• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Aquarium-donostia
Denborapasa 0

DONOSTIAN GAUZAK GERTATZEN DIRELA IKUSTEKO 20 ARRAZOI

Jon Pagola @jonpagola · 21/05/2014

Donostia bizirik dago, badu mugimendua. “Donostian inoiz ez da gertatzen” esapide klasikotik “Donostian gauzak gertatzen dira” esapidea zabaltzeko 20 arrazoi azalduko ditugu jarraian.

1.

Azkenaldian etengabeko mugimenduan murgildu da gure hiria. Ideia berriak sortzen dira, iniziatibak, lokalak… Adibide bat: Staff zaharra berritze prozesuan dago, eta itxura ezin hobea du. Kontzeptu gastronomiko eta musikalak fusionatuko dira bertan.

2.

Edozein astelehenetan kontzertu bat. Beharbada, kontzertu bat antolatu (eta bertaratzeko) egun kaskarra da, baina adibide ezin hobea dugu hau Donostian edozein egunetan zerbait egin daitekeela azaltzeko.

shannon-and-the-clams-dabadaba

3.

Ezin galdu daitezkeen hiru kontzertu larunbat bakarrean. Maiatzaren 10ean: Lou Reed-en omenezko kontzertua Dokan, Gallon Drunk nagusi zen mini-jaialdia Intxaurrondon eta Joe Crepúsculo-ren pop berbena Dabadaban. Musika eskaintzaren solapamendua.

4.

Aretoak martxan jarri dira eta handitu egin dute haien eskaintza: Zulo (Lasarte), Komplot, Bukowski, Doka, Dabadaba…

64_zulomarzo2014

5.

Dabadaba-ren inpultsoa. Donostiar gaua berritu du. Kalitatezko DJ-ak, giro alaia eta areto atsegin eta komodoa. Bingo.

6.

Nora goaz? Leku beretatik ibiltzen ginen lehen, Alde Zaharra zen gure jomuga. Orain baina, badira alternatibak Egia eta Gros auzoetan.

7.

Pintxo poteak jendeak kalea zapal dezan eragin du. Pasaden urtean Borja Cobeagak “Democracia” laburmetraia Trueban aurkeztu zuenean, bete-betean asmatu zuen: “Pintxopotea beste lekuetan zerbait hartzera ateratzea da”.

8.

Taberna batzuk birsortzen dira. A Fuego Negro tabernak programazio kultural zoragarria eskaintzen du (Taskakulturklub), Etxekaltek doako kontzertuak igande arratsaldetan, Be-Bop-ek Jam Session-ak, monologoak…

9.

The International Society for the Preservation and Enjoyment of Vermut-en bidez eman da bermut-aren errekuperazioa. Gastronomikan, La Central-en eta Dabadaban eskainitako vermuteke-ak arrakastatsuak izan dira. Igandetan ere badago bermut eta soul-a A Fuego Negro-n.

10.

Aurreko puntuaren ondorioa: goizean edo gauean irtengo naiz? #gertatzenarida #hogeitamarUrteenSindromea

11.

Nork esan du ez dagoela kafetegi politik hiri honetan? Azken urteetan sortutako lau jarraian: Botanika (Gernikako Arbola pasealekua), Pirpira (Easo Plaza), Koh Tao (Bengoetxea kalea), eta La Guinda (Zabaleta kalea)

pirpira-cafe

12.

Beharbada 2016ko zale huts baten komentarioa irudi lezake, baina Olatu Talkan egongo den hiritar energia ukatzea, ebidentzia bera ukatzea da: 250 ekintza kultural 3 egunetan zehar.

13.

Tabakalera eraikina ere martxan da. Kanpoaldeko kristalezko kupula ikusgai da jada, eta Sukaldea, sede probisionala, ere lanean dabil.

14.

Mugitzen naiz, beraz bizirik nago. Pasaden astean Martutenera mugitu behar izan ginen Musika Parkean egun eguzkitsuaz gozatzeko, baina hau ez da ezer. Badago saltxeatu asmoz  Undermount-eraino, Igeldo,  igotzen denik ere.

15.

Nazioarteko janaria eskaintzen duten jatetxeak ditugu faltan (eta irekitzen dituztenean, halakoak gertatzen dira) baina Nikkei (Urdaneta kalea)  bezalako sushi taberna batean sartu ahal izatea bada zerbaiten seinale.

16.

Kontutan hartu beharreko beste ñabardura bat: kanpotik jendea datorrenean, asteburu bat hemen pasa eta Donostia “aspergarria” zenaren ustea zutela azaltzen dute. “Something changed”, Pulp-ek kantatu moduan.

17.

Lehen zein bigarren eskuko dendak daude, gustu eta aberastasun maila guztientzat. Errege Katolikoak kalean, Bretxan, eta Grosen daude vintage dendak. Hirigunean ordea, betiko dendak, berriak eta multinazionalak.

18.

Cosas Primo, Nimu, Buenawista Prollekzioms, Ayo Silver!, Men of Rock, Red Ribbon, Bloody Mary, Bukowski, Eiger, Akerbeltz, Gure Gauza, Stringedwood, Qualia, Laura Miner, Josemi Beltrán, gentequehacecosas, Álex López-Allende, Pozik, Beñat Sarasola…

19.

Asteroko plana boteprontoan: Astelehenetan Kresala, asteartetan kontzertua, asteazkenetan pizza-pote Malandrino-n, ostegunetan Trueba, ostiraletan kontzertua Intxaurrondon, larunbatetan festa Dabadaban eta igandetan bermut-a.

20.

Donostiarrak, hiri honen deskribapen zehatza egiten zuen esaldia… hil egin da: “Donostian inoiz ez da ezer gertatzen”.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo