Amaratik abiatuko gara goizeko 10:30etan eta Anoetatik pauso batera dagoen Art Café izango da gure lehenengo geltokia. Soul musika entzun bitartean tortila patata pintxo bat hartuko dugu kafesne goxo batekin. Kafetegiko jabeekin, Iñigo eta Igorrekin, musikaz edo Realaren partiduaz hitzegin dezakegu egunkariari begirada bat eman bitartean. Kafeina gure gorputzan dugula ezkerreko espaloira igo eta Madrilgo etorbidetik abiatu gara. 16. zenbakian Calderón etxetresna elektriko denda dago eta abizena bera duen familia honek betiko bideokluba itxi behar izan zuen duela bost urte.
Usandizaga Institutora iritsi arte jarraituko dugu igotzen. Zorte ona badugu gaztetxoak harrapatuko ditugu patioan jolasten. Puntiloa harrapatzen ez diogun Amara Plaza hotela pasa eta Gernika Arbola paseotik gora goa egingo dugu. Araba parkean gera gaitezke umeak jolasten ikusten eta ezkerreko espaloiko etxebizitza erromantikoetatik hurbil pasako gara. Erdialde goraipatu ohi da Donostiari buruz hitzegiten denean, baina merezi du Urumea ibaia zeharkatu eta Egiako tunelean barrena sartzeak. Baliteke talentuzko musikari batekin topo egitea, Tristan Crowley kantautoreakin esaterako.
Egian gaudela Atotxarekin gogoratuko gara malenkonia haundiz. Gure helburua, dena dela, donostiar askorentzat “urruti” dagoen Cristina-Enea parkea da. Gros da modan dagoen auzoa. Ibiltzeko animoarekin bagaude Eleanor Friedberger musikariak “zaratatsutzat” jo zuen Egiako aldapetatik joan gaitezke. Bestela Duque de Mandas kalea hartu besterik ez dago Arteko galeriaraino (Iparragirre kalea, 4). Bertan, erakusketa interesgarriren batekin topa gaitezke. Aurrerago Metropolis Platz (Usandizaga kalea, 27) dago, zeinek arropa eta koadroak eskaintzen dituen. Aperitifa hartzeko aukera bikaina da oso gustokoa dugun Bodega donostiarra (Peña eta Goñi kalea, 13) . Tomate entsalada atunarekin paregabea da.
Zurriolako hondartza Kontxa bezain aproposa izan daiteke paseatzeko. bitartean. Sagueseraino joan eta eguraldi ona egiten badu, Kursaaleko kuboak begien parean izanik, Campero tabernako ogitartekoren bat jatea aukera ona da. Erdialdera bueltatuko gara. Eguneko bigarren kafea Altxerri taberna goxoan hartuko dugu. Dendak eguerdian itxita daudenez FNAC-era abiatuko gara liburu eta diskak kontsultatzeko prest. Oso hurbil, Bergara kalean, Eseriri espazioa jan dion Valentina Home Decó kutixi denda dago. Eta ondoan bizirik dirauen Euskal bideo denda hilezkorra.
Bi aukera daude orain: Príncipe edo Trueba zinemetara sartu edo San Telmo museoa stalgabetu. Gogoratu klaustroaz gain Massiel eta Kortatu elkartzen diren pasilo bat ere badagoela. Arratsaldean Kontxara. Belaunaldi desberdinak ikus daitezke bertan pasiatzen, eta baita turisten bat edo beste ere. Instragram duenak argazkiren bat aterako du.
Alde Zaharrean Paco Bueno tabernara goaz (irekita badago) eta paretan dauden boxeatzaileak ikusten ditugun bitartean zuritoren bat hartuko dugu. Turistarena egiten ari garenez Mejilloneran (Portu kalea, 15) sartuko gara pikatzen duten muskuilu famatuak ahorara eramateko. Hamarrak direnez zorte apur batekin kontzerturen bat ikus dezakegu Bukowskin eta bestela gintonik on bat hartuko dugu Konstituzio plazan dagoen Txurrut tabernan.
Ez dago komentariorik