• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
kursaal-donostia-san-sebastian
Denborapasa 0

GROS AUZOAREN HALABEARREZKO AIRERATZE MOTELA

Redacción @kulturaldia · 09/04/2014

Kursaal jauregia martxan jarri zenetik Gros abian da. Aldatzen ari da poliki-poliki zentroari begirada inbidiatsuak botatzen zizkion auzoak.

Jakina denez, Rafael Moneo arkitektoak “hondoratutako bi arroka” bezalako beira zeharrargitxuzko bi kubo diseinatu zituen “geografia iraunarazi eta posible zen neurrian, naturala eta artifizialaren arteko armonia azpimarratzeko” saiakera batean. Denboraren poderioz 90. hamarkadan izan genituen eztabaida ozpintsuak ahazten joan zaizkigu eraikuntza abangoardista honen inguruan. Donostiar gehiengoak onartu du zein den Kursaalen papera eta hiriaren sinbolo garrantzitsuenetariko batean bilakatu da ezbairik gabe azkeneko urte hauetan. Eguzkitsuak izan ditugun udaberriaren lehenengo egun hauetan froga egin ezazu: Zurriola hondartzaren inguruan jende mordoa dabil paseatzen, askotan Kontxako paseoan baino jende gehiago; duela 15 urte horrelako imajina ezingo genuke lortu.

jazz-festival-zurriola-playaKursaalen inguruan hasi zen Groseko transformazio sakona baina motela -Kubo aretoko erakusketak bikainak izaten dira, orain dagoen Catalá-Rocarena bezalaxe-  eta ondoren surf kulturaren garapenean eta pintxo tabernetan oinarritu da. Erosketak egin nahi badituzu eta kirolzalea bazara Gros da zure auzoa. Alde Zaharreko tabernak aspertzen bazaituzte Grosen badaude fama ona duten batzuk (La Bodega Donostiarra, Bergara, Senra…) edota pintxo-poteak ipinitako erritmora ibili zaitezke ostegunetan eta baita, Imaz kale inguruan, asteazkenetan: pizzería Malandrino, Ondarra eta La consentida-n hain zuzen ere.

jueves-del-trueba-cartel

Pintxo-surf binomioz gain gauza gehiago ere aurki ditzakezu. Askotan gomendatu ditugu Trueba Zinemetako ostegunak, jatorrizko bertsioan ikus daitezken pelikulak, Dock of The Bay festibala, etab. Kale berberean, Secundino Esnaolan gaude, Zinema corner dago ondoan itsatsita. Parean Robin Banana jatetxe japoniarra aurki dezakegu eta zubiruntz abiatuta, Ronda 7 kalean, harribitxia den bicis urbanas Miner (Ronda 7) denda. Orain igaro ezazu Miracruz kalea: Iparragirre kalean zaude eta Arteko galeriarekin topo egingo duzu, astelehenetan erotzen den Iparra tabernarekin eta, azkenik, inguruan dagoen Tedone jatetxe ekologikoarekin.

Paisaia (ia) guztiz aldatu egin zaio Zabaleta kaleari eta Nafarroa hiribidea eta Kataluina plaza arteko tartean  gauzak ez dira lehen bezala izango. Ez dira Zabaleta kalean tabernak eta kafetegiak falta. Taberna eta jatetxea ere den  Salteko beiratetik Zurriola hondartzaren zatitxo bat ikus daiteke. 55. zenbakian La Guinda kafetegia kokatzen da. Hemen ere kartak eta menuak dituzte. Xarmaz beteriko gunea da orain duela bi urte Romina Mosquerak ireki zuen establezimendua. Barnean goxotasuna da nagusi eta egurrez josita dago. Atera eta eskubira biratzen dugunean Essencia Ardodenda-rekin topatzen gara. Hogar Dulce Hogar kafetegia Bermingham kalearekin gurutzatzen da. Izena goxoa badu ere ez du La Guinda-ren xarmarik. Hala eta guztiz ere ederki ekipatua dago: Wifi seinalea, liburuak, sofa erosoak etab.

la-guinda-pastelería-donostia

Behin Cataluina plazara iristen bazara oinez jarrai ezazu Teorema tabernara iritsi arte. Bertan musika dotorea entzun dezakezu. Esate baterako, Nikki Hill-en diskoa jarri dezakete. Eta atzean utzi ditugu Gintonería donostiarra pijo xamarra eta Meivy, babesleku argentinarra Grosen: alfajorrak, “dulce de leche” eta azukrez jantzitako tentazioak.

meyvi-pastelería-dueñas

 

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo