• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
usategieta-portada
Pintxo 0

GAINTXURIZKETA GAINA (GASTRONOMIKOA)

Redacción @kulturaldia · 12/10/2013

Irun, Oiartzun, Hondarribia eta Lezo artean estrategikoki kokatuta dagoen Gaintxurizketa Gaina ez da bereziki altua (89 metro). Baina, Behobia-Donostia lasterketako lehen aldapa gogorra da, eta horrez gain, gailurraren inguruan zonaldeko jatetxe bikainenetako batzuk daude.

2008an Irungo Bentak eta Gaintxurizketa Gainaren artean eraiki zen bidea, zeina rotonda zabal batean amaitzen den, eraginkorra izan da zirkulazio arriskutsua ekiditeko. Jada ez da arriskutsua zela eta (arrazoi osoz) kritikatzen zuten ibilbide hori. Gainak 37 metroko radioa duen biribilgunea du orain, Lezoko errepidea, Erain eta inguruko baserriak lotzen dituena. Zonaldeko hiru jatetxe ezagunenenetara heltzeko abiapuntua ere bada.

1-. Usategieta:

Eraineraino doan aldapatik gora, Opusen eskola baino apur bat beherago, Usategieta jatetxea dago. Baserri itxura zaindua mantentzen du eta hainbat zuhaitz mota (sagarrondoak, haritzak, magnoliak) eta baratzak osatutako lorategi handi batek inguratzen du eraikina. 2008an bertako menuak El Diario Vascoren Premio Más Gastronomía irabazi zuen, eta ordutik hona aldatu bada ere, merezi du oraindik.

Besteak beste honako plater hauek daude menuan: txangurro tartaleta gainerrea, tomatea eta mozarellarekin betetako pasta onddo saltsan eta kabratxo entsalada mugurdi maionesarekin; bigarren plateren artean aldiz, ahate-bularkia Idiazabal saltsan eta txekor saiheskia goarnizioarekin. Etxeko postreak ere zoragarriak dira. Ardoa, sagardoa eta ura barne, 20 euro guztira.

2-. Iriarte-Enea:

Usategietaren parean dago kokatuta, biribilgunearen beste aldean. Eraikinak, terrazan jateko aukera ematen duen baserri zuri soilak, ez du beharbada gidarien arreta erakartzen. Jatetxe familiarra da: gurin askoko kroketa handiak edo zainzuriak hasteko; entsalada; eta labean egindako zapoa, etxeko izarra, oliba olioa, baratxuria eta piperminekin egindako olio erre eta guzti. Zapo bat nahikoa da bi lagunentzat. Postre gisa, etxeko flana da aukera onena. Batzuek arrai goxoaren lekua deitzen duten jatetxeak ez du hutsik egiten, eta pertsonako 25-30 euroko prezioa du.

3-. Patxiku-Enea:

Lezora bidean, errepidearen albo batean betiko erretoki horietako batekin egingo dugu topo. Patxiku-Enea baserriak 200 urte ditu eta jatetxea 70. hamarkadan jarri zuten martxan hainbat anai-arreben artean. Belaunaldi berriak darama orain tradizioan oinarritzen den jatetxearen zuzendaritza: txuleta errea, barazki egosiak, legatza, bisigua… David de Jorgek gomendatzen du; eta Robin Foodek badaki zerbait jatearen arteaz.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • zumardi-kulturaldia Pintxo

    ZUMARDI: `ZENTROAN TABERNA BAT? EZTA PENTSATU ERE´

  • Puerto_de_San_Sebastián_ Pintxo

    PORTUKO JATETXEAK: NOT ONLY GUIRIS

  • hondarribia-calle-san-pedro Pintxo

    LUXUZKO PINTXO-POTEA HONDARRIBIAN

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • músico-callejero-donostia-laboa-NARRIKA. jpg

    GARTXOT: ALDE ZAHARREKO ABESLARIA

    07/02/2015 | Musika
  • discoball

    DISKOBOLO DISKOTEKAREN GAU ZORAGARRIAK

    12/03/2014 | Denborapasa
  • Davidanors says: ГРЧ повышает эффективность механизмов сердца и легких. Исследования, проведенн...
  • Brianzem says: Сплошной обман, предназначенный для хищения денежных средств клиентов Всем д...
  • itaSpuro says: Ok. I use translate and will be good ok?...
  • LillyGeari says: Предлагаем Вам участие в высокодоходном бизнесе с быстрой окупаемостью - строи...
  • rardunsut says: i am from Italy hello. Can you help me translate? /rardor...
  • DonaldZen says: Сегодня не сложно найти и полюбоваться интимным видео красивой и развратной же...
  • RobertOliynuk says: alex...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo