Jakina denez, sagardotegi denboraldian jendea Astigarraga eta Hernanira joan ohi da betiko sagardotegi batean jan eta edatera. Ez da aukera txarra izaten eta Petritegin egon ginen duela pare bat hilabete rock and roll, eusko label pintxoak eta txotxarekin gozatzen. Baina egia da sagardotegiko menurem bat dastatzea falta zitzaigula. Horregatik etorri gara gu Errenterira. Arrazoia izaten dute normalea hiriko sagardotegi urbanitak kritikatzen dituztenak, ez direlako askotan originalakn izaten eta kopia kaxkar batean bihurtzen direlako. Dena dela, ez da gure kasua izango. Badaude, kontraz, gutxitan hutsegiten duten sagardotegi finak.
Donosti sagardotegia Zamalbide kalean dago kokatuta, Errenteriko erreka pasa Renfeko tren geltokiaren ondoan, alegia. Betiko menua aurkituko duzue bertan (bakailu tortilla, bakailu frijitua, txuleta, menbriloa eta intxaurrak) eta hori guztia 27 euro inguru bakoitzeko. 4 lagun gara. Prezioak dantza egingo du jango ditugun txuleten arabera. Batekin nahikoa dugu? Bi? Txotx egin daiteke eta leku txiki eta goxoa izanda, jangelaren amaieran hiru kupela daude eta horietatik bik funtzionatzen dute. Txooootx!
Pareta txuriak, egurra eta harria: argi dago ez dela “Donosti” sagardotegia fotokopia kaxkar bat. 32 urte beteko ditu apirilean eta bizkarrean historiaren zama darama. Txirrindularitzarekin erlazionaturiko argazkiak eta irudiak esplikazio erraza dute: gaztetan, Joaquín San Sebastián txirrindulari amateur-a zen. Semea da orain parrillan ibiltzen dena. Bitxikeri bat: agian Paco de Lucía duela gutxi hil delako izango da, baina benetan arraroa da Cadizeko musika flamenkoa horrelako toki batean entzutea. Euskal Herria meets flamenco. Eta honek gaur estreinatzen den “8 apellidos vascos” pelikularekin erlazionatu dezakegu.
Bada garaia hiru plater nagusiak aztertu ditzagun. Sagardoa, bestetik, ona dago eta barrika batekoa bestea baino pixkat biziagoa da.
Bakailu tortilla
Oso goxoa eta gutxi egina, tradizioak agintzen duen bezala. Duen forma borobilak itxura estetiko ederra ematen dio eta gainera sumatzen da etxean egina dela. Perejilak tortilla apaintzen du. Bikain. 9
Bakailu frijitua
Platerra ikusi eta ezin zara haren edertasunaren aurrean mutu geratu. Polita da, koloretsua. Bakailuaren solomoa ahoan desegiten da eta gatza puntu egokia du. Baratxuri askorekin, piper berdea eta tipula frikituen ukitua mundiala da. Oso ona. 8,5
Txuleta
Azpiko solomoko txuleta aukeratzen dugu, normalean biguinagoa izaten delako eta zapore askorekin. Ez digute espero genuen bezain txuleta puska handia atera eta punch pixkat falta zaio… Baina, ez zaitezte larritu. Zaporea du. Ona dago. Ez da erraza izaten aparteko txuleta inon jatea eta “Donosti”-koa ondo baino hobeto dago. 7
Ez dago komentariorik