• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
txuleta-patatas-
Pintxo 0

EGIA EDO GEZURRA? EUSKAL TXULETA AZTERKETARA

Jon Pagola @jonpagola · 06/02/2014

Zergatik lotzen da (dugu) Euskal Herriarekin? Non dasta dezakegu? Eta milioiak balio dituen galdera: Euskal txuleta benetan existitzen al da? Jarraian aztertuko dugu.

Behin eta berriz errepikatzen den kapitulua da euskaldun baten bizitzan. Batez ere Gipuzkoan, non “gure” esentziak gehien kontserbatzen ditugun: gastronomia, euskara eta tradizioa. Klasiko bat da, topikoa. Cliché bat. Baina enpirikoki azal daitekeen errealitatea ere bada; maiz errepikatzen den eszena. Euskalduna ez den laguna gure herrira datorrenean kanpora bazkaltzera eraman ohi dugu.

Ditugun aukerak hiru dira nagusiki:

  1. Pintxo ruta. Lehenengo egunerako gomendagarria. Plan gastronomikoen artean nagusia da hau.  Ideala da nekatuta eta gosez dagoenarentzat. Euskal Herriko egonaldian, gomendagarria da pintxoez ez abusatzea; hobe da oroitzapen onarekin gelditu eta pintxo gehiago jateko nahiarekin gelditzea.
  2. Menu berritzaileekin laguna txunditzea: ordaintzeko dugun ahalmenaren arabera bi aukera ditugu: maila altura jotzea (Michelín izarrak) edo laguna xehetasun berritzaileekin soilik faltan dituen menu umilago batekin txunditzea. Jatetxe egokia hautatuz zure poltsikoak eskertu eta laguna poz-pozik irtengo da.
  3. Euskal jaki tradizionala: beharbada hau da pintxoak jatearekin batera planik ohikoena. Aukera zabala da (merluza, bakailaoa, hegaluzea, txipiroiak, txangurroa, txistorra, txuleta, sagardoa, txakolina, mamia… ) eta sagardotegi, jatetxe zein erretegi batera joan gaitezke. Baina aukeren artean bakarrarekin geratzen gara, haragi gorrietan nagusia denarekin, gure gastronomia tradizioarekin: txuleta, txuletoi sakratua.

Txuleta edo txuletoiarekin dugun lehen kontaktua Google bidezkoa izaten da. Emaitza adierazgarria izaten da: haragi gorri loriatua Tolosarekin lotzen da gehienetan. Bertan daude Julian, Burruntzi, Orue, Nicolas… erretegi famatuak.

txuleta-pantallazo

Tolosa da erretegien jatorria. 2013 urtea amaitzear zela, txuletaren festa ospatu zuten bertan, eta txuleta dastatzeko aukera egoteaz gain, herri kirolak eta ganadua egon ziren. Antolatzaileen arabera, kontsumitu ziren txuleta guztiek zuten euskal jatorria, “euskal okela”, Gipuzkoako Frisona Asoziazioak eta Alejandro Goyak produzitua.

Sagardotegia, hemen ondo dioten bezala,  jatetxe bat baino rito gastronomikoa da. Menua aldaezina da (bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta irasagar eta intxaurrekin) eta txotx-en artean haragia dastatzeko unea iristen denean, bere puntu gorenera iristen da. Autentikoenak eta tradizio luzekoak diren sagardotegietan (Astigarragan dagoen Zapiain da adibideetako bat) haragiaren kalitatea bikaina da, baina esperientzia handiko aho sabaiek nahiago izaten dute txuleta erretegietan jan.

Sagardotegiak ezin hobe funtzionatzen du bidaia gastronomiko bezala. Alabaina, sagardo garaian biltzen den jende andanak ez du janariaz gozatzeko aukera ematen. Zerbitzua ahulagoa da garai honetan, sukaldeak kolapsatu egiten dira… Izan gaitezen egiatiak: zutik eta sagardoaren menpeko garela jatean, ez dugu hainbeste gozatzen. Ez dago jantoki lasai batean txuleta egin berria jatea bezalakorik.

saizar-sidrería

Adibide ugari dago. Jarraian, txuletaren alde egiteko hiru toki aurkeztuko dizkizuegu: Oreretako Donosti erretegia, Illarra Donostian eta Joxe Mari Orion.  Eusko Label txuleta ez da Euskal Herriko jatetxe eta sagardotegietan existitzen. Alemania, Holanda, Danimarka… dira jaten dugun haragiaren jatorri. Idi txuleta, sibarita (Kobe haragia) eta gastronomiaz asko dakitenengatik maitatua, ez da ugaria euskal baserrietan.

Haragiaren kalitatea bezain garrantzitsua da parrilleroaren esku ona. Donostiako Gastronomika Kongresuan parrilla txapelketa ospatzen dute duela hainbat urtetatik. Txapelketa honen helburua “sukaldean darabilgun forma singular eta fina komunikatu eta estelarizatzea” da. Epaileek txuletaren ehundura, zaporea eta egosketa baloratzen dute. Hau da, materiaren kalitatea eta sukaldariaren trebetasuna. Illarra erretegiko Josean Auzmendi; Kaialdeko Óscar González; eta Txuleta jatetxeko Ander Esarte izan dira garaileetako batzuk.

txuleta-parrillero

Sintesi modura:

  1. Euskal txuleta existitzen da. IA FALTSUA DA. Erretegi eta sagardotegietan dastatzen dugun txuletoien gehiengoa kanpotarra da. Egokiagoa litzake txuleta euskal erara esatea.
  2. Tolosa txuletaren Meka da. EGIA DA. Erretegi famatu gehienak aurkitzen dira bertan.
  3. Txuletarik onena, sagardotegikoa. GEZURRA DA. Sagardotegira sagardozalearen erritualaz gozatzera joaten gara, eta hainbat faktore objektibok (jendetzak, alkoholak) haragiaz gozatzea galarazten digu.
  4. Materia prima eta parrilleroa dira klabeak. EGIA DA. Gauza bat bestearen eskutik dator. Beharbada parrillero euskaldunaren nomina onak bereizten gaitu gainontzekoengandik.
Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • zumardi-kulturaldia Pintxo

    ZUMARDI: `ZENTROAN TABERNA BAT? EZTA PENTSATU ERE´

  • Puerto_de_San_Sebastián_ Pintxo

    PORTUKO JATETXEAK: NOT ONLY GUIRIS

  • hondarribia-calle-san-pedro Pintxo

    LUXUZKO PINTXO-POTEA HONDARRIBIAN

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo