Gilda eta irratiak uste baino gauza gehiago dituzte amankomunean. Zenbatetan entzun dugu komunikabide honen bukaera XX. eta XXI. mendeetan zehar? Irentsia izango dela askotan iragarri dute hainbat bozeramailek eta ez du inork behin ere asmatu. Irratiak gure artean jarraitzen du telebista, zinea eta interneterekin batera. Ez da hil. Eta aldi berean gilda pintxo sinple eta xumeak gure tabernetako barretan jarraitzen du gainontzeko pintxo moderno eta erakargarriekin batera. Euskal gastronomiaren eboluzioa aurrera joan den arren, gildak ez du inoiz alde egin. Modak aldatzen joango dira eta gure artean jarraituko du. Izugarrizko meritoa du: gilda da seguruenik munduko pintxorik errazena. Antipintxo modernoa. Sinplea. Merkea. Batere sofistikatua. Normalean konbinazioa hurrengoa izaten da: bizpahiru piparra, antxoa eta azeituna. Zotza batek zeharkatzen du. Eta listo.
Gildak ere bere sekretu txikiak ditu. Ondorengo bideoan, Errege Katolikoen kalean dagoen Casa Vallés-en grabatuta dagoena, pintxoaren sortzaileak omen direnak orain dela 70 urte baino gehiago!, klabe batzuk ematen dizkigute: piparrak lauak izan behar dute eta pikatzen ez duten horietakoak, antxoak ez du ez hezurrik ez bizarrik eduki behar, eta euren kasuan manzanilla motatako azeituna hezurduna erabiltzen dute. Zaporea mikatza da, gazia, erdi pikantea. Ez da oso definizio erakargarria izango baina bere puntilo goxoa dauka. Prezioa, 1,70 euro.
Groseko Bodega donostiarran (calle Peña y Goñi, 13) piperra eta antxoa (azeituna falta zaie) konbinatzen dute beste arrai zatiekin batera Entsalada… donostiarra burutzeko. Gilda bezala, “Gilda donostiarra” ezagutzen den pintxoa baita, Hemen gilda platerik goxoenetarikoa da. Modu tradizionalean zerbitzatzen dute eta Vallesekoak ez bezala azeitunak ez du hezurrik eramaten.
Gilda ezagutzera eman zenetik oso aldaketa gutxi pairatu ditu. Egia esan, duen izaera primitibo eta xinpleak sukaldari berrien teknikengan urrun xamar dago. Baina egon badaude aintzinako teknika pittin bat aldatu dutenak eta gaurkotasun itxura eman diotenak. Madrilgo Mercure hotelean Sandó jatetxea dago eta jabea Juan Mari Arzak da Arzak Instructions firmaren bitartez. Bertan zotz luze eta finak erabiltzen dituzte egurrezko euskarri batekin. Alde Zaharrean kokatuta dago A Fuego Negro, Abuztuaren 31 kalean, eta beti daude prest pintxo tradizionalei punta modernoa ateratzeko prest. Gilda, adibidez, Txakolina txupito batean zerbitzatu ohi dute.
Eta pintxo mitiko bateak -diotenez, “lehenengoa” Donostian- historio mitikoa du atzean. Zinemarekin erlazionatuta. Dirudienez, izena “Gilda” pelikula klasikoan dago inspiratuta, Charles Vidor-ek zuzendu zuena eta Rita Hayworth eta Glenn Ford aktoreak parte hartzen dutena. Aletxu Peña kazetariak idatzitako artikulo batean, El Diario Vasco egunkarian atera zena 2007. urtean, gildaren aurrehistoria azaltzen da.
” Oliten hasten da historia, Blas Vallés-en jaioterrian. Ardo salmenta Donostiara mugitzera erabakitzen du bere herrian prezioak asko jaitsi zirelako. 1942. urtean Isabel la Católica kalean, gaurko Erreke Katolikoak, lokal bat alokatzen du (…). Joaquín Aranburu, haren bezeroa zen eta auzoan Txepetxa ezizenarekin zena ezaguna (…) piparra, azeituna eta antxoarekin hasi zen konbinatzen. Eta lagunen artean arrakasta handia izan zuen. Pintxo honi ´Gilda´ izena ipini zion, Rita Hayworthen pelikula bezala zein 1946. urtean estreinatu zen, berdea, saladuna eta pikantea zelako. Eta horrela jaio zen pintxo hau, taberna hartan eta modu horretan”.
Ez dago komentariorik