• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
picnic-portada
Pintxo 0

MUSIKA PARKEAN: PIKNIKA

Redacción @kulturaldia · 12/10/2013

Udaren amaiera eta Zinemaldiaren hasieraren egun berean, irailaren 21ean, Musika Parkean ekimenaren urteko azken piknik eguna izan zen. Bertaratutakoen tupperrei begiratua botatzeko azken aukera, pasaiaz gozatu eta bitartean zuzeneko musika emanaldiak entzuteko abagunea. Kronika pertsonal honetan baina, beste era batekoa izango da ordena.

Musika Parkean ekimenaren antolatzaileek 2013ko jardunaldia Urgull mendian amaitzea erabaki zuten. Eguerdiko ordu bietan eman zitzaion hasiera “mesedez, zapaldu belarra!” lematzat duen ekitaldiari. Ondorengo lerroetan, azken Musika Parkean eguneko kronika pertsonal musikal-gastronomikoa eskainiko dizuet.

13:30 Duda: Autobusez edo oinez

Bulebarra da abiapuntua. Dirudienez, Urgullera -120 metrotik gora doan mendia- igotzeko bi autobus antolatu dituzte eguerdiko lehen eta azken orduan. Gezurra badirudi ere, eguzkiak gogor jotzen duen egun horietako bat da. Aukera erosoena zein izango ote den eztabaidatu ostean, lagun koadrila honek Urgulleko aldapak oinez igotzea deliberatu du.

13:45 Ogitartekoak

Argi dugu zer nahi dugun. “Hori da” eta “Dakhara” tabernetako ogitartekoen erreferentzia ona dugunez, hori izango da gure bazkaria. Batzuek lehenengo taberna hautatzen badute ere, besteok abuztuaren 31 kaleko taberna estuan sartzea aukeratu dugu. Taket deituriko ogitartekoa hautatu dut (oilasko bularkia, tipula karamelatua, gazta urtua eta piperrak, ogi egin berrian). Hori baino lehen, ultramarino denda batetik igaro gara garagardo lata hotzak erosteko. Denetara zazpi euro inguru.

14:00 Malda

Ez dugu Jesusen Bihotzeraino iritsi beharrik, baina Guardetxea pasa ostean, bidea luze egiten da. Kexuka igo gara, baina albotik karroari bultzaka igotzen diren gurasoak ikustean, isildu egin gara lotsatuta. Basoak irentsi egiten gaitu pixkanaka itsasoa albo batera dugularik.

14:30 Nor da azkena?

Atentzioa deitzen du zelaigunean bildu den jende andanak; familiak eta gazte koadrilak, denak nahastuta. Lan zaila da leku huts bat aurkitzea. Larritasun unea. Burua altxa eta soinu teknikariaren atzean lekua dagoela imajinatu dut. Inor ez dago eta! Korrika irten naiz disimuluan lagunak abisatu ostean.

14:45 Tupperrak

Ingurura begiratu ostean, gehiengoak etxean sukaldatu duela konturatu naiz. Ugari dira belar gaineko manteletan dauden plastikozko plater eta tupperrak; mendian egindako egun pasa batek behar duen legez. Tortillak, errusiar entsaladak, barazki “quiche”-ak, hestebeteak, enpanadak… Aniztasunak harritzen nau.

musika parkean picnic tuppers 01
musika-parkean-picnic-tuppers-02
musika-parkean-picnic-tuppers-03

15:00 John Berkhout

Gazte boskote bat taularatzen da, eta ondorengoak liluratzen nau:

  1. Ingelesez (ondo) kantatzen dute
  2. Hots armonia (hiru abeslariko koroa)
  3. Soinu melankoliatsu eta atsegina
  4. Oiartzuarrak dira

Azken urteotan 60. hamarkadako folk estiloa biziberritu duten taldeak oroitarazten dituzte (Fleet Foxes eta Bon Iver). Errepertorioa propioa izateaz gain (“The Path”, “Good Morning”, “Sun Beaches), Elliot Smithen “Angels In The Snow” abestiaren bertsio fidela egin dute. Hatzarekin zerua seinalatuz, lagun bati eskaini diote abesti bat. Warnerrek ongi egin zuen hauek fitxatzen, ez dago dudarik.

musika-parkean-picnic-john-berkhout

15:30 Anana bat da! Anana bat da!

Urgullen biltzen den janari ugaritasunaren artean, plater batek harritu nau bereziki: inongo konplexurik gabe, arrautza egosiz, ganbaz, ahuakate eta mango zatiz beteriko anana erdiak!

musika-parkean-picnic-pineapple

16:00 Sandwich lehiaketa

Emanaldien artean, sandwich irabazlearen izena eman dute. Saltsa guztietan dagoen Illarrako Joxean Eizmendi da komentarista.

16:30 Partido

Bartzelonako taldea, eguneko talde nagusia da. Giro independentean oihartzun handia izan zuen taldearen “Leaving All Behind” 2012ko debut lanak, eta “Jesus” haien EP berrian, pop-rock mintzaira klasikoan barneratzen dira, folk kutsu eta soinu amerikarren ezaugarriak gehituz. Teklistak daraman loredun alkandora ausartaren inguruko komentarioak entzun ditut. Urgullen ez dute jendea haiengana gerturatzea lortu. Ez da udako arratsalde batean gozatzeko sintonia musikala baino gehiago.

17:00 Itzulera

Urgull goitik, zoragarri ikusten da Kontxa. Pena merezi du paisaiaz gozatzeko geratzeak. Alai jaitsi gara; badirudi hankak hegan doazela. Itsasoa ezkerretara utzi eta segituan aurkitu dugu Guardetxea. Musika ateratzen da bertatik. Sociedad Gastronomicako kurba hartu, eta Alde Zaharrera iritsi gara.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • zumardi-kulturaldia Pintxo

    ZUMARDI: `ZENTROAN TABERNA BAT? EZTA PENTSATU ERE´

  • Puerto_de_San_Sebastián_ Pintxo

    PORTUKO JATETXEAK: NOT ONLY GUIRIS

  • hondarribia-calle-san-pedro Pintxo

    LUXUZKO PINTXO-POTEA HONDARRIBIAN

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo