziren hasieran -Donostian beste bat dago Antiguan- baina krisiaren erruz (esker) adin guztietako jendearen bilgune bilakatu da. Arrakasta itzela du. Irekita daramatzan sei urteotan, Espainian 50.000 taberna itxi dira, horietako asko ibilbide luzekoak. Frankiziak klonatutako tabernak. Los Planetas-en “Un buen día” 2013an idatzi izan balitz, J 100 Montaditos taberna batean geldituko litzateke lagunekin, ohiko tabernetan beharrean.

‘Montaditoa’ euro batean garestiegia dela iruditzen zaienez, orain, astelehen eta asteazkenetan 50 zentimotan jarri dituzte. Diotenez, “kontsumoa demokratizatu” dute. Puztu egiten dira. Espainia marka mundu guztian zehar zabaldu nahi dute. Eta kazetariei ordaintzen ez dien egunkari ospetsu batek, hala izendatu ditu: “El Zara de los bocadillos“. Eta badakigu zein den Zara-ren ekarpena lan mundura.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • zumardi-kulturaldia Pintxo

    ZUMARDI: `ZENTROAN TABERNA BAT? EZTA PENTSATU ERE´

  • Puerto_de_San_Sebastián_ Pintxo

    PORTUKO JATETXEAK: NOT ONLY GUIRIS

  • hondarribia-calle-san-pedro Pintxo

    LUXUZKO PINTXO-POTEA HONDARRIBIAN

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • músico-callejero-donostia-laboa-NARRIKA. jpg

    GARTXOT: ALDE ZAHARREKO ABESLARIA

    07/02/2015 | Musika
  • discoball

    DISKOBOLO DISKOTEKAREN GAU ZORAGARRIAK

    12/03/2014 | Denborapasa
  • vbhjifShoolve says: dbifShoolve...
  • LindaSueks says: Nadie en casa? :) Solución más rápida de Google ReCaptcha-2 XEvil.Ne...
  • LindaSueks says: Nadie en casa? :) XRumer 19.0 + XEvil 4.0: publicación masiva en 10 mill...
  • VictorShoolve says: ImmessingShoolve...
  • Auskalopitekus says: Bueno, nosotros desde el Botxo a lo nuestro. ¿Alguien sabe si en la famosa ika...
  • vbnhbxShoolve says: hermShoolve...
  • BrederShoolve says: kbkzShoolve...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo