• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Gilda-película
Pintxo 0

GILDA (DONOSTIARRARI) OMENALDIA

Redacción @kulturaldia · 23/01/2014

Gilda donostiarrari egiten diogun omenaldia. Jatorri mitikoa duen pintxoa da. Donostiako lehenengo pintxoa da kondairaren arabera. "Gilda" filme klasikoari izena lapurtu omen zion.

Gilda eta irratiak uste baino gauza gehiago dituzte amankomunean. Zenbatetan entzun dugu komunikabide honen bukaera XX. eta XXI. mendeetan zehar? Irentsia izango dela askotan iragarri dute hainbat bozeramailek eta ez du inork behin ere asmatu. Irratiak gure artean jarraitzen du telebista, zinea eta interneterekin batera. Ez da hil. Eta aldi berean gilda pintxo sinple eta xumeak gure tabernetako barretan jarraitzen du gainontzeko pintxo moderno eta erakargarriekin batera. Euskal gastronomiaren eboluzioa aurrera joan den arren, gildak ez du inoiz alde egin. Modak aldatzen joango dira eta gure artean jarraituko du. Izugarrizko meritoa du: gilda da seguruenik munduko pintxorik errazena. Antipintxo modernoa. Sinplea. Merkea. Batere sofistikatua. Normalean konbinazioa hurrengoa izaten da: bizpahiru piparra, antxoa eta azeituna. Zotza batek zeharkatzen du. Eta listo.

Gildak ere bere sekretu txikiak ditu. Ondorengo bideoan, Errege Katolikoen kalean dagoen Casa Vallés-en grabatuta dagoena, pintxoaren sortzaileak omen direnak orain dela 70 urte baino gehiago!, klabe batzuk ematen dizkigute: piparrak lauak izan behar dute eta pikatzen ez duten horietakoak, antxoak ez du ez hezurrik ez bizarrik eduki behar, eta euren kasuan manzanilla motatako azeituna hezurduna erabiltzen dute. Zaporea mikatza da, gazia, erdi pikantea. Ez da oso definizio erakargarria izango baina bere puntilo goxoa dauka. Prezioa, 1,70 euro.

Groseko Bodega donostiarran (calle Peña y Goñi, 13) piperra eta antxoa (azeituna falta zaie) konbinatzen dute beste arrai zatiekin batera  Entsalada… donostiarra burutzeko. Gilda bezala, “Gilda donostiarra” ezagutzen den pintxoa baita, Hemen gilda platerik goxoenetarikoa da. Modu tradizionalean zerbitzatzen dute eta Vallesekoak ez bezala azeitunak ez du hezurrik eramaten.

ensalada-donostiarra-bodega

Gilda ezagutzera eman zenetik oso aldaketa gutxi pairatu ditu. Egia esan, duen izaera primitibo eta xinpleak sukaldari berrien teknikengan urrun xamar dago. Baina egon badaude aintzinako teknika pittin bat aldatu dutenak eta gaurkotasun itxura eman diotenak.  Madrilgo Mercure hotelean Sandó jatetxea dago eta jabea Juan Mari Arzak da Arzak Instructions firmaren bitartez. Bertan zotz luze eta finak erabiltzen dituzte egurrezko euskarri batekin. Alde Zaharrean kokatuta dago A Fuego Negro, Abuztuaren 31 kalean, eta beti daude prest pintxo tradizionalei punta modernoa ateratzeko prest. Gilda, adibidez, Txakolina txupito batean zerbitzatu ohi dute.

gilda-sando-arzak

 

gilda-a-fuego-negro

Eta pintxo mitiko bateak -diotenez, “lehenengoa” Donostian- historio mitikoa du atzean. Zinemarekin erlazionatuta. Dirudienez, izena “Gilda” pelikula klasikoan dago inspiratuta, Charles Vidor-ek zuzendu zuena eta Rita Hayworth eta Glenn Ford aktoreak parte hartzen dutena. Aletxu Peña kazetariak idatzitako artikulo batean, El Diario Vasco egunkarian atera zena 2007. urtean, gildaren aurrehistoria azaltzen da.

” Oliten hasten da historia, Blas Vallés-en jaioterrian. Ardo salmenta Donostiara mugitzera erabakitzen du bere herrian prezioak asko jaitsi zirelako. 1942. urtean  Isabel la Católica kalean, gaurko Erreke Katolikoak, lokal bat alokatzen du (…). Joaquín Aranburu, haren bezeroa zen eta auzoan Txepetxa ezizenarekin zena ezaguna (…) piparra, azeituna eta antxoarekin hasi zen konbinatzen. Eta lagunen artean arrakasta handia izan zuen. Pintxo honi ´Gilda´ izena ipini zion, Rita Hayworthen pelikula bezala zein 1946. urtean estreinatu zen, berdea, saladuna eta pikantea zelako. Eta horrela jaio zen pintxo hau, taberna hartan eta modu horretan”.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • zumardi-kulturaldia Pintxo

    ZUMARDI: `ZENTROAN TABERNA BAT? EZTA PENTSATU ERE´

  • Puerto_de_San_Sebastián_ Pintxo

    PORTUKO JATETXEAK: NOT ONLY GUIRIS

  • hondarribia-calle-san-pedro Pintxo

    LUXUZKO PINTXO-POTEA HONDARRIBIAN

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo