Dagoeneko udan gaude, jaun-andreoak. Sabela freskatzeko ez dago ensaladilla goxo bat bezelakorik. Oraingoan Imanol Basterra, gastrolover amorratua, eta Akerbeltz tabernaren jabearekin noa. Hau da gure top 5:
Ezkurra taberna (Miracruz, 17)
Ezkurran betiko ensaladilla dastatu dezakezu: konpaktoa, zapore askorekin eta txapela moduko maionesarekin. Ezbairik gabe fama oso merezia du. Pisuka ere eros dezakezu.
Urkabe taberna (Segundo Izpizua, 33)
Oso freskoa eta leuna, arraultza birrindua du kapa moduan eta ilar-txikiek zapore handia ematen diote. Gure gustokoenetarikoa da. Momentuan egiten dute eta tamaina handiko razioak dira. Razio erdiarekin nahikoa izango duzu.
Bergara (General Artetxe, 8)
Aurkezpena oso elegantea da: zaporez beteriko menditxoa, ganba oso batekin eta gailurrean azeituna eta maionesa aurkituko dituzu.
Hidalgo taberna 56 (Colón ibilbidea, 15)
Taberna honetan pintxo aukera zabala dago eta adi ez bazaude perspektiba galdu dezakezu. Ensaladilla hotza, zapore intentsoa duen maionesa eta ogia txigortu berria.
La Viña taberna (Abuztuak 31 , 3)
Erregina. Lehengai bikainez burutua, papurtua, antxoa eta maionesa naturala. Dudarik gabe Donostiako ensaladillarik hoberenetarikoa da.
Ez dago komentariorik