• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Lucia-baskaran-despierta
Auskalo 0

BADUGU ESTILORIK?

Redacción @kulturaldia · 21/03/2014

Bost ahots kualifikatuk erantzun diote ondorengo galderari: donostiarrok ba al dugu estilorik? Klasea dugu hemen, edo mitoa besterik ez da?

Google bilatzailean “glamour” eta “San Sebastián” jarriz gero, 4 miloi emaitza aurki ditzakegu. Horietako asko, lehen emaitzak batez ere, Zinemaldia-rekin daude lotuta. Klase eta elegantzia Zinemaldiarekin lotzea ohikoa bihurtu da, cliché bat. Baina badago donostiarrak estiloso eta elegante garela dioen iritzi orokor bat. Beharbada, hiriaren edertasun genetikoarekin dago hau lotuta. Baina zertan datza estiloa edukitzeak? Irakurketa asko onartzen dituen tranpaz beteriko galdera eztabaidagarria da hau. “Estiloa duen jendeak berretsitako izaera du”, dio Alicia Martinez moda diseinatzaile donostiarrak. “Nolakoa zaren geroz eta argiago duzunean, zure burua geroz eta gehiago ezagutu ahala, janzteko eran transmititzen duzu. Izaerarekin erabat loturik daude kontzeptuak dira klasea eta estiloa”.

Bost ahotsek erantzun diote gure galderari: donostiarrok badugu estilorik edo mito bat gehiago da?

Ali de Bali

Bretxako behe solairuan diseinu tailer txukuna duen 30 urteko Aliciarekin jarraitzen dugu. Londres eta Bartzelonan bizi izandako Aliciak ausardia eta janzkeraren karakter klonikoak sortutako kritika botatzen ditu faltan donostiarron janzkeran.  “Kalkamonia ugari daude. Eraginik gabe pasatzen diren joera asko daude Donostian, baita bertan geratu eta etengabe gelditzen diren joerak ere. Hau da; jendeak tendentzia harrapatzen badu ere, ez du bere terrenora eramaten”. Edozelan ere, Ali de Bali-ko arduradunak argitasuna ikusten du ostertzean diseinatzaile gazte eta vintage denda eta feriei esker. “Geroz eta estilo ezberdin gehiago ikus daitezke, hala ere, oso gutxi dira”.

Ali-de-bali-donostia-vintage

LIE shop

Ali de Bali dendatik metro gutxira, Bretxako beheko solairutik irten gabe, LIE shop denda aurki dezakegu. Denda honek Espainia guztira bidaltzen ditu arropak, eta hurrengo kolekziorako Europan ditu jarrita begiak. Dendatik diotenez “klase eta estiloa  existitzen da hemen. Jendea betidanik kezkatu izan da janzkera ona eta modarekin, gustu onaren erreferente da. Jende gaztea kalean ikusitakoan eta azken tendentzietan fijatu ohi da”. Hemengo estilismoarekiko iritzi positiboa azaltzen du dendariak, hala ere, “pertsonalitatea” faltan dagoela azpimarratzen du. Laburbilduz, halako zerbait litzateke: “Jarrai ezazu moda nahi baduzu, jantz ezazu nahi duzuna, baina hori baino lehen galde iezaiozu zure buruari jantzitako horrekin identifikatuta sentitzen zaren”.

lie-shop-donostia

Gerónimo

Arropan eta oinetakoetan dago espezializatuta Loiola kaleko Gerónimo denda (ez galdu Fred Perry-ren polo kolekzioa), eta donostiar modaren erreferente da; 90. hamarkadatik komertzio txikiaren “krisia” bizi iraun duen denda dugu. “Gainerako estiloetatik bereizten den estiloa da gurea. Frantziatik gertu bizi gara, eta nabaritzen da”. Badirudi donostiarron “gustu onerako” tendentzia, beherantz doala komertzio handien eraginez. “Hemendik gutxira, denak jantziko gara berdin Inditex denda ugari baitago hiri honetan. Pena bat da, baina denda txiki polit asko ari dira ixten”.

geronimo-shop-donostia

Irene Mariscal

Gipuzkoar musika zirkuituan aktiboen dagoen argazkilaria da Irungo Irene Mariskal. Ayo Silver! promotorak antolatutako kontzertuetan laguntzaile eta Dock Of The Bay Jaialdiko )argazkilari ofiziala izateaz gain, moda ere gertutik jarraitzen du. “Ezin gara kexatu: azken urteotan vintage eta bigarren eskuko denda asko ireki dituzte, diseinatzaile handien arropak saltzen dituzten outlet asko…”. Dionez, “ondo janztea ez da diru kontua, jantziak nola konbinatu jakitea da gauza. Moda gutxiago jarraitu eta pertsonalitate gehiago eman behar zaie arropa eta konplementuei”. Bere estiloa betidanik “oso bitxia” izan dela dio, eta Zara-ko arropa Hondarribia eta Ipar Euskal Herrian saltzen diren vintage arropekin “nahastea” aholkatzen du.

Lucía Baskaran

25 urte ditu, Zarauzkoa da, eta bere lehen eleberrian dago murgilduta. Erreportaje honetako portada da Lucía Baskarain eta Despierta Lucia  blogean izan dezakegu bere berri. Alicia Martínezek azaldutako argumentu bera azaldu digu Luciak ere, “klasizismo” donostiarrarena. “Dibertsio modu gisa ulertzen dut moda, eta harrigarria iruditzen zait Donostian kapela bat eramateagatik begirada askoren jomuga izatea”. Madrilen eta Bartzelonan, esaterako,  ez da halakorik gertatzen. “Donostiarrak  besteek  esango dutenaren beldur direla uste dut” eta dionez, “hiri handi batera bizitzera joan nahi izan duen jende asko ezagutu dut. Bertan, haiek nahi duten moduan jantzi daitezkelako”.  Bestalde, estilo/ klase kontzeptuen definizio berria eskaini digu Baskaranek: “Jantzi batek lagun dezake, baina jantzi onek baino garrantzia handiagoa karakteristika pertsonalek dutela uste dut”.

Irene Mariscal
Irene Mariscal
Lucía Baskaran
Lucía Baskaran

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo