1.
Azkenaldian etengabeko mugimenduan murgildu da gure hiria. Ideia berriak sortzen dira, iniziatibak, lokalak… Adibide bat: Staff zaharra berritze prozesuan dago, eta itxura ezin hobea du. Kontzeptu gastronomiko eta musikalak fusionatuko dira bertan.
2.
Edozein astelehenetan kontzertu bat. Beharbada, kontzertu bat antolatu (eta bertaratzeko) egun kaskarra da, baina adibide ezin hobea dugu hau Donostian edozein egunetan zerbait egin daitekeela azaltzeko.
3.
Ezin galdu daitezkeen hiru kontzertu larunbat bakarrean. Maiatzaren 10ean: Lou Reed-en omenezko kontzertua Dokan, Gallon Drunk nagusi zen mini-jaialdia Intxaurrondon eta Joe Crepúsculo-ren pop berbena Dabadaban. Musika eskaintzaren solapamendua.
4.
Aretoak martxan jarri dira eta handitu egin dute haien eskaintza: Zulo (Lasarte), Komplot, Bukowski, Doka, Dabadaba…
5.
Dabadaba-ren inpultsoa. Donostiar gaua berritu du. Kalitatezko DJ-ak, giro alaia eta areto atsegin eta komodoa. Bingo.
6.
Nora goaz? Leku beretatik ibiltzen ginen lehen, Alde Zaharra zen gure jomuga. Orain baina, badira alternatibak Egia eta Gros auzoetan.
7.
Pintxo poteak jendeak kalea zapal dezan eragin du. Pasaden urtean Borja Cobeagak “Democracia” laburmetraia Trueban aurkeztu zuenean, bete-betean asmatu zuen: “Pintxopotea beste lekuetan zerbait hartzera ateratzea da”.
8.
Taberna batzuk birsortzen dira. A Fuego Negro tabernak programazio kultural zoragarria eskaintzen du (Taskakulturklub), Etxekaltek doako kontzertuak igande arratsaldetan, Be-Bop-ek Jam Session-ak, monologoak…
9.
The International Society for the Preservation and Enjoyment of Vermut-en bidez eman da bermut-aren errekuperazioa. Gastronomikan, La Central-en eta Dabadaban eskainitako vermuteke-ak arrakastatsuak izan dira. Igandetan ere badago bermut eta soul-a A Fuego Negro-n.
10.
Aurreko puntuaren ondorioa: goizean edo gauean irtengo naiz? #gertatzenarida #hogeitamarUrteenSindromea
11.
Nork esan du ez dagoela kafetegi politik hiri honetan? Azken urteetan sortutako lau jarraian: Botanika (Gernikako Arbola pasealekua), Pirpira (Easo Plaza), Koh Tao (Bengoetxea kalea), eta La Guinda (Zabaleta kalea)
12.
Beharbada 2016ko zale huts baten komentarioa irudi lezake, baina Olatu Talkan egongo den hiritar energia ukatzea, ebidentzia bera ukatzea da: 250 ekintza kultural 3 egunetan zehar.
13.
Tabakalera eraikina ere martxan da. Kanpoaldeko kristalezko kupula ikusgai da jada, eta Sukaldea, sede probisionala, ere lanean dabil.
14.
Mugitzen naiz, beraz bizirik nago. Pasaden astean Martutenera mugitu behar izan ginen Musika Parkean egun eguzkitsuaz gozatzeko, baina hau ez da ezer. Badago saltxeatu asmoz Undermount-eraino, Igeldo, igotzen denik ere.
15.
Nazioarteko janaria eskaintzen duten jatetxeak ditugu faltan (eta irekitzen dituztenean, halakoak gertatzen dira) baina Nikkei (Urdaneta kalea) bezalako sushi taberna batean sartu ahal izatea bada zerbaiten seinale.
16.
Kontutan hartu beharreko beste ñabardura bat: kanpotik jendea datorrenean, asteburu bat hemen pasa eta Donostia “aspergarria” zenaren ustea zutela azaltzen dute. “Something changed”, Pulp-ek kantatu moduan.
17.
Lehen zein bigarren eskuko dendak daude, gustu eta aberastasun maila guztientzat. Errege Katolikoak kalean, Bretxan, eta Grosen daude vintage dendak. Hirigunean ordea, betiko dendak, berriak eta multinazionalak.
18.
Cosas Primo, Nimu, Buenawista Prollekzioms, Ayo Silver!, Men of Rock, Red Ribbon, Bloody Mary, Bukowski, Eiger, Akerbeltz, Gure Gauza, Stringedwood, Qualia, Laura Miner, Josemi Beltrán, gentequehacecosas, Álex López-Allende, Pozik, Beñat Sarasola…
19.
Asteroko plana boteprontoan: Astelehenetan Kresala, asteartetan kontzertua, asteazkenetan pizza-pote Malandrino-n, ostegunetan Trueba, ostiraletan kontzertua Intxaurrondon, larunbatetan festa Dabadaban eta igandetan bermut-a.
20.
Donostiarrak, hiri honen deskribapen zehatza egiten zuen esaldia… hil egin da: “Donostian inoiz ez da ezer gertatzen”.
Ez dago komentariorik