• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
komikigunea-koldo-mitxelena-donostia
Irakurketa 0

KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

Redacción @kulturaldia · 12/10/2015

Komikigunearen lehen urteurrena bete dela eta bertara gerturatu gara komikien harribitxien bila. Zeintzuk ote dira jasotzen dituzten inkunable horiek?

Komikiguneak, donostiako komikizale amorratuen topalekuak (Errege-Erregina Katolikoen kalea, 16), lehen urteurrena bete du. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sortua, Komikigunearen genesia Luis Gasca donostiarraren bilduma da eta barruan biltzen ditu komikiak, pulp aldizkariak, fanzineak, jatorrizko obra grafikoa, filmak, komikiari buruzko ikerketak… Gainera, Komikigunean ohikoak izaten dira komiki aurkezpenak eta hitzaldiak. Hurrengoa, urriak 17 larunbata eguerdiko 12etan: “Emakumezko komikigileak. Zergatik hain gutxi?”

19KULTURALDIA-n merezi duen bezala urteurrena ospatu nahi dugu eta helburu zehatz batekin abiatu gara Komikigunera: bertako harribitxiak ezagutu nahi ditugu, inkunable horiek aurkitu eta euren historioa zein den jakin. Zergatik dute beste aleek baino garrantzi gehiago? Zergatik dira paregabeko komikiak? Aldez aurretik ordua eskatu dugu (tf: 943 249690, e-maila: komikigunea@gipuzkoa.eus) dokumentazio zentro gisa sortua baita eta komikiaren munduko ikertzaileari edo zaletuari materiala kontsultatzeko aukera eskaintzen dio eta, arreta personalizatuarekin.

Arantxa eta Irune dira bertako zaintzaile adeitsuak. Eta bisita gidatua egiten primerako anfitrioiak. Pasaeran begiratu bat egiten badiozu ez duzu konklusio askorik aterako. Kale altuera berberan dagoen pisuan uste baino komiki gutxiago daude; baten batzuk apaletan utzi dituzte, beira-arasa gutxi batzuk ere topatuko dituzu eta egurrez eta harriz apaindutako areto honetan mahaiak daude ikerlari eta komiki zaleentzat prestatuta. Non daude, orduan, 30.000 dokumento horiek? Non ezkutatzen dira?

komikigunea-entrada

Sotora joan beharra dago bai ala bai. Komikigunearen altxorren gordailua hemen egon behar du. Ehundaka, milaka dokumentu, objektu eta bitxikeri ordenatu dituzte pixkanaka-pixkanaka. Benetan zirraragarria da. Komikiak ezezik, egunkari-zati ugari daude, liburuak frantsesez, euskeraz eta gazteleraz idatzita, ale solteak eta Mickey Mouse-i eskainitako gune bat eta guzti!

komikigunea-gordailua-depósito
komikigunea-depósito-libros
komikigunea-coyote

2011 bukaeran Koldo Mitxelena Kulturuneak “Gasca bilduma” zabaldu zuen non milaka agiri, komikiak batipat, aurki daitezke. Sotoa Gasca-ren trasteleku erraldoiaren egoitza dirudi orain.

luis-gasca-komikigunea

8

Altxorrak

Gehiago badaude, noski, (“Fanxinoteka”, “Ehun Kilo”…) baina bost aukeratu ditugu Komikiguneko langileen aholku onei esker:

1-.“El tiburón” (1863): hementxe alerik zaharrena. Azken urte hauetan eleberri-grafikoaren eztanda izan dugu, baina ondo egoten da atzera joan eta nondik gatozen ikusten badugu. I. López-ek duela 150 urte baino gehiago Bartzelonan kaleratu zuen umorezko almanaka.

el-tiburón-komikigunea
2-. “Nikolasaren abenturak eta kalenturak”
(1979): umeei zuzenduriko liburu bat da eta Bernardo Atxaga (autorea) eta Juan Carlos Eguillor (ilustradorea) dira egileak. Atxagak 1979tik aurrera haur literaturari ekin zion batetik, eta mundu pertsonal bat sortzeko zereginean hasi, bestetik: Obaba. Euskal idazle ezagunenaren b aurpegia da hau. Bere obra osotasunean ezagutzeko ezinbestekoa.

26

3-. “Carlitos Ferrocarril”(1973): Ivan Zulueta (1943-2009) artista donostiarraren bitxikeri bat. “Un, dos, tres al escondite inglés” filmaren antzeko pop estetikaz baliatuz, Luis Gascaren Pala editorialean argitaratu zuen ipuin musikatua. Zuluetaren lan amaigabea ezagutzeko modua.

zulueta-komikigunea

4-. “The Avengers” (60´s): serie honetako 30 ale dituzte eta Komikigunean lehen edizioa jasotzen dute. “The Avengers” (gazteleraz “Los Vengadores”) Marvel editorialaren sinboloa bilakatu da mundu osoan zehar bertan biltzen baitira, besteak beste, Hulk, Iron Man eta Capitán América bezalako superheroiak.

komikigunea-avengers

5-. “Baleak ikusi ditut” (2014): alerik berriena aukeratu ditugunen artean. Javier de Isusik Astiberrin argitaratu zuen eta Komikigunean aurkeztu zen. Bertan Euskal Herriko historiaren azken lau hamarkadetako ikuspegi zabala ematen digu egileak.

baleak-ikusi-ditut

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • koldo-mitxelena-ventanas Irakurketa

    BERRIRAKURTZEN KOLDO MITXELENAN: 11 SAIO, 11 GALDERA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo