Peña eta Goñi, 13BODEGA DONOSTIARRA
Indurain
Zerbitzaria: Marijo
Prezioa: 2,25€
Atun, Kantauri itsasoko antxoa, pipermina, tipula eta azeitunaz eginiko blokea. Txakolinez bustia. Indurainek irabazitako bost Tour-en omenez, bost pipermin daramatza, bertatik izena. Marinatutako tipula zati batek eta azeitunak koroatzen dute blokea kaskoa simulatuz. “Konpleto” eta “plataforma” ere eska daitezke.
General Artetxe kalea, 8BERGARA
Ajoarriero
Zerbitzaria: Monty
Prezioa: 3€
Papurtutako bakailaoa erdi egosia dagoen patatarekin, baratxuri gordina, piperra, tomatea eta langostinoa. Cavaz lagundua. Doan lekura doala, pintxo hau gomendatzen du Juan Mari Arzakek. “Txalupa” eta antxoaz egindako tortilla ere gomendagarriak dira.
Errege Katolikoen kalea, 10CASA VALLÉS
Bakailao tortila
Zerbitzaria: Antxon & Blas anaiak
Prezioa: 1,80€
Urintsua. Zaporeduna. Zapore eztanda. Testura perfektua. Klareteak lagundua. Casa Vallés tabernan asmatu zuten gilda. Hala eta guztiz ere, bertako bakailao tortila zoragarria da. “Gilda” eta txipiroi tosta ere gomendagarriak dira.
San Martzial kalea, 50ALUSTIZA
Gavilla
Zerbitzaria: Lorenzo
Prezioa: 1,70€
Urdaiazpiko ondu eta gaztadun txerri lomo zatia bexamel baño batez bildu eta ogi birrinduz zartaginean frijitua. Zuritoz lagundua. Taberna hau ez da Alustiza izenez ezaguna. Ezta San Marcial izenez ere. “Gavilla pintxoen taberna”-z du gehiengoak ezaguna. Tripaki kazola eta urdaiazpiko iberikoz egindako mini-a ere gomendagarriak dira.
Camino kalea 4LEGARDA
Tipula pintxoa
Zerbitzaria: Fernando
Prezioa: 1,65€
Hala deitzen diote egositako odolkiari. Puntuan. Zuritoz lagundua. Jendeak odolkia Beasainetik dakartela pentsatzen badu ere, Hernanikoa da. Txorizo egosi eta patata tortila pintxoak ere mundialak dira.
Kale Nagusia, 6PACO BUENO
Gamba gabardina
Zerbitzaria: Josean
Prezioa: 1,80€
Pintxo bakoitzak arraultza-irinetan pasatutako bi izkira ditu. “prestatutako” marianitoz lagundua. Gabardina errezeta amonarena zen. Amarrua kalitatezko generoan dago. Kalamarrak eta bakailaozko kroketak ere (azken hauek ez dira beti egiten) zoragarriak dira.
Abuztuaren 31a kalea, 6LA CEPA
Haragiz beteriko piperrak
Zerbitzaria: Aitziber
Precio: 1,90€
Irakurri duzun moduan. Bexamel eta haragiz betetako piperra. Krianza batez lagundua. 1948an ireki zutenez geroztik, poteoko derrigorrezko parada bilakatu da. Gavilla eta solomillo burruntzia ere gomendagarriak dira.
Abuztuaren 31a kalea, 22ORMAZABAL
Muturrak saltsan
Zerbitzaria: Joakin
Prezioa: 3,50€
Eusko Label txahala, %100. Suabeak. Saltsa, zeta bezain fina. Urteko ardo on batez lagundua. Haien hasieretan, gaur Ormazabal taberna denak, gas/gaseosak egiten zituen, denok ezagutzen dugun “La Pitusa”. Espinaka kroketa, masail-mamia edo legatz betea ere gomendagarriak dira.
San Jeronimo kalea, 19GANBARA
Arrautza-irinetan pasatako esparrago eta izkira
Zerbitzaria: Amaiur
Precio: 3,40€
Kalitatezko materia. Pintxoaren benetako izena: “arrautza-irinetan pasatako izkira eta Nafarroako esparrago zuria mahonesa eta piperrautsetik pasata”. YOLANDA irina erabiltzen da, hau da, arrautzarik ez da behar. Cava kopaz lagundua. Esparragoa istripuaren ondorio da, hau da, arraultza-irinetan izkira pasatzerakoan erortzen da; frijitu ondoren, emaitza ezin hobea da. Gomendagarriak dira ere: txangurro tartaleta eta ogi xigortuan jarritako txatka eta piperrautsa limoi ukitua duten izokin eta tipulaz lagundua.
Trinitate plaza, 2TXULETA
Txuleta pintxoa patata frijituekin
Zerbitzaria: Jaime
Prezioa: 3€
Txuleta eta patata frijitudun 3 tako. Urteko ardoaz lagunduta. Txuleta guraria baduzu baina osoa nahi ez baduzu… Zoragarria da pintxo hau. Gainera, jatetxe hau SS Gastronomikak antolatutako parrillero lehiaketan garaile izan da bi urtez jarraian. Txuleta kroketak, eta olio frejitu eta esne frijitua duen olagarro eta langostino burruntzia ere gomendagarriak dira.
Ez dago komentariorik